Skip to main content

izena

  • 2. errédondo, errédondua. (b). izena. Redondo (haragia)..
  • 3. erredondo. (-). izena. Ik. biríbil-txápa.
  • errefrésko, errefréskua. (d). izena. (Eibar.) Otamena.   Refrigerio.. Eztegu-bazkaittara ez, baiña neska-lagun guztiok gonbidau gaittun errefreskura. .
  • erregadíxo, erregadixúa. (b). izena. Regadío.. Siku dago ta erregadixua ipiñi biotset letxugei. .
  • errégalo, -u, errégalua. (a). izena. Regalo.. Ik. txarri-erregalo.
  • errégalo-papel, errégalo-papela. (b). izena. Papel de regalo..
  • errége, erregía. (a). izena. Rey. Hilarik eta Elisak mugagabean darabilte, gramatiketan ikasi ohi dugun bezala.. Aren izen da guzti, zein... ministruak eta. Orduan ministrua ta... Errege; auraxe, errege ta erregen asuntua. Auraxe adoratzen eben, errege. Baiña onek ministrora ta sartzen zienian da, ez ba, ez zien enteratzen ezekin be. Hil./ Alajia dan-dana erregen koroiakin. Da gu an gendela republikia zertu zan. Neikua negar ein zeben arek orduan. Nere aiztia izen zan erregei laguntzen, errege despeditzen estaziñuan nausixekin joanda. Eli. . Errepublikaren etorreraz ari da, gure lekukoaren ahizpa Alfontso XII.aren mirabe izan zen eta..
  • errége ságar, errége sagárra. (c). izena. ERREZIL SAGAR. Manzana reineta.. Errezil sagar ere entzun daiteke, baina batez ere reineta..
  • 1. errege-erregiñak. (c). izena. Erregea eta erregina..
  • 2. errege-erregiñak. (d). izena. Antzinako San Martzial jaiak presiditu ohi zituen bikotea, urtean ezkondutako ezkonberriak. Gerra aurrean galdutako usadioa.. Jarri die errege-erregiñok, paiña txokolateik ez. Arek Lapatzara armozatzera. Klem./ Akordatzen nok zeintzuk zien errege-erregiñak. id.. Ik. Erregetxe.
  • erregetza, erregetzia. (c). izena. (Eibar.) Errege izatea, errege izaera.. Ik. erregezale.
  • erregezale, erregezalia. (c). izena. (Eibar.) Monárquico.. Bene-benetako erregezalia zanez, bein adarjotzaille batek esan ei zetsan: Ik euk pe diru asko eingo eban baiña erregetzarako eztok balio. (SM Zirik) .
  • 2. erregiña, erregiñía. (c). izena. Abeja reina..
  • 1. erregiña, erregiñía. (a). izena. Reina.. Jateko orduan, "erregiñian bokaua" esan ohi zaio oilo-ipurdiari..
  • errégu, erregúa. (b). izena. Ruego, súplica.. Makiña bat erregu ein gontsan etxian gelditzeko, baiña alperrik izan zan. . erréguka, . (b). adberbioa. Rogando, suplicando.. Enaiz jan daizun beti erreguka ibiliko. Nai dozuna eizu./ Gero ez ari etorri laguntzeko erreguka, eztostat kasoik eingo ta. ..
  • érreja, érrejia. (c). izena. Reja.. Eskolako bentanan errejak ipiñittue umeik jausi eztaiñ. .
  • errejidóre, errejidoría. (d). izena. REJIDÓRE. Antzinako kargua, oraingo auzo-alkatearen parekoa edo.. Aura errejidore euan, Gomezkortan, errixan, erriko gizonekin bat, da erriko gizonak pa, preguntau ari, arek esate zittuanak eitten. Hil./ Nik Elusuko ori entzuten neban kapiakin juten zala, da zala auzo-alkatia, auzoko rejidoria. Don. .
  • erréjilla, erréjillia. (c). izena. Rejilla.. Sukaldeko keiak urtetzen daben zulua errejillatxo batekin tapau giñuan. . Uberako eskoletxeko aterpean zeuden zurezko baranda-zutikoei errejilla deitzen genien..
  • erréjisto, erréjistua. (c). izena. Registro.. Orduan basarrittan da errejistuan ibiltzen zien, da topau ezkeo ba, artuta entregau ein biar. Ben./ Errejisto demasa ein zoskun poliziak. .
  • 2. erreka, errekia. (d). izena. (Oñati.) Araotzen, lixiba-lekua edo labaderoa esateko ere erabiltzen da; auzunetan orain dauden puxeta-lekuak jaso aurretik garbiketok errekan egingo zirelako, agian.. —Nora zoiaz? —Aizkorbeko errekara, zuen alkondarak garbiketara. .
  • 1. érreka, érrekia. (a). izena. Río.. Errekara goiaz bañatzera.. Ubera-errekia, Anguzar-errekia, Antzuela-errekia, Abraiñ-errekia... Deba-ri ostera ibai-xa esaten zaio. . érrekan pasáutakua, . (d). esapidea. (eufemismoa.) Birjintasuna galdutakoa, larrutan egindakoa. Emakumeez.. Errekan pasautakua zala-ta, olakuak esaten zittuan. Don./ "Errekaan pasauta xaok?: esta violada?" (Izag Oñ) .. érrekiak úrten, . (c). Desbordarse el rio.. Errekiak urten dau Plazentzian. ..
  • errekadísta, errekadistía. (a). izena. Recadista. .
  • errékaide, errékaidia. (c). izena. Erreka airea, errekak botatzen duen lurruna edo hezetasuna.   Humedad o vapor que despide el río. Se consideraba nocivo para la salud. Bada txiste bat hitz honen kontura:. Beiñ ardauzale amorratu bat joan da medikuana gaixua pasau barri, tta onek esaten dotsa: —Txikiteo dezentia eingok ik egunero, ezta? —Ez, aundi-aundixa ez. Pare bat dozena, asko jota. —Ba gaurtik aurrera txikiteua ziero ebitau biok, errekaidian ("recaída") arriskua daukak eta—. Bai gure gizonak ondo entendidu be: erreka aidia txarra zala ta, txikiteua be ebitau bia zala ta, errekatik urrin, Gorla aldera joaten zan egunero bixkarrian botia artuta. .
  • errekako txinbo, errekako txinbua. (-). izena. cettia cetti. Ruiseñor bastardo. (Saras Hegaz). . Ik. sasitxori, pikutxóri.
  • errékarri, errékarrixa. (c). izena. Canto rodado, guijarro.. Etxeaurria dotore jarri dau errekarrixekin. . Ik. árri béro.