Bergara aldeko hiztegia
feríxaleku, feríxalekua.
(c).
Izena.
Ganadu-feria egiten den lekua.
“Bideberrin zeuan len ferixalekua.”
Férixa Nausíko, Férixa Nausikúa.
(c).
Izen propioa.
Ferixa Nausi, Ferixa Nausiko egun.
Urteko feria nagusia. Hemen Elgetakoa ezagutzen da, batik bat, izen honekin. · La feria mayor de Elgeta, que se celebra el primer domingo de julio.
“Azkenengo Ferixa Nausikuan sekulako eurixak ein zittuan./ Datorren domekan da Ferixa Nausiko.”
feríxante.
1.feríxante, feríxantia.
(d).
Izena.
Ganadu-feriara jon ohi den baserritarra. · Baserritarra que acude asiduamente a la feria del ganado.
“San Juango lauan an zetozen ferixantiak, kamiñua betian, lapur billur barik. ”
2.feríxante, feríxantia.
(d).
Izena.
Ferietako (ez berdura plazako) saltzailea. · Vendedor ambulante de feria
“Gero ta ferixante gutxiao izaten da Erramu-zapatu egunian.”
féros, ferósa.
(d).
Adjektiboa.
Antzuola, Oñati.
Indarrez datorren landare, pertsona edo animalia.
“"Artua feros dao." (Izag Oñ)./ "Feros dator: Viene con fuerza una planta." (Izag Antz).”
Férran.
(d).
Izen propioa.
Antzina erabiltzen zen pertsona izena. · Fernando.
“Atxotegiko Fernandon aittajuna Ferran zuan.”
festoi, festoia.
(a).
Izena.
Festón (bordadu mota bat).
“Ta pallekazko ero zea, festoiekin dda, amantalak erabiltzen giñuzen, jaiko amantalak. Juana.”
fetxoríxa, fetxorixía.
(c).
Izena.
Fechoría.
“Parte emuotxenian, abuentau eziñak pe emonda..., lapurretia ta fetxorixa aundixak ardixan-da, danian-da, etxetara-ta. Hil.”
fiésta, fiestía.
(b).
Izena.
Fiesta, sobre todo en el sentido de juerga.
“Zerbeza batzuk eta tokadiskos zar batekin egundoko fiestia montau giñuan.”
Herriko festei jaixak esan ohi zaie, nekez fiestak.
.
Esamoldeak:
fiestaráko gógo, fiestaráko gogúa.
(c).
Esapidea.
Jolaserako gogoa. · Ganas de jugar, de fiesta.
“Uste dot gaur gure andria fiestarako goguakin dagola./ Ikusi nebanian diruagaittik zebillela derrepente joan jatazen fiestarako goguak./ Paruan dago ta eztauka fiestarako gogoik.”
Asko erabilia izan da, testuinguru askotan: sexu-jolasa, eztabaida eta haserrea, haur edo animaliekiko jolasa, etab..
fiestán ibíli.
(c).
Esapidea.
Jolasean ibili; elkarri kili-kili eginez, tira eta bultzaka, burrukan, eta horrela. Baita animalia batekin, txakurrarekin adibidez, jolas egin. · Jugar a peleas, a hacer cosquillas, etc. Jugar con el perro u otros animales.
“Alkarrekin fiestan ibiltzia gustatzen jakue eta azkenian asarretu eitten die./ Txakurkuma bixak denpora guztia fiestan dabitz.”
figúra.
1.figura, figuría.
(c).
Izena.
Itxura.
“Ardixak buztana zetako; jarasteko be traba eitten dau atzian, da beti traba eitten dotsa. Figuria be kendu eitten da... Luis./ Eztauka figura aurrenengua. ”
Esan ohi da pertsona batek "figuria bakarrik" daukala, oso argala dagoenean..
Esamoldeak:
figuráik pe ez izan.
(c).
Esapidea.
figuráik pe ez euki.
Ideiarik ez izan.
“Umia eukitzia zer dan eztaki; ezta figuraik pe. Buenoo! Gizonak ezta pentsau be aura padeziuta eitte zanik pe. Mertz./ Arek eskribitzen eztauka figuraik pe.”
2.figura, figuría.
(c).
Izena.
Oso argala delako, biboteak daramatzalako, oso pintaturik dabilelako... norbaitez esan ohi dena. Argalengatik, batik bat. · Palabra usada sobre todo por personas mayores al referirse a gente muy delgada, bigotuda, maquillada, muy preparada...
“Eztozu ezautzen orren andria? Bai, alako figura bat.”
Esamoldeak:
figurakeríxetan ibilli.
(c).
Esapidea.
Nabarmen ibili, "figura" baten gisa ibili. · Andar llamando la atención por el vestido, peinado, etc.
“Orri figurakerixetan ibiltzia gustatzen jako.”
Ile-mototx berde batekin dabilelako, adibidez..
figuriñ, figuriña.
Izena.
"Arropa irudiak eta josteko patroiak izaten dituen aldizkaria.
“Orduan be bazeen figuriñak, eta kortia erakustekuak e bai." (Lar Antz).”
fijo.
1.fijo.
(a).
Adberbioa.
Fijo.
“Fijo artu dabe lanian./ Soka ori eztao fijo.”
2.fijo, fíjua.
(a).
Adjektiboa.
Fijo, -a.
“Gure taillerrian fijuak igual kobratzen dabe.”
filármonika, filármonikia.
(c).
Izena.
Ahoko soinua. · Filarmónica.
“Elizpian Tomasek filarmonikia jo ta neska-mutil kuadrillia dantzan.”
Batzuek esku-soinuari filarmonika aundi deitzen diote, eta ahokoari filarmonika txiki. .
ezpanetako soiñu, aóko sóiñu.
Esamoldeak:
filarmonikian moduan.
(c).
Esapidea.
Kotxea hala gelditu dela esan ohi da istripu larri bat izan duenean.
“Arbolia jo eta filarmonikian moduan geratu zuan Audi barrixa.”
filtire, filtiria.
(d).
Izena.
Bordadu klase bat.
“ori aujekin, olako kajatxo bat izaten da; an orratzak. Bordaua bezalaxe izaten zan. Maria.”
fiñ.
1.fíñ, fíña.
(b).
Adjektiboa.
Langilea. · Trabajador, -a, laborioso, -a.
“Oso fiña ei da lanian.”
nagi, zuri.
2.fiñ, fiña.
(b).
Adjektiboa.
Fino, -a, de buena calidad.
“Atuna baiño fiñaua da legatza.”
básto.
3.fiñ, fiña.
(b).
Adjektiboa.
Haizeaz, freskoa.
“Aize fiña zebillen goizian.”
fínddu.
1.finddu.
(b).
da
du
Aditza.
Volverse fino o trabajador, mejorar la calidad.
“Ezkondu zanetik asko finddu da./ Aspaldixan jana asko finddu da taberna onetan.”
2.finddu.
(b).
du
Aditza.
Leundu. · Alisar.
“Ertzak finddu eixozu pieza orri.”
Leundu gehiago testuinguru honetan..
fío.
1.fío, fíua.
(c).
Izena.
Silbido.
“Fiua entzun orduko etortzen da txakurra.”
txístu.
Esamoldeak:
fíua jo.
(b).
du
Aditza.
fio egin.
Silbar.
“Kalian ziar fiua joten pozik zoian mutilla./ Fio eixozu aittai bazkaltzera etorri deiñ.”
txístua jo.
2.fio, fiua.
Izena.
Eibar.
Corriente de viento frio.
“Itxizu ondo atia, sekulako fiua sartzen da eta. (SB Eibetno).”