Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

urdin-ságar, urdin-sagárra. (c). Izena. Marra gorrixkako sagar mota ale-handia. Gure sobarrenian dago urdin-sagarra.
urdínddu. 1.urdinddu. (d). Aditza. "Ilea zuritu; ez dago zuri-zuria egon beharrik hori esateko, nahikoa da ile zuri batzuk izatea." (Lar Antz). Esaerak: Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte. Esaera. Oñati. "Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte: no vendrá usted nunca."(Izag Oñ). 2.urdinddu. (d). da Aditza. Volverse azul. Sutaittik etara eta tenplatzeko uretan sartzerakuan urdinddu eitten da. Eus.”
úrdiñ. 1.urdíñ, urdíña. (d). Adjektiboa. Azul. Usado por nuestros antepasados. Lenoko zarrak asko erabiltze juen urdiña, e; zeru urdiña dago ta. Ero koloriaaittik. Urdiña, urdiña erabiltze juen len. Klem./ Guk azula. Urdiña... geuk erropiai tta ez. Sagar urdiña, urdinsagarra. Urdiña ola esan ez. Urdinperretxikua ta... lizundutako gauza bati... aretxi be puxkat esaten jako, lizun-berdia eiñ ezkero, ño, au be urdintzen asitta jak. Don.” Bergarako gure lekukoen arabera, ilea ez da "urdinddu" egiten, "zurittu" baizik. Grisa edo definizio zaileko kolore eremu hori izendatzeko ez dute Bergara aldeko adinekoek ia erabiltzen, guk dakigula behintzat. Leintz edo Oñati aldekoek beharbada gehiago. Dena dela, urdin-perretxikua edo urdin-sagarra ez dira inondik inora azulak. Sin. azul (arrunta, eskolaren eraginez urdin pizten ari bada ere).. content_copy ázul. Esamoldeak: urdínska, urdínskia. Adjektiboa. "Un poco gris." (Izag Oñ) 2.urdiñ, urdiña. (c). Izena. botanika. russula virescens. urdin-perretxíku. Gibelurdina, perretxiku ezaguna. Izen latinoa berdina bada ere (?), hiru perretxiku desberdin dira guretzat gibelurdiña (tono more, gris edo berdexkakoa), korosoa (berde argia, txapel ederrekoa) eta urdiña. Azkenengo hau, gezurra badirudi ere, berde-berdea da.. 3.urdíñ, urdíña. (d). Izena. Tela de mahón, "azul de Bergara". Emen Bergaran eitten zan telia zan urdiña, lanerako urdiña, ari Bergaran esate jakon urdiña, baiña Durango aldian ankiña esaten dotse, ankiña. Eztot beste iñun entzun. Josu.” content_copy máun, ankiñ.
urebagi, urebagixa. Izena. Eibar. "Tenplian pieziari iñoiz gertatzen jakon zartaria edo ebagixa ur hotzegixan hozten danian." (SB Eibetno).
urésne, uresnía. (c). Izena. Ura nahastuta duen esnea, lehen katarroaren edo gripearen kontra erabilia. · Leche aguada. Uresnia len katarruandako ta asko erabiltze zuan; urakin egositta esnia. Orduan desnatadaik etxeuan da orregaittik izengo zuan. Uresnia; gripiakin da zeuanian uresnia. Klem.”
uréta, uretía. (c). Izena. Ur garraioa. Egun guztian baten batek uretia ta, bakizu ura zela gastatzen dan; gaur baiño obeto kaso eitten jakon. Hil.”
uretako suba, uretako subia. (c). Izena. natrix maura. ur-suba. Culebra de agua.
úrgullu, úrgullua. (d). Izena. Harrotasuna. Orgullo, altanería. Ziero arruinau zien, baiña artian be urgulluagatik taxisian pasiatzen zien./ Kubako gerran kapitan izanan urgullu demasa zeukan Krisostomo zanak. Klem.” Urgullua eta arrokerixia ez dira gauza bera. Bigarrenak fanfarreria, txuleria esan nahi du, eta urgullua duinagoa da, balore positibotzat jotzen da. Oso edadetuek bakarrik erabilia. .
Uriauzo. Toponimoa. Agiri zaharretan azaltzen denez, Bergarako hiribilduaren ondon, Santanako Jauregiaren inguruan zegoen auzoa.
urixola, urixolie. Izena. Aramaio. Uriola, uholdea.
urjáuzi
urjáuzi, urjauzíxa. (d). Izena. Cascada. Urjauzi azpixan baiñau giñan. Gutxi erabilia. .
urjel. (d). Adberbioa. Mehatz. · Ralo, poco poblado. “"Urjeltxo dao arbixa: miatz." (Izag Oñ).” content_copy míetz.
urjol, urjóla. "El agua que corre al caer un aguacero; urjól bat. ·" (Izag Antz).
urkábera, urkáberia. (d). Izena. Oñati. "Sentencia de horca. Urkáberia emon xai: le han dado la sentencia de horca." (Izag Oñ).
urkaméndi, urkamendíxa. (d). Izena. urkamen (Oñ.). Urkaketa. · Ahorcamiento. Hau dio Hilarik Angiolilloren "urkamendixa" kontatzerakoan: Gaur e, baakizu gaur ero biar ze funziño ero ze ikusmira daon Bergaan? "Urkámena merezi: merecer la horca." (Izag Oñ).
urkátu. (b). da du Aditza. Ahorcar(se). Teillatuko abetik urkatu zeban bere burua (edo urkatu zan)./ Turkian oinddio jente asko urkatzen dabe.
úrki
úrki, urkíxa. (b). Izena. botanika. betula pubescens. Zurzuria. · Abedul. Gaztetan gerriak kolore gorrixka badu ere laster hartzen du bereizgarri nabarmena duen kolore zuria. 10 edo 15 m hartzen ditu eta asko sartu ohi da ibilbide eta jardinetan apaingarri bezala. Mugarri zuhaitza da, agian bere kolore zuriagatik, eta betidanik sartu izan da mugetan. Basoan ere ugari aurki daiteke batean bestean, baina ia ez da geratzen urkidirik. Urkia zotzak egiteko erabiltzen da, eta papera egiteko ere ona omen da hari asko duelako. Piano teklak egiteko ere erabiltzen zen..