Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

azpílan, azpilána. (c). Izena. Aurpegia eman gabe isilean egiten den lana. · Trabajo soterrado, labor de zapa Asanbleara juan aurretik jentiak bazekixen zer botau, batzuek kriston azpilana eindda zeuken da.
azpilddura, azpildduria. Izena. Eibar. Dobladillo. Goniak azpildduria daroia barren guztian. (AAG Eibes).”
ázpi. 1.azpi, azpíxa. (a). Izena. Beheko partea. · La parte inferior. Kotxe orrek azpixa ondatuta dauka. Lekuzkoetan: azpixan, azpittik, azpira.... Esamoldeak: azpikúaz góra. 1.azpikuaz gora. (b). Adberbioa. Buelta emanda. Platerak azpikuaz gora jarri sagar erriak jateko. 2.azpikuaz gora. (c). Esapidea. Patas arriba. Guardazobillak etxe guztia azpikuaz gora laga doskue.” content_copy ankázgora. 2.azpi. (a). Adberbioa. Lekuzkoetan: azpixan, azpittik, azpira... Esamoldeak: azpíttik jokátu. (c). Esapidea. Pelota partiduetan dirua faboritoaren kontra edo nabarmen galtzen doanaren alde jokatu. Azpittik jokatu giñuan, berreun millai (edo doscientos a milla) eta irabazi. 3.ázpi, ázpixak. (b). Izena. La cama del ganado. Esamoldeak: ázpixak etára. (b). du Aditza. Behien ohea garbitu. Bi egunian azpixak etara barik dare. ázpixak éiñ. (b). du Aditza. Behien ohea egin. Lelengo beixak jatxi ta gero azpixak eingoittut.
azpízuri. 1.azpízuri, azpízurixa. (b). Izena. Ubera. Hegabera. · Avefría. Azpizurixak pasau die ta laster egualdi txarrak. content_copy egabera. 2.azpízuri, azpízurixa. (c). Izena. Golondrina. Hala deitzen diote Bergarako etxe batzuetan. content_copy ernára, golóndrina, txío.
áztarka. ázterka.
áztarka
1.áztarka. (c). Adberbioa. ázterka. Escarbando la tierra. Libre dabitzen oilluak aztarka jarduten dabe beti. Oiloek hanken bidez egiten dutenaz esaten da, batez ere.. 2.áztarka. (c). Adberbioa. ázterka. Presaka, arrapataka. · De prisa. Goiz guztia aztarka baten ibilli naiz.
aztárren, aztarréna. (c). Izena. Arrasto, aztarna. · Huella, indicio, vestigio. Gerra ondorian ibilli giñan batian da bestian billa, baiña ezkiñuan aztarrenik etara./ Ez i dao lapurra zein dan aztarrenik. Ia beti partitiboan. AZTARRENIK EZ EUKI edo ETARA, gehienetan..
aztártu. aztertu. 1.aztártu, aztértu. (b). du Aditza. Escarbar (las gallinas). Oilluak etxazpi guztia aztartu dabe. 2.aztártu, aztértu. (c). du Aditza. Arakatu. · Registrar. Sasiarte ta errekazulo guztiak aztertu giñuzen, baiña ez giñuan topau ardixa. 3.aztártu. (c). du Aditza. Eibar. Sacudir, vapulear. Aztartik alper ori! Aztartu pelotia! .” 4.aztártu, aztartúa. (d). Izena. Eibar. Astindua. Alanbriari ikutu eta emon zetsan aztartua iltzeko bestekua.
aztorátu. (b). da du Aditza. Azorar(se), excitar(se), soliviantar(se). Edurra ein dabelako ikastolako ume guztiak aztoratuta dabitz./ Oilluak len ziero aztoratu die; mirua ibiliko zan,-ero./ Zuen mutikuak inguruko danak aztoratzen dittu.