Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

áza, azía. (a). Izena. botanika. Brassica oleracea. Berza. Esamoldeak: azián bárrenengo ostrúa ez ízan. (c). Esapidea. Pertsona bat, bere ustez, oso inportantea izan, buruiritzixa izan. Ez pentsau ori bere ustez azian barrenengo ostrua dala. Esapide honetan azaren barrenengo hostoa gauza ezdeustzat hartzen da. . content_copy txori-káka ez izan. ázak jo. (c). Esapidea. Ziria sartu, jukutria bat egin. Orrek jo jostak neri azak. azak emon. (d). Esapidea. Kalabaza eman. Markiko alaba gaztenan atzetik ibilli zuan amorratuta, baiña azak emon jotsan itxuria neskiorrek. content_copy kulape emon, kalábazia emon.
azíela, azíelia. (d). Izena. Zaldiei muturrean jartzen zitzaien tresna perratzerakoan geldirik eukitzeko. Zaldixak batzuk zeren oso delikauak eta orduan muturrian ipintze akon azielia, da zan bi egur ola torneautakuak, olako eraztun batzuk etarata. Ori muturrian ipintze zan, da azpittik lotu, da orrek miña emote zotsan, da bestia ezaban sentitzen. Eus.” Sin. muturretako anillo..
azíenda, azíendia. (d). Izena. Baserria eta bere ondasunak. Azienda dana be esaten da ola, azienda. Gei dana (etxe, ganadu, lur) azienda bat esaten danian. Don.” Oso gutxi entzuna..
aziguren, azigurenak. (d). Izena. Eibar. Ganglioak. · "Crecederas. Juan zan astian, azigurenak euki destaz etxeko txikixenak.
azítoki, azítokixa. (d). Izena. Semillero de hortalizas. Don.
azittaráko. 1.azittarako, azittarakúa. (c). Izena. Lo que se selecciona de la cosecha para la siembra. Ez artu berakatz buru orrek, azittarakuak die ta. Esamoldeak: azittárako lága. (c). Landare bat hazia eman dezan laga. Letxuga batzuk azittarako laga biako die, klase ona da ta. 2.azittarako, azittarakúa. (c). Izena. Animal destinado a semental. Iru moxal dauzkau, bi okelarako ta bat azittarako. Esamoldeak: azittárako lága. (c). Destinar a labores de reproducción. Ixko ori politta da ta azittarako lagakou. Inoiz, adar-soinuan entzun izan da pertsonez ere: Soldauxkara ez oiala? Ez, zera, i azittarako lagako abe... Hazitarakoa hiltegitik libratzen den bezala, ba... soldadutzatik..
ázka. (b). Adberbioa. Rascando(se). Egun guztia surrai azka ta azka nabill. Esamoldeak: buruai azka eiñ. (c). Esapidea. Lamentarse vanamente de algo. Argi ibili zaitte, gero buruari azka eittia alperra da ta. ázka eiñ. (b). Aditza. Rascarse. Azka eidazu bixkarrian.
azkabi, azkabixa. Izena. Eibar. Ilea erortzea dakarren gaitz bat. Azkabixak artu dau eta ziero kalbotu da. (AAG Eibes).”
azkapela, azkapelia. Izena. Eibar. atz-kapela. "Atzamarrean zauriren bat babesteko ipintzen den babesgarria. · Dedil. Atzamar puntia atiak arrapau zestanetik aragi bizixan daukat eta obe izango dot azkapelia ipintzia.
ázkar.
azkar
1.azkar, azkárra. (c). Izena. botanika. Acer campestre. Astigarra. · Arce. Azkarran madala ibiltze giñuan Idurixon ganauei eulixak kentzeko. Klem.” Oso ugaria ez den zuhaitza, gehienetan zuhaixka dena. Beste zuhaitz eta sastraka batzuekin nahasi hazi ohi da. Azal arrakalatsu, ezkatatsua. Haziak binaka doaz lotuak eta hegaran egiten dute jira-biraka. 2.azkar, azkarra. (a). Adberbioa. Rápido, -a, listo, -a. Ez da bertakotzat jotzen. Bixkor da erabilera arruntekoa, baina azkar ere ezagutzen da eta gaur egun erabili ere dezente.. ohar bat
azkárri. 1.azkarri, azkarríxa. (c). Izena. Levadura. Txikittan, amak labesua ein bia zebanian, Bolintxora bialtzen giñuzen azkarrittara./ Masa zati bat ixten zan oremai baztarrian iriñakin tapauta. Da andik zortzi egunera arek ogixa arrotze eban. Aniz.” AZKARRIXA EMON egiten zaio oreari: Etxian eitten danian eromaixan, —oramaixa orreaittik izengo da, oria—: «Oria eindda dao?, oria jaikitta dao?». Lebaduria, azkarrixa emundakuan, da aura kurtiduta ipiñi ta epelian, jaiki eitten dok aura. Don. Lebadura ere deitzen zaio azkarri industrialari; azkarri, berriz, aurreko labesuko ore zatiari, irinetan laga eta fermentatutakoa, hazkarritzat erabiltzeko. Izen bata zein bestea ere esaten zaie biei, bai industrialari bai etxekoari.. 2.azkarri, azkarríxa. (d). Adjektiboa. Eibar. Inteligente, despierto. Zuk saldutako txakurrak azkarrixa urten desta./ Mutill azkarrixa oiñ artu doguna morroitzat. (Etxba Eib)”