Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

ázaro, ázarua. (d). Izena. Giro ona soroentzat. Au dok azarua au, kanpua irabazten jaok (euri gozatsu bat diharduenean esana, adibidez).” Hilabeteari zemendi (oso hiztun adintsu eta onek). Bestela, nobienbre. .
azárre, azarría. (c). Adjektiboa. Handia, galanta. · Grande, robusto, -a. Aspalditxuan ikusteke neukan, da gizona azarria dago Juakiñ./ Mozkor azarria arrapau giñuan./ Eztok azarre-azarria, baiña artu ein biako juau. Mugatuan beti, adibideko azarre-azarria modukoetan izan ezik. Substantiboa artikuluaz edo gabe: gizona azarria edo gizon azarria..
azátz, azátza. (d). Izena. Labratutako soroan egiten diren seinaleak (erpilak, madalak, lastoa...) hazia nondik nora erein behar den jakiteko. · Señales que se hacen en los labradíos, con terrones, ramitas, etc. para guiarse en la siembra. Garixa ereitteko-ta lenengo azatzak ipiñi biar izate zittuan. Klem.”
azbéte. (d). Zenbatzailea. Hazbete. Atzaparraren lodiera, luzera unitate gisa erabili izan dena. Azbete inguruko zulua dauka tubuak.
azbizar, azbizarra. atzbizar. "Azazkalen bueltan irteten diren azaltxoak. · Padrastro." (Lar Antz).
áze.... (b). A zer... · Menudo, -a... Aze sorgiña eindda dagon ire alabia./ Bart, aze negarrak ein dittuan zuen Peruk. Esamoldeak: ázelako. (b). adierazkorra azelakotxe. Menudo. Azelakotxe mozkorra ekarri zeban atzo./ Azelakotxe zaratak etara zittuen Á zelakótxe ebaki ohi da normalean..
azélga, azelgía. (a). Izena. botanika. Beta vulgaris. Zerba. Arrasate aldean zarba deitzen diote. .
azeliñ, azelíña. (d). Izena. Eibar. "Turbina, rueda. Saturixoko indarretxian azelin barrixa ipiñi dabe. Leena ixa ez zan gauza eta txatarretara botako eben./ Agorrakin, amorraiñak larri eta azeliñak geldi." (SM).”
azénaixa
azénaixa, azénaixia. (b). Izena. botanika. Daucus carota. azanaórixa, zanaorixa. Daucus carota. Azenaixia oso ona ei da bistarako. Ortuan lantzen da, baina berez hazitakoak ere badira..
azértau. (a). du Aditza. Acertar. Azertau giñuan edarki jai artziakin./ Lenengo tiruan azertau neban erbixa./ Ezetz kinielia azertau.
ázi. 1.azi. (a). da Aditza. Hazi, handi egin. · Crecer. Arbola ori ikaragarri azten da. Esamoldeak: azkeixa dirudi. Esapidea. Antzuola. "Parece clase de crecer mucho." (Izag Antz). 2.azi. (b). du Aditza. Criar. Amandriak azi zeban ume ori./ Artua ta esniakin azittako umiak./ Umia eittia ta umia aztia ba ezebe ezalakuan. Mertz./ Txalak aztetik bizi da. UMIA AZI, batik bat.. Esamoldeak: umia azi, batik bat. Umia azi, batik bat. 3.azi, azíxa. (b). Izena. Simiente, semilla. Letxuga azixa erosi biarrian nago. 4.azi, azíxa. (c). Izena. Semen. Oiñ betenaixuak ekartzen dau azixa, baiña len puestoko ixkua biar izate zan. 5.azi, azíxa. (c). Adjektiboa. Crecido, mayor. Antoniok oiñezkero bastante seme azixak dauzka. Neska-mutikoei buruz erabiltzen da batez ere. .
azi-buru, azi-burua. Izena. Eibar. "Parte conpacta de la planta donde está la semilla nueva." (SB Eibetno).
azì-kótzara, azí-kótzaria. (d). Izena. Zumitzezko saski borobilkotea eta txiki samarra, batez ere garia, artoa eta abar ereiteko erabiltzen dena. · Cesto pequeño y redondo de fleje que se utiliza principalmente para la siembra. Bai, garixa ereitteko esku ona bia zuan, lenaoko zarrak oittuta jezian, olakotxe azi-kotzariakin ereitten juen, tirrrrri, tirrrri... Klem.” Horrela definitzen du Don.k: Bai, garixa ereitteko esku ona bia zuan, lenaoko zarrak oittuta Zumitzezkua, eskulekua arkuan gaiñetik dabela, luzenkia. Metro erdi inguru luzenka, azi-kotzaria. Gain libria, eskulekua erdi-erdittik, gaztaiñiakin eindda..