Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

autu. 1.áutu, áutua. (d). Izena. Eibar. "Asunto, suceso, incidente. Autua zan, batak zor zetsala bestiari. Euren artian sortu zan autu bat burrukarakua. 2.áutu, áutua. (d). Izena. Eibar. Esamesa, berriketa. Autua ugari eta formalidade gutxi./ Elgetan ez ebillen beste auturik, zezenak gora ta zezenak bera. (SM Ezten)”
autubátzaille, autubátzaillia. (c). Adjektiboa. Eibar. Esamesak kontatzeko zaletasuna duen pertsona. Entrometido, -a, reportero, -a. Alde guztietara eltzen zan a, gure lagun autubatzaillia, eta beti genkixan beragandik inguruetan gertatzen zan dana.
autúko, autukúa. (d). Izenlaguna. Aukerakoa, aproposa, baina beti alderantzizko zentzuarekin. · Menudo, dichoso. Jesus! Autuko konbestaziñua etara dozu umien aurrian./ Autuko fuboloi ez ete da sekula akabauko...
autx.
Autx-errixa. Eibar. "Plazentzia. Ondoko Plazentziari eibartarrek esaten ziotena, /tz/ hotsa /tx/ ahoskatzen zutelako. Plaentziatarreri
áuzo. 1.auzo, auzúa. (a). Izena. Barrio. Aiuntamentuak eztau diruik emon auzotarako./ Ubera ta Anguzar auzuak die. 2.auzo, auzúa. (b). Izena. Vecindario. Auzuak asko lagundu dotsa orri. Esamoldeak: abillidadia auzuan euki. Esapidea. Abilezia gutxi izan norberak. auzóik úrren, auzóik úrrena. (c). Hurbilen bizi den familia; baserrietan batik bat. · Vecino más próximo Auzoik urrenai tokatze jakon familixan baten bat iltzen zanian parte emotia. Sin. etxeurren.. 3.áuzo, áuzuak. (d). Izena. Auzokoak. · Vecinos. Beratziurrenera juten zien auzuak, senidiak, andrakumiak bakarrik. Aniz.” Ia galdua esanahi honetan. Orain auzoko..
auzo-alkáte, auzo-alkatía. (b). Izena. Alcalde de barrio. Lorentzo urte askuan izan zan Uberako auzo-alkate.
auzó-bazkai, auzó-bazkaixa. (c). Izena. Auzotarren bazkaria. Datorren domekan da Uberan auzo-bazkaixa.
auzó-lur, auzo-lúrra. (d). Izena. Auzotar guztiena den lurra. · Terreno vecinal.
auzobíde, auzobidía. (d). Izena. Camino vecinal. Auzobidiak konpondu premiñan dare.
auzóko, auzokúa. (b). Izena. Vecino del barrio. content_copy áuzo.
auzólan. 1.auzólan, auzolána. (b). Izena. Auzoko jendeak, elkartuta, obretan, bidegintzan, etab. egiten duen lana. · Trabajo comunitario. Uberako frontoia ta kanposantua auzolanian einddakuak die. Sin. lor (Aram.).. content_copy lor. 2.auzólan, auzolána. (d). Izena. Antziñan, gari-joteetan etab. beste baserri batzuetara joanda egin ohi zen lana, gero besteek ere gauza bera egingo zuten baldintzarekin. Aitta-semiak auzolanera juan die Narbaizara./ Auzolana etxatak neri asko gustatzen baiña. Auzolana izete zan, lelengo asi neguan: lurretia; da lurreta ori izete zan ba atxaldetik, oi dan moduan, da Martixan lelengo egunerarte merienda barik. Gero afaixan baba-zopia, babak, txorixua ta urdaixa da katillu-esnia. Hil./ Ipintzakua ta Zaldumendikua orbel batzen auzolanian. Klem.” Hilarik auzolanean egiten ziren lanak zeintzuk ziren izendatzen dizkigu: Lurretia bat, gero gari-zimaurketia, gero arto-zimaurketia, gero iittia, gero gari-jotia, da gero udazkenian garo-ebaittia. .