Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
arduría artu. (c). Responsabilizarse. . Esamiñak laster badauzkazu, arduria artu ta ikasi. Zuen neskatilliak badaki arduria artzen komeni danian.. Sin. arduratu. |
ari-pelota, ari-pelotia. (b). izena. Ovillo. . Sin. arill, pelota. |
arlázta, arlaztia. (d). Harlauza. Don.. Sin. arlósa, losa. |
balé-báleka. (b). Gorde-gordeka; haur jolasa. Batek kontatu (pagau) egiten du, besteak bitartean ezkutatu egiten dira eta bale! esandakoan bila hasten. El juego del escondite.. Bale-baleka ibilliko ga?. Ik. poté-póteka. |
5. buru, burúa. (b). izena. Unidades, cabezas, espigas... de hortalizas y cereales.. Galburu ederrak dare aurten.. Artaburu, galburu, azaburu, kipulaburu..., konposatuen bigarren zati gisa gehienbat. Bakarrik ere bai: Aurten letxugak eztabe buruik eiñ.. |
brásta!. (c). onomatopeia. Voz onomatopeica que indica caída, golpe, acción repentina, etc.. Ikustiaz batera, brasta! arpegira esan notsan pentsatzen neban guztia. . |
dana gurako, dana gurakua. (c). (Eibar., Leintz.) Handinahia. . Dana-gurako, ase ezindako arrapatzaille gaizto bat aren uezaba. (AAG Eibes). . |
1. dinbirri-danbarra. (c). onomatopeia. Onom. del estruendo, del ruido en el andar, etc.. Ez ibilli bota aundixokin dinbirri-danbarra pasilluan ziar. . |
déguellu, déguellua. (d). izena. Taiela, burdina ebakitzeko erreminta. Tajadera.. Sin. tajadera.. |
dí-dá!. (c). onomatopeia. "Ziszás, onomatopeya del acto de golpear." (Etxba Eib).. Di-da, bi muturreko emon jotsan da lurrera.. Ik. da!. |
1. díngili-dángala. (-). onomatopeia. DÍNBILI-DÁNBALA, DRINGILI-DRANGALA. Kanpai-hotsaren onomatopeia. Onomatopeya del repicar de campanas.. Dingili-dangala jardun dabe kanpaiak eta itxuria etxen bat dago erretzen. . |
aizía ártzera biáldu. (b). esapidea. Mandar a tomar viento.. Aprobau zebanian aizia artzera bialdu zittuan liburuak. . Sin. kakatára bialdu. |
2. ala. (-). 1. ala, . (a). adberbioa. Hala. Así. Ala bizi leikek.. . ala dalakúan, . (b). esapidea. ALA ZALAKÚAN. Gauzak era hartara direla sinistuta.. Zuek egon zaizte ala dalakuan, da ikusikozue./ Sasoi artan gaztaiñia ta babia besteik ezkiñuan jaten, baiña ala zalakuan bizi giñan. Baita OLA... Olaxe bia zala ta ibili, olaxe zalakuan. Ben. ... 2. -ala, . (b). -ALAN. Asko, aditz partizipioari lotuta. A tope, todo lo posible . Eurixa bota-ala diardu./ Egiñalak ein zittuan partidua irabazteko./ Pedalei emunala zoian mutikua.. BotaALÁN, emonALÁN ere bai... 3. -ala, . (b). Ahala. A medida que . Artua zuritzen dabe erresaixua errezau ala./ Ezkontzeko eguna aillegau ala, egunian baiño egunian nerbiosuao zeuan... |
akordúa artu. (c). aditza. Gauza jakin bat egiteaz oroitu. Acordarse de hacer algo concreto.. Bakaziñotara joan bai, baina telefonua jotiakin be akordua artu./ Ibiltzia komeni jako baiña eztau sekula orren akorduik artzen.. Zeren edo Zerekin akordua artu.. |
álegre, álegria. (c). adjektiboa. ALEGERE (ARAM.). Alaia. Alegre. . Aretxek zien jaixak, eta alegriak gaiñera e, alegriak. Sot. (AA BergEus, 334. o.). / Oso gizon alegria zan./ Kantu baten! Orduen alegeriaue zan munduoi oin baiño. (Orm Aram).. Alai hitza ulertzen da, baina erabili ez.. |
azittárako lága. (c). Destinar a labores de reproducción.. Ixko ori politta da ta azittarako lagakou. . Inoiz, adar-soinuan entzun izan da pertsonez ere: Soldauxkara ez oiala? Ez, zera, i azittarako lagako abe... Hazitarakoa hiltegitik libratzen den bezala, ba... soldadutzatik.. |
armózu, armozúa. (a). izena. Gosaria. Desayuno.. Gaur ze jan dozu armozutan?. |
3. ara. (a). adberbioa. Hara. Allá. . Joan zaittez ara!. |
arabako zezen, arabako zezena. (c). (Oñati.) Intsektu adardun handi samarra. Ciervo volante?. Sin. kakálardo. |
antxíntxiketa, aintxíntxiketia. (b). izena. ANTXÍTXIKETA, AINTXÍNTXIKETA, AINTXÍTXIKETA. El correr.. Antxintxiketia ona da osasunerako.. Sin. antxíntxika. Ik. tróte. antxintxiketan, . (a). adberbioa. Korrika.. Antxintxiketan nabil egun guztia./ Ixa egunero ikusten dot aintxintxiketan. . Gaurko umeak «korriketan» eta halako asmazioak esaten hasi dira.. Sin. antxíntxika.. |
batenaz beste. (b). BATAZ BESTE, BATEKUAZ BESTE. Uno con otro, un promedio.. Batenaz beste bos milla peseta galtzen urten dot frontoian./ Batenaz beste ogetabost pezetatan saldu jittunat tomatiak. . . Ik. erdíra jo. |
1. berdoztu. (-). aditza. (Antzuola.) "Janak, batez ere haragiak, kolore berdea hartu." (Lar Antz). . |
baten baten. (c). adberbioa. Noizbait. Alguna vez; en alguna contada ocasión. Mozkortzia baten baten baleike, baiña sarri ez.. Ik. iñóizko dénporan. |
batipat. (-). juntagailua. (Antzuola.) Batik bat.. "Segittuan igartzen jat... pronunziaziñuan batipat.. Antzuolako eta Bergarako euskararen arteko aldeari buruz dihardute." (Lar Antz). Bergaran ez dut berba hau inoiz entzun.. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.