izena
- illu, illúa. (d). izena. ILDDO (ARAM.), IXU, IRU (EIB.). Enbor zaharrek barrualdean daukaten usteldutako materia. Lo blanco y podrido de un tronco.. Illua esate ako usteldutako... Arrama bat noizbaitten ebai itxuria, ta andik sartze akon mala da ori; beai buruai sartze akon, zea, ustela. Martin.. Ik. iru.
- 2. illun, illuna. (b). izena. La noche, la oscuridad.. Guazen etxera, laster illuna dator eta./ Eneban ezer ikusten illunetan. .
- illunábar, illunabárra. (d). izena. Anochecer.. Gu etxera orduko illunabarra izango da. . Hitz ia galdua. Illuntze, -i da arrunta. illuntábar, illuntabárra dio Donatok. Honek dionez, illuntzi baino ilunago dagoenean da illun(t)abar; eta istantzen sinonimoa izango litzateke eta egunsentiren antonimoa.. Ik. illúnkera, istantz, ílluntzi, -e.
- illunáldi, illunaldíxa. (c). izena. Ilun dagoen momentua. Lainoagatik bat-batean iluntzen denekoa, gehienbat. Momento de oscuridad.. Illunaldixa dauka egualdixak, goizian euzki ederra egon da baiña. .
- illúnkera, illúnkeria. (c). izena. Eguna eta gauaren bitarteko hori. Denborazko kasuetan ia bakarrik. El anochecer, el paso del día a la noche; el crepúsculo vespertino.. Atzo, illunkeran, aizerixa pentsau jatan zelaixan.. Ik. ílluntzi, -e, istantz, illunábar.
- íllunpe, íllunpia. (c). izena. Iluntasuna. Oscuridad, tinieblas.. Argixa joan zanian ordu erdi inguru ibilli nitzan illunpian. . NON kasuan, gehienbat. Bergara eta Antzuola artean, oso paraje ilunean dago Illunpe baserria.. Ik. illuntásun, illun.
- íllúntzi bédar, illúntzi bedárra. (d). izena. botanika Ez dakigu zein bedar den.. Illuntzi bedarra izengok e, illuntzian batu eitten dok bedar ori; illuntzira batu. Bere zerian, udabarrixan-da, egunez xabal-xabal egoten da euzkixa artzen, da euzkixakin batera batu eitten da. Don. .
- ílluntzi, -e, ílluntzia. (a). izena. Iluntzen hasten denetik afarira arteko tartea. El anochecer.. Illuntzi gehiago illuntze baino..
- iltzeko, iltzekúa. (d). izena. ILTZEJO. Ganadua gaizki perratzeagatik sortzen den infekzioa. Iltzea azazkalean beharrean haragian sartzeagatik, alegia..
- ilusiño, ilusiñúa. (a). izena. Ilusión.. ilusíñuak egin, . (b). Hacerse ilusiones.. Mutilloi ilusiñuak eindda zeuan, itxuria, neskia ezkonduta zeuala jakin zebanian...
- imájiña, imájiñia. (c). izena. Irudia. Imagen.. San Pedron imajiñia kendu dabe altaratik./ Etxata joaten aren imajiñia burutik. .
- imíllen, imíllena. (d). izena. IMÍLLAUN, IMILLAEN. Iminaren laurdena. Aleak neurtzeko edukiera neurria eta hartarako zurezko ontzia, 3,5 litro eta 3 kg inguru (gari) hartzen dituena. Celemín. Medida de capacidad y recipiente equivalente a un dieciseisavo de fanega.. Gurian bazan egurrezko ontzi kuadrau bat imillena esate jakona; alde batetik imillena ta bestetik imillen erdikua./ Abadiai Angiuzarrera imillen bat. Denpora txarra zanian arek konjurua ein biar eban, obligaziñua. Urtero-urtero imillen bat. Ben./ Imillauna: iru kilo babia baldin bada, artua be iru kilo, garixa usten dot bi tterdi ero. Garixa rasiauta izeten da imillaunian, eta bestia torretuta. Don. . Azen.: ímillen eta ímillaun ere bai. Imillena deituriko zurezko neurri-ontziak alde batetik imillena hartzen du, eta bestetik, buelta emanda, imillen erdi.. Ik. ánega.
- imíllen erdí, imíllen erdíxa. (d). izena. IMÍLLAUN ERDI. 1,75 l eta 1,5 kg (garia) gutxi gorabehera. Baita neurtzeko zurezko ontzi bikoitz karratua, normalean alde batetik imilauna eta bestetik imilaun erdia hartzen duena. Ontzi honi IMILLEN ERDIKO edo IMILLAUN ERDIKO ere deitu ohi zaio. Un treintaidosavo de fanega. La medida más pequeña de la serie. También el recipiente con que se mide.. Imillaun erdi: alde batetik axal-axala izeten zan, da bestetik sakontxuaua, lau kuadrokua. Don.. Azen.: ímillen erdi ere bai.. Ik. ánega.
- ímiña, ímiñia. (d). izena. Anega laurdena. Aleak neurtzeko edukiera neurria eta hartarako zurezko ontzia. 13,9 litro eta 12 kg inguru (gari) hartzen duena. Medida de capacidad para granos, y recipiente, equivalente a un cuarto de fanega.. Imiñakara babia eruan biar izate jakon abadiai./ Aurten eztou imiña bat arto artuko./ Artua, babia ta garixa raseauta, ta gaztaiñia torretuta. Gaztaiñiak eukitzen zittuan imiñiak amaika kilo. Don.. Sin. kuárta. Ik. ánega.
- imintzíño, imintziñúa. (d). izena. IMINZIÑO. Aurpegiz, nahiz eskuz, nahiz bestela egindako keinua. Gesto.. Aitta-zanak bajaukan esaera ori: imintziñua besteik eztauke ume onek. Klem./ Orrek aren zera oso edarki eitten dau aren jestua, aren kiñua ero, aren iminziñua ero, aren plantia ero. Don. Ia galdua. . Ik. kíñu, síñuka. imintzíñoka, . (d). adberbioa. Imintzinoak egiten.. Ik. síñuka, kíñuka..
- iñáurki, iñáurkixa. (d). izena. IÑAURKIN. Azpigarria; behien ohea egiteko orbela, albitza, garoa... Material para hacer la cama al ganado.. Lengo zarrak esaten juen iñaurkixa. Iñaurkixa ba, satsa eitteko zera, azpigarrixa. Klem./ Burdirik aundiña izeten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra. Luziena, burkamaik luziena. Don. . Ia galdutako hitza. Orain azpigarri, batik bat..