Bergara aldeko hiztegia
pozu.
práka, prákak.
(a).
Izena.
fraka.
Pantalones.
“Praka bakeruak erosittut.”
Esamoldeak:
práketan kabídu ézindda.
(c).
Esapidea.
Pozez zoratzen. Batzuetan harrokeria puntu bat adierazten du.
“Semiak karreria irabazi dabela ta praketan kabidu ezindda jeuan./ Praketan kabidu ezindda jaok kontzejal urten dabelako. ”
(eure) praketan sartu.
Esapidea.
Inoren kontuetan ez sartu.
“I eure praketan sartu ari bai, eta bestiei laga bakian.”
prakak galdu.
"Edozer egin.
“Beriakiñ ertetzearren prakak galduko littuzke." (Lar Antz)”
prakak eskátu.
(c).
Esapidea.
eufemismoa
Prakak askatu. Kaka egin.
praka barri asko ez eiñ.
(c).
Esapidea.
Dirurik, etekinik, atera ez.
“Orrek pe liburuak eskribitzetik etzeban praka barri asko eingo./ Ik segi politikiakin; ortatik eztok praka barri asko eingo.”
andriak prakak jantzi.
(c).
Esapidea.
Emazteak etxean agindu.
“Juakin eztok aspaldian agertzen. Itxuria aren etxian andria asiko zuan frakak jazten. (SM Zirik)”
praká-pare, praká-paria.
(c).
Gazteek galdua dute.
“Iru praka-pare besteik etxat gelditzen./ Beste praka-paria ondatuta daukat.”
Zenbatzaileekin, eta beste zenbait testuingurutan ere bai. Gazteek galdua dute..
práka, prakía.
(b).
PRÁKA, prakía. (b). Singularrean, praken hanka bakoitza.
“Eskumako prakia apurtu jat. ”
prakábarren, prakábarrena.
(b).
Izena.
El bajo del pantalón.
“Prakabarrenak lokatzatuta dauzkazu.”
Jostunak prakabarrenak artu egiten ditu luzeegi daudenean.
.
prakamantal, prakamantala.
Izena.
Antzuola.
"Garai bateko prakek izaten zuten brageta; lauki formakoa eta botoiduna. Botoiak askatuz gero, laukia behera erortzen zen. Gaurko dantzarien prakak horrelako brageta dute." (Lar Antz).
prakánarras.
(c).
Adjektiboa.
Burla gisa esana prakak narras daramatzatenei.
“Badator gure prakanarras.”
prakazale, prakazalia.
(c).
Gizonezkoen atzetik ibiltzen dena.
“Prakazale hutsa don; horrendako butanerua be balekua. (TSE Berb)”
pregóe, pregóia.
(d).
Izena.
pregoi.
Pregón, bando.
“Entzun dozu pregoia?.”
bándo.
Esamoldeak:
pregóia jo.
1.pregóia jo.
(d).
du
Aditza.
Pregoneroak bere lana egin. · Hacer el pregón, leer el bando.
“Lenao pregoneruak pregoia jote juan Bergan; bandua jote juan. Taparra-taparra-taparra, se hace saber... eztakit zeer. Gerra ostian be etxakixat nik. oinddiokan be zar baten... goguan jaukat aren irudixa, etxakixat gerra aurrian ala ostian izengo zan, baiña pregoia jote zebana bajakixat Klem.”
Sin. bandua jo..
2.pregóia jo.
(d).
Esapidea.
Notizia bat behar ez denean barreiatu. · Difundir una noticia cuando no conviene.
“Pregoia jo esaeria be badok, notizia bat zabaltzen dabenian biar baiño lenao ero. Klem./ Bai, zuk pregoia jo eta gero beste batek artukosku aurria.”
Sin. bandua jo..
pregúntau.
(a).
du
Aditza.
Galdetu. · Preguntar.
“Preguntaixozu izena.”
Bergarako kaleko familia batzuetan galdetu erabili ohi da. Azen.: préguntau ere bai..
prégunte, préguntia.
(a).
Izena.
prégunta.
Galdera. · Pregunta.
“I, pregunte bat ein biostat./ Arek zure preguntia ein dau.”
Gaur egun PR.
Esamoldeak:
préguntez.
(c).
préguntian.
Preguntatzen; "bila" zentzuan sarri. · Preguntando, preguntando por.
“Baiña mutillak!, zeueik bertako semiek izen eta niri preguntien zatoze ba!/ Polizia etorri da Xabierren preguntez./ Diretoria zure preguntian zan.”
ZEREN edo NOREN PREGUNTEZ edo PREGUNTIAN, gehienbat. ZURE PREGUNTIA EGIN ere bai
.
prejídu.
(a).
du
Aditza.
prijidu.
Frijitu. · Freír.
“Prejiduidazu arrautza bat.”
Pataterriak edo patata prejiduak, bietara. Sin. zartaiñian erre..
prémiña, prémiñia.
(a).
Izena.
Necesidad.
“Zeozen premiñia badaukazu, eskatu./ Jertse baten premiñan nago.”
ZEREN premiñia euki, edo ZEREN premiñan izan, egon.
.
prémiñazko, prémiñazkua.
(b).
Izena.
Beharrezkoa. · Necesario, muy conveniente (pero no significa "obligatorio").
“Titulua etaratzeko premiñazkua da klasera etortzia./ Premiñazko gauzak bakarrik eruan bia die motxillan.”
premúntau.
(d).
Aditza.
Permutar, cambiar.
“Premuntau ein zeben bidia, premuntau, kanbixau: bidia emun guk bestiak beste terreno bat emutiarren. Don.”
- proba
- págo
- paketeríxa
- pándero, -u
- papeláda
- pareta bédar
- parrokiáno, -a
- pasai
- Paskúa Maietzeko
- patata-koko
- páuso
- pélla
- peora
- perráu
- péste
- piezakuan
- pikukára
- piña
- piñubúru
- pipárrauts
- pitxarkára
- pláia
- plaza-gízon
- polizía-txakur
- porrokátu
- póstura
- potro bédar
- póztu
- prénsa
- priméro sáltoka
- prófeta
- pujáu
- púntale
- púrrut
- putzézko pélota