Bergara aldeko hiztegia
pélla, péllia.
(b).
Izena.
Irinez eta esnez eginiko orea aurrautzetan pasatu eta frijituz egindako torrada. · Leche frita.
“Pellak eta torradak jateko oitturia dago Karnabaletan.”
pélota.
1.pélota, pélotia.
(a).
Izena.
Pelota.
Esamoldeak:
pélotan eiñ.
(a).
du
Aditza.
pélotan jokatu.
Jugar a la pelota.
2.pelota, pelotia.
(d).
Izena.
Harila. · Ovillo.
“Au Garrazteitxon eitte eben eskuz. Zakukara pelotak eiñ, ta irutea ara, an irun. Juana.”
pelota-partídu, pelota-partidúa.
(b).
Izena.
Partido de pelota.
“Pelota-partidu onak egoten die Natibittate egunez.”
pelotátu.
(d).
Aditza.
Harilak osatu. · Hacer ovillos.
“Arixa batu ardatzian eta gero andik pelotatu ero zertu eitten zan. Juana.”
pelotóe, -i.
1.pelotóe, -i, pelotóia.
(c).
Izena.
Balón, balón grande.
“Pelotoia ekarri doste Erregiak.”
Orain baloi bakarrik esaten da..
2.pelotóe, -i, pelotóia.
(a).
Izena.
Pelotón de ciclistas.
“Danak pelotoian pasau die.”
pélu, -o, pelúa.
(d).
Izena.
Abere azazkala, hau bakarra denean, zaldi edo astoetan bezala. · Pezuña de ganado caballar.
“Tenazak artu eta astuai pelua moztu bia dotsau.”
Dena dela, bikoaz ere badiote batzuek pelu. Enrike artzainak ardienaz ere badio. Kaskuak gogortu eitteittu orrek, orrek e ankako pelua gogor-gogor eiñ. Astoarenari, asko hazten zaionean, zapatak ere esaten zaie.Atzo astuai zapatak mozten ibilli giñuztan..
péna, penía.
(a).
Izena.
Pena.
“Penia da ain gazteik iltzia.”
Esamoldeak:
pena izan.
Aditza.
penia izan.
1.pena izan, penia izan.
(b).
da
Aditza.
Penagarria izan.
“Pena da ainbeste lan eiñ eta balixau ezin izatia./ Penia da mutilla ola ikustia.”
2.pena izan, penia izan.
(c).
du
Aditza.
Zerbaiten pena edo damua euki.
“Oiñ pena dau geixao estudixau ez izana.”
pena emon.
(a).
du
Aditza.
penia emon.
Dar pena.
“Pena emoten dost ola ikustiak. ”
pena artu.
(a).
Aditza.
penia artu.
Apenarse.
“Gabonetan ezpaza etortzen pena artuko dau amak.”
penagárri.
1.penagarri, penagarríxa.
(b).
Adjektiboa.
Pena ematen duena.
“Penagarrixa da ainbeste lan eiñ da ezetarako ez izatia.”
2.penagárri.
(b).
Adberbioa.
De pena.
“Penagarri ibilli ei die aurtengo udan./ Penagarri dago an bizimodua.”
penagárrikerixa, penagárrikerixia.
(c).
Izena.
Pena, lástima.
“Ain gaztia eta il biarra, ori da penagarrikerixia.”
péndejo, péndejua.
(c).
Adjektiboa.
Gogaikarria. · Pendejo, impertinente, latoso.
“Kokoteraiño nago ume pendejo onekin.”
pendiz, pendíza.
(c).
Izena.
Aldapa handia. · Pendiente, cuesta.
“Pendizian eindda dare Plazentziako basarri geixenak./ Eztauke solo laurik, dana da pendiza.”
Muga edo muna da maila dagoenean, desnibela bertikala denean, eta pendiz, berriz, bertikala ez denean..
pentsakízun, pentsakizúna.
(d).
Izena.
Gogoeta, burubidea.
“An zeuan bere pentsakizunetan./ Auskalo ze pentsakizun ibilliko daben.”
Gutxi erabilia..
pentsámentu.
pentsámentu.
1.pentsámentu, pentsámentua.
(b).
Izena.
Pensamiento.
“Atsaldia neure pentsamentuetan pasatzen dot.”
pentsakízun.
2.pentsámentu, pentsámentua.
(b).
Izena.
Asmoa, ideia.
“”
3.pentsámentu, pentsámentuak.
(b).
Izena.
botanika.
bot.
Lorea.
pentsáu.
1.pentsau.
(a).
du
Aditza.
Pensar.
“Pentsau dot zer esan.”
Esaerak:
Bi aldiz pentsau eta beiñ iñ.
Esaera.
"Hori da egin behar dena, eta ez beste honako hau: behin pentsatu eta bi aldiz egin." (Lar Antz).
Esamoldeak:
pentsáizu.
(c).
Pentsa ezazu. Muletilla que se usa para subrayar algo que se acaba de oir o decir, y que nos ha afectado.
“—Gizonoi ziero eranai emunda ei dago. —Pentsaizu; etxe aretan egongo da jiria./ Onek e, artzeko aparatu ta guzti dare etorritta; pentsaizu. Hil./Mendiko garosaillak, danak burdiñaratu eitten zien; pentsaizu. Ben.”
ondo pentsatzen jarritta.
(c).
Esapidea.
Pensándolo bien.
“Ondo pentsatzen jarritta, ez da entenditzen hemen pasatzen dana.”
2.pentsáu.
(a).
zaio
Aditza.
Iruditu. · Opinar, parecer.
“Edurra ein bia dabela pentsatzen jat./ Ze pentsau jatzue gaurko pelikulia?”
NOR-NORI jokaera bitxia du zenbait aditzek: asarretu, amorratu, entendidu, pentsau, garbatu, damutu...
.
- proba
- págo
- paketeríxa
- pándero, -u
- papeláda
- pareta bédar
- parrokiáno, -a
- pasai
- Paskúa Maietzeko
- patata-koko
- páuso
- pélla
- peora
- perráu
- péste
- piezakuan
- pikukára
- piña
- piñubúru
- pipárrauts
- pitxarkára
- pláia
- plaza-gízon
- polizía-txakur
- porrokátu
- póstura
- potro bédar
- póztu
- prénsa
- priméro sáltoka
- prófeta
- pujáu
- púntale
- púrrut
- putzézko pélota