Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

laar.
laárdei, laárdeixa. (d). Izena. Larrak nagusi diren lekua. · Zarzal. Saill aundi bat laarra jak an, dana laardeixa jak an. Don.”
laba.
labádero
labádero, labáderua. (d). Izena. Lavadero de ropa.
lábaiña. 1.lábaiña, lábaiñia. (b). Izena. Navaja de afeitar. Oinddio be bada labaiñiakin bizarra kentzen daben jentia. Esamoldeak: lábaiñia baiño zorrótzaua. (c). Esapidea. Oso zorrotza. 2.labaiña, labaiñia. Izena. Eibar. "Damaskiñau bihar dan gaiñazala pikatzeko (arraixatzeko) erraminttia." (SB Eibetno).
lában. 1.laban, labána. (a). Adjektiboa. Irristakorra. · Resbaladizo. Izotza ein ddau ta oso labana dago bidia. Esamoldeak: lában eiñ. (a). du Aditza. Labandu. Resbalar. Bedarretan laban ein dda estatara jausi naiz. content_copy írrist eiñ, labandu. 2.laban, labana. (d). Adjektiboa. Lausengaria. · Adulador, -a.
labándu. 1.labandu. (a). da Aditza. Laban egin. Resbalar. Miñ artu dau eskillaratan labanduta. content_copy lában eiñ, írrist eiñ. 2.labandu. (c). da Aditza. Laban bihurtu. · Volverse resbaladizo. Mendebala zeuan eta frontoia partidu erdirako ziero labandu zan.
labankára. labankada. 1.labankara, labankaría. (b). Izena. Resbalón, patinazo, desliz. Labankaria an da labankaria emen etorri giñan Urbixatik bera./ Bein ezkondu nitzuan baiña berriz etxuat eukiko olako labankaraik. 2.labankara, labankaria. Izena. Antzuola. "Umeak jolasteko txirrista." (Lar Antz).
labari, labaríxa. Izena. Eibar. "Okina. Eibarko labarixan seme bat deportista entzuna izan zan.
laba-txirtxil. 1.laba-txirtxill, laba-txirtxilla. Izena. Eibar. "Etxeetan egoten den txirtxilla. Laba-txirtxillak Gabonetan be ixildu gabe kantatzen dau. 2.laba-txirtxill, laba-txirtxilla. Izena. Eibar. Cucaracha.
lábe, labía. (a). Izena. lába (Ub., Ang.).. Horno. El del pan, por antonomasia. Ezta txarra antxumia labian erreta./ —Karabá! —Kaskaria labará!
labeáldi, labealdíxa. (c). Izena. Labean ogia edo beste zerbait egiten den aldi bakoitza. · Hornada. Aierdikuak egunian iru labealdi ta geixao be eitteittue. content_copy labesu.
labe-atáka
labe-atáka, labe-atakía. (d). Izena. Labe-ahoa. · La boca del horno; del pan, generalmente. Labe-tapia..., ba atakian tapia; labe-atakia esan izen dok, eta aretxen tapia. Atakia izaten dok pa auraxe, zulua. Klem.”
labe-itxuski, labe-itsuskixa. Izena. "Sutako brasa baztertzeko erabiltzen den erratza." (Lar Antz). content_copy labe-zátar.
labekára, labekaría. (c). Izena. Labealdi baten edukia. · El contenido de una hornada. Labekara osua alperrik galdu jakuen azkarri txarra erabiltziagaittik.
labépala, labépalia. (c). Izena. Pala de horno. content_copy ogí-pala.
labésu. labéko sú. 1.labesu, labesúa. (c). Izena. labeko su. Ogia labean egitearen ekintza. · La acción de hacer el pan. Astero eitte zan basarrixan labesua./ Ekarrizu pare bar abar sorta labesurako./ Makiña bat labeko su einddakuak gaittun. LABESUA EI. 2.labesu, labesúa. (c). Izena. labeko su. Labealdia, labealdi bakoitza. · Hornada de pan. Lenengo labesuko ogixa bigarrena baiño obeto erreta dago. content_copy labeáldi.
labe-tápa, labe-tapía. (c). Izena. Labearen atetxoa. · El portillo del horno.