esaera
- Nordian argitasuna eta pobrian arrotasuna, berdintsuak. (-). esaera. (Eibar., Elgeta.) Biak eskaxak. (SM Ezten). .
- Nun artu, an laga. (-). esaera. "Gauzak hartutako lekuan laga behar dira." (Lar Antz)..
- Nun gogua an zangua. (-). esaera. "Nahi dena egiten denean esaten da.".
- óbispo batek bedeinkatuála. (d). esapidea. Ugari, asko.(Umorezko esapidea).. Aurten obispo batek bedeinkatuala tomate artu juau..
- Obispo itteko lenengo monagillo izen bi da. (-). esaera. (Antzuola.) "Ezer ez da berez lortzen edo jakiten. (Lar Antz).. Sin. Obispo ezta jaiotzen." (Lar Antz)..
- Oera esaten baxok, oera naiko xok. (-). esaera. Umeak ohera bidaltzeko esaldia. .
- Ogi gogorrari agiña zorrotz. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Oillo gosia kantari, neska gaztia dantzari. (-). esaera. (Antzuola.) "Oiloa goseak denean kantatzen hasten den bezalaxe, neska gaztea beti dago dantzarako prest." (Lar Antz).
- Oiñ erozein kakamutikok jauzkak berrogei urte. (c). esaera. Zenbait adinekori entzun diogun esaera, modu umoretsuan, eurek kakamutiko gisa ezagututakoak ere zahartuz doazela adierazteko. .
- Oiñezkoik nai ez eta zaldizkoik aillegau ez. (-). esaera. "Aberatsarekin ezkondu nahi eta ezkongabe geratzen denaregatik esana. Lehen aberatsa zaldiz ibiltzen zen." (Lar Antz).. Sin. On billa, on billa, bonbilla.
- Olagizonak eta errementaarixak, begixak baltzak eta agiñak zurixak. (-). esaera. (Izag Oñ)..
- On billa, on billa, bonbilla. (c). esaera. On-onaren bila ibiltzeak ezer gabe gelditzea dakarrela. Refrán que indica que en la búsqueda ansiosa de lo mejor puede ocurrir que nos quedemos sin lo normal.. Ezkontzari buruz, batik bat. Bonbilla hitzak badirudi garrafoia edo botila handia esan nahi duela. .
- On egin janak eta kalterik ez edanak. (-). esaera. (Lar Antz). Jaterakoan probetxu ona opatzeko esan ohi dena..
- Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da.. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. .
- Or drank, emen drank, erdi-erdixan billafrank. (-). esaera. (Lar Antz). Errotaren igarkizuna..
- Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda. (d). esaera. Norbait ez ikasketa eta ez ezer geratuko dela adierazten duen esaera polita.. Bueno nik askotan entzun izan dot esaten dala igual, ba “Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda”. Eta orduan uste dot izaten dala ba asi dau gauza bat, baiña ez ola ganora geixegikin, da orduan ba ezta ailleauko ez karrera eta ez sopanda. Uste dot sentido orretan erabili izan dala. Lurdes.. KARRERA eta SOPANDa etxegintzako berbak dira, zurak..
- Orri sendorra lepuan eta zozokumak kolkuan. (d). esaera. Aitari entzuna. Ez dakit ziur zer esan nahi duen. Udaberriaren etorrerari buruzkoa dirudi. Orri sendorra, itxundutako orria, agian.. Orri sendorra lepuan eta zozokumak kolkuan. .
- Osasuna, munduko ondasuna. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Otsailgo ilbete, edurra ni bete. (-). esaera. (Izag Oñ). Elur asko egin ohi du, nonbait, otsaileko hilbetean. .
- Otsailgo lora, ezpalitz oba. (-). esaera. (Oñati.) (Izag Oñ). Otsaileko eguraldi ona, kaltegarri..
- Otsaillan mitxeleta orixak, martixan gorularixak. (-). esaera. (Izag Oñ). .
- Otsaillian mitxeletia baiño ardi artian otsua obe. (-). esaera. (Lar Antz) Eguraldi ona ez da komeni izaten hain goiz. .
- Otsua aittatu, otsua agertu. (-). esaera. "Gazteleraz: 'hablando de Roma el Papa se asoma'." (Lar Antz) .
- Otxandixoko pikuak baiño berdiaua. (d). esapidea. Oso berdea.. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. .