esaera
- Don debalde gosiak ill ei zuan. (d). esaera. Gauzak doan egiten dituenaren azken txarra iragartzen duen esaera.. Ik. dúan.
- Educación de basarri, mokuak kendu eta praketan ezarri. (c). esaera. Kaletarrek baserritarrei esaten omen zieten burlaizez..
- Edur urte, gari urte. (-). esaera. IXKUR-URTE, EDUR-URTE.
- Edurren gaiñeko egua, ezin izan berua. (-). esaera. (Oñati.) (Izag Oñ)..
- Egi utsa ta ogi utsa bixak gauza sikuak. (c). esaera. Egia huts hutsa ez dela beti komenigarria izaten..
- Egixa, sudurran onduan begixa. (-). esaera. "Norbaitek zerbait egia dela esaten duenean, beste batek hori esanez erantzuten du, hori baita egi bakarra." (Lar Antz).
- Egon ari presente etorri artian Bixente. (-). esaera. "Bertantxe geratu." (Lar Antz)..
- Egon lo ta jango dek me. (-). esaera. "Azkenengo ibiltzen denak edo mugitzen denak ez du ezer izango; DEK esan zuen lekukoak." (Lar Antz)..
- Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria. (d). esaera. Abadeek ei duten ezkontzeko gogoaz diharduen esaera..
- Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria. (d). esaera.
- Egualdi ona, bera praka eta gora gona. (-). esaera. (Antzuola.) "Giro onarekin jantzi gutxi behar denez, lan gutxiago egin behar da; ia ez da ezer zikintzen, ez da garbitu behar... Horrez gain, giro ona gauza guztietarako eta denen onerako da: irteteko gogo handiagoa izaten da, pertsona alaiago egoten da..." (Lar Antz)..
- Eibarko txitia Bergako oillua. (c). esaera. Eibarren gauza gutxi asko dela, alegia. Farol fama apur bat dute Bergaran..
- Eibarko txitia, oillo. (c). esaera. Eibartarrek beti izan dute maila bat gorago egotearen fama. .
- Elgetako babia egoskorra, ta jentia gogorra.. (-). esaera. (SM Ezten)..
- Elgetako kalian, San Roke egunian, aza berdiak eta kafia gaiñian. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- Elgetan ogi berua dirutan, aize freskua duan. (d). esaera. Famatua da Elgetako arkupeko haize freskoa. .
- Elgetan ogi berua dirutan, aize otza duan. (d). esaera. Famatua da Elgetako arkupeko haize freskoa. .
- Emakumiak bere edertasuna jantzitta dauka. (-). esaera. "Emakumea berez da polita, ez du ezer behar ederra egoteko." (Lar Antz).
- Emun da kendu, zapuak ankia kendu. (-). esaera. "Norbaiti gauza bat eman eta gero kendu egin (nahi) bazaio, hartu duenak esaera hori esaten du, emandakoa ezin dela kendu adieraziz. Normalean umeen artean esaten da." (Lar Antz).
- Erlojuak dabil mundua. (-). esaera.
- errana, etxeko arrana, suiña, etxeko sugiña. (-). esaera. (Gatzaga., Leintz.) "Los 'machistas' decían: errana, etxeko arrana. La nuera no sirve más que para cotorrear; sin embargo, el madrugador, el trabajador es, ¿quien lo duda?: suiña, etxeko sugiña... quien enciende el fuego por las mañanas, etc. Las 'feministas', al no tener otra defensa o respuesta: suiña, ik emuteuztak iguiña, y no parece que les faltase razón." (Aran Gatz)..
- Errementarixan etxian zotza burduntzi. (-). esaera. Ofizio batekoak bere ofizioko abilezia edo erreminta etxean falta..
- Errementarixan etxian zotza burduntzi. (c). esaera. Gaztelererazko "En casa del herrero..."ren senidea.
- Esaera zarretan gizur gutxi. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- esate bateako... arantza-zurixa onena. (-). esaera. (Antzuola.) "Norbaitek 'esate baterako' esanez gero, 'arantza zurixa onena' esanez erantzuten zaio. Izan ere, esatia ixtura baten bitartea da, eta esatia egiteko onena arantza zuria baita." (Lar Antz)..