esaera
- Artuko neuke nik orren ertza. (d). esapidea. Gustora hartuko nukeela horren egoera, kategoria, dirua... Baita, orrek nere ertza, edo, arek orren ertza, etab. .
- Asarretziak bi lan dauzka: asarretzia ta aixkiratzia. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- Au dok au, bista ona ta alkar eziñ ikusi. (c). esaera. Esaera ironikoa. .
- Au dok paria, karakola ta baria. (b). esaera. Biak antzerakoak direla..
- Aundixa banintzan, txikixa banitzan, maietzian buru nitzan, andik berrogei egunera oramaixan nitzan. (-). esaera. (Antzuola.) Gariaren igarkizuna. (Lar Antz).
- Auntza dabillen minteixa eta andriak gobernautako errixa bixak gaizki. (d). esaera. Esaera arkoia. Gure amak (Klem.) dino Antzuolako andre batek esan ohi zuela..
- Auntzan umia, antzume. (-). esaera. (Eibar.) Umea, gurasoak bezalakoa..
- Aupa la palanka, vete hasta Salamanka. (d). esaera. Antzinan esaten zen esaera, ume artekoa batik bat.. Ik. palánka-jóku, jokú-pálanka.
- Aura be otamoltso majua don. (d). esaera. Pertsona karakter txarreko eta inori onik opa ez dionaz esan ohi da. . Aura be otamoltso majua don..
- Auts-errixa esaten jau Plazenziai. (-). esaera. (Antzuola.) (Izag Antz). Horixe dio Izagirrek bere Antzuolako hiztegian..
- Autsa aberatsa (edo ugarixa) da.. (-). esaera.
- Azula ta Beizu, bizi nai bozu eizu. (-). esaera. Azula eta Beizu hurbil dauden bi baserri dira. Leku aldapatsuan eta urrun daude, eta hortik esaera..
- Badatoz, dauzkenak soiñían eta dakixenak miñían. (d). esaera. Gure amak dio soineko berria estreinatzen zutenean Amatiñora joaten zirela tiari erakustera, eta honek esaera hau esan ohi zuela. Norbait itxura hutsa dela adierazteko ere esaten da. .
- Bai tokau be astuai konfittak. (d). esaera. Ik. bai tokáu be astuái pólaiñak.
- Bakoitzai (edo bakoitzak) beria, jangoikuan legia. (-). esaera.
- Bálego eta bageunka urak eruan zittuan. (-). esaera. BALITZA ETA BALITZ ALKARREN ATZIAN DABITZ. Esaerak dio Balego ta Bageunka antzina urak eroan zituen bi baserri zirela. Esaeraren beste aldaera bat: Balitza eta balitz alkarren atzian dabitz. .
- Bankuak euzkixa dagonian guardasola emoten juek eta zaparraria datorrenian kendu. (c). esaera. Lehengo zaharrek esaten zutena bankuen jokaeraz..
- bat martin parrat, bi martin ipurdi, iru kolkua bete diru, lau sardiña bakaillau, bost kaketan plost. (d). esaera. (haur hizkera.) Haurren berba-jolasa.. . sei, . (a). zenbatzailea. Seis. . . seitterdietan egon, . (-). esapidea. (lagunartekoa.) Zakila ez tentetu.. Hau dok jiria: gaba osua neska batekin ibili eta erlojua beti seittardietan. (TSE Berb). ...
- Bat, bi, iru eta lau, sardiña bakalau. (b). esaera. (haur hizkera.) Haur esaera..
- Batzuk erronkia ta beste batzuk pezetia. (-). esaera. "Batzuek dirua eta ondasunak dituztela harro esaten dute, nahiz eta ez eduki; beste batzuek, ordea, nahiz eta isilik egon benetan eduki dauzkate." (Lar Antz)..
- Bedarrak jorratu ta artuak sasira. (-). esaera. Kopla zahar ezagun bateko zatia..
- Bene-benetan, katua berbetan. (c). esaera. (Osintxu.) Norbaitek "bene-benetan" esaten duenean erantzun ohi zaiona, umorez..
- Berbenia urrezko atxurrarekin jorratu biar litzake. (c). esaera. Berbenaren ontasuna laudatzen duen esaera..