esaera
- Amillena, erropa zarren billa dabillena. (-). esaera. (Eibar.) (SB Eibetno)..
- Andra mari martikotan sendor gorrixa bizkarrian eta zozokumak orpuan. (-). esaera. Udaberria goiz etortzen denean esan ohi da. (Lar Antz).. Ik. amábirjiña.
- Andramaixa Martiko, ordurarte udia tatiko, andik aurrera betiko. (c). esaera. Ordurarte uda agertu eta desagertu; gero beti uda.. Ik. tati eiñ.
- Andria izen bida: kalian airosa, sukaldian/etxian kuriosa, da oian kariñosa. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- Andria ta kanpaia "joteko" einda jazak.. (-). esaera. (Gatzaga.) (Aran Gatz)..
- Andria, tximinixia eta sartajiña, bat bakarrik etxian. (-). esaera. (Aran Gatz)..
- Angiozar madril txiki; angiozartarrak madril txikixak. (-). esaera. Ik. Ubera.
- Ankiak fallau eta ipurdiak pagau. (-). esaera. (Antzuola.) "Norbaiti jausten denean esaten zaio." (Lar Antz). .
- Antzuela mokos en la kasuela. (-). esaera. "Bergararrek antzuolarrei esana." (Lar Antz). .
- Antzuelan sedia, Bergaran koipia, Elorrixon buzkantzia, Durangon tronpia. (-). esaera. "Antzuolan usain txarra egoten zen larru fabrikak zirela eta. Oñatiarrek, adar soinuan, Antzuolako larru fabrikei 'Antzuolako sedafabrikak' deitzen zieten." (Lar Antz). .
- Apíillen azkenian, orrixa aizgaiñian. (-). esaera. (Izag Oñ). .
- Apilleko josteurixak, sorgiñen ezteixak. (-). esaera. (Antzuola.) (Izag Antz). .
- Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapez baiño obia. (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera. .
- Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapeza baiño obia. (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera. .
- Aprilleko zuzia urria baiño obia, maietzeko zuzia ase eitteko gauzia. (d). esaera. Era honetara ere bai: Udaberriko zuzia urria baiño obia, udazkeneko zuzia ase eitteko gauzia..
- Aprilleko zuzia urria baiño obia, maietzeko zuzia ase eitteko gauzia. (d). esaera. Txartzat jotzen zen apirileko zuza..
- Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (d). esaera. Artoa noiz erein behar duen gogora ekartzen duen esaera.. Oharra: lan hau amaitzear dagoelarik, lagun batek diost arantza beltzak ez duela fruiturik ematen. Arantza beltzaren landarea, eta aranak ematen dituena, bi direla, nahiz eta itxuraz antzekoak. (?). . Ik. okán txímillo.
- Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (c). esaera. Artua ereiteko sasoia noiz den jakiteko seinalea. .
- Ardau gozuak lau begi eta oiñik ez.. (-). esaera. (SM Ezten)..
- Ardixan kulpak bildotsak pagau. (-). esaera. (Antzuola.) "Haundiaren hutsak txikiak ordaindu behar." (Lar Antz). .
- Arríxak eztauka begirik. (c). esaera. Hau esan ohi da norbaitek norbaiti harria jaurtitzen dionean, harriak elkarri botatzeak duen arriskuaz ohartarazteko..
- Artikulo 33, (entzundakoari) kasoik pez. (-). esaera. "Norbaiti kasorik ez egiteko aholkua ematen zaionean esaten da.. Zu lasai, orrekin artikulo treintaitres, kasoik pez." (Lar Antz)..
- Artu zarra ta ekarri berrixa. (-). esaera. "Hortza ateratzen edo jausten zenean, hartu eta sutara botatzen zen, aitaren egin eta esaera hori esanaz. Gure gurasoen-eta sasoian, berriz, aitaren egin ostean sorora botatzen zuten." (Lar Antz). .
- artúa opillákin pagáu. (d). esapidea. Norberari egindako kalte bat kalte handiago batez ordaindu, guk jaso dugun adibide bakarrean. Beste testuinguru batzuetan ere erabiliko zen. Pagar con creces.. .
- Artuak artomaluta, garixak alkotza, eta ik, betiko moduan, alkondara motza. (d). esaera. Alkotza elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko..