esaera
- Etortzen dana artu biar. (-). esaera. "Datorrena datorrela edo gertatzen dena gertatuta, onartu egin behar da." (Lar Antz).
- Etxe bakoitzian dantzari bat naikua. (-). esaera. "Etxe bakoitzean gastatzaile bat edo firin-faran ibiltzen den bat nahikoa." (Lar Antz)..
- Etxe batzutan nausi izatia baiño beste batzutan morroe obe. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Etxe uts, demanda uts. (-). esaera. (Antzuola.) ETXE UTSA, GERRA UTSA. "Ezer ez dagoen etxean, demanda besterik ez" (Lar Antz)..
- Etxekonekua, beti obia. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Etxetako kontuak abiak daki (arek baleki berba itten). (a). esaera. Habea etxe guztietan dagoenez, etxeko berri guztiak dakizki. (Lar Antz).. "Sin. etxetako berri izaten dabe gelatzak eta okasiñuak." (Lar Antz)..
- Etxia beti eske. (-). esaera. "Etxean beti dago egin beharreko lanen edo konponketaren bat." (Lar Antz). .
- Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte. (-). esaera. (Oñati.) "Etzara etorriko Jesukriston bizarra urdinddu arte: no vendrá usted nunca."(Izag Oñ)..
- Euakitzeko trunboia berrogei eguneko eurixa. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Eunak eun lan. (-). esaera. Ehungintza lan luzea eta astuna da..
- Eundaka urtietan, ura lengo bidietan. (-). esaera. (Antzuola.) "Es peligroso estrechar el cauce de los rios." (Izag Antz).
- Euzkixa ertzian (edo istantzian), esnia pertzian, eta neskatxak etxian. (-). esaera. Antzinako mentalidadea eta bizimodua isladatzen duen esaera. Iluntzean, esnea egosten, eta... neskak etxean, badaezpada ere .
- Euzkixa nora, zapixak ara. (c). esaera. 1. "Komeni denaren arabera jokatzen da." (Lar Antz). 2. "Nahi duten modura erabiltzen gaituzte." (Lar Antz). .
- Euzkixa ta eurixa martiko egualdixa. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Ez zaittez juan ez Aramaixora andratan, ezta Gatzaara beitten. (-). esaera. (Aran Gatz). Aramaioko andreek eta Gatzagako behiek ez zuten, nonbait, fama onik inguruan. .
- Ezer ez eta festa. (-). esaera. EZER EZ ETA PESTA. "Asko hitz egin baina gero ezer ez; baita itxura ematen duena, baina ezer ez dena ere." (Lar Antz).
- Ezer eztaukanak emon gura (edo gogua). (-). esaera. "Ezer ez duenak beti borondate ona." (Lar Antz) .
- Ezkonbarrixak galbaian ura ekartzen ei dabe. (c). esaera. Ezkonberritako poza azaltzen duen esaera. .
- Ezkontza eta buzkantza, berotan. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez. (d). esaera. Ezkontza pobrerik eztago, illeta aberatsik be ez. .
- Eztao arantza bareko larrosaik. (-). esaera. "Bizimoduan ez da dena erraza, latza da." (Lar Antz)..
- Eztao euzkittan erretako opillik. (-). esaera. "Munduan eta bizimoduan ezer ez da berezkoa, dena kostatu egiten da, denak du bere lana." (Lar Antz).
- Eztao itxuagorik ikusi nai eztabena baiño. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). .