esaera
- Kanpolarrosa, etxe-kakatsu. (c). esaera. Etxe-kakatsu hitza esaera honetan bakarrik entzun dugu.. Esanahi bereko esaerak: Kanpolarrosa, etxe kardo./ Kanpolarrosa, etxe otso./ Kanpuan uso, etxian otso (Lar Antz)..
- Kanpuan uso, etxian otso. (c). esaera.
- Kaparría pótruetan baiño astúnaua. (d). esapidea. (arrunkeria.) Petrala, gogaikarria.. Kaparría pótruetan baiño astúnaua.. Ik. ákaiña.
- Karga ta karga, ta azkenian artutako lekuan deskarga. (d). esaera. Hau esaten da astoa-edo, norbera-edo, gehiegi kargatzen ari denean, eta pausoa eman aurretik karga erortzeko arriskua dagoenean.. Ik. aurréra-kárga, atzéra-kárga.
- Karlistak berriketa asko, liberalak diru asko; republikanuak okotzian bizar asko. (-). esaera. "Karlista bero batek, berriz, esaera hau esan ohi zuen." (Lar Antz)..
- Langille onak prakak apurtu biar dittu belaunian, ez ipurdian. (-). esaera. "Langile onak eserita ez du egon behar. Gaur besterik gertatzen da." (Lar Antz)..
- Langille txarrak kaka sarri, urrin joan eta nekez etorri. (c). esaera. (Ubera.) Uberan esaten den esaera. .
- lapikotxo gorri-gorri, bera bete zorri. (a). esaera. Piperraren igarkizuna. "Lapikotxo gorri-gorri, bera bete zorri: pucherito rojo, todo lleno de piojos (acertijo del pimiento)." (Izag Oñ)..
- lau ankán. (c). adberbioa. LAU-GAIÑIAN. A cuatro patas.. Zeukan mozkorrakin lau ankan aillegau zan etxera..
- Lelengua Liliri, bigarrena Margari eta irugarrena sobrari. (-). esaera. (Antzuola.) "Lehenengo umea poz handiz hartzen da, bigarrena ez hainbeste, eta hirugarrena..." (Lar Antz)..
- Lotsagabeentzat mundua. (-). esaera. "Lotsagabea dena edo larrua daukana ondo moldatzen da munduan. Lotsatia denarentzat ez dago ezer." (Lar Antz)..
- Markiña Etxeberriko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona. (c). esaera. Norbaitek borondatea bai, baina ematekorik ez duenean esana, trikitixa kopla zaharra gogora ekarriz..
- Marti geizto ematen diat ezker geizto. (-). esaera. Zozomikoteen ipuina kontatzen digu Jone Larrañagak:. Marti geizto ematen diat ezker geizto. Api(r)il begi gorri ekatzu egun bi tt. Ik. Pastóre égunak.
- Min daukanak ai esaten dau. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Miserixia jo ta artua maletan. (-). esaera. "Dirua izan arren .
- Munduan nai duenak luzaruan bizi, oilluekin jaiki eta txorixekin oera. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Nafarroa: berez ez da etorriko ardoa. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- Natibittate, ase ta bete. (b). esaera. Jateko eta edateko eguna Natibittate.. Ik. Natibittáte eguna.
- Natibittate, ase ta bete, San Estebantxe, berriz be len letxe. (c). esaera. San Esteban hurrengo eguna da, abenduaren 26a: Gabonak pasatutakoan berriz ere eskasidadea..
- Nausi askoren astua gosiak il. (-). esaera. "Lan edo zeregin batean jende askok parte hartuz gero, inork ez du ezer egiten; edo gutxik egiten dute lan." (Lar Antz)..
- Nere etxe pobria, Burgos baiño obia. (-). esaera. Norberaren etxea onena (Izag Oñ) ..
- Neria osoik eta zuria erdibana. (-). esaera. (Antzuola.) NERIA NERETAKO, ZURIA DANONDAKO. "Bost inporta bestiak." (Lar Antz)..
- Ni itxesora joango banitz, itxesua agortuta eongo litzake. (-). esaera. (Antzuola.) NI UR BILA JUANGO BANITZ ITTURRIXA AGORTUTA EONGO LITZAKE. Suerterik ez duenak esaten du. (Lar Antz)..
- Nolako abade, alako elizalde. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- Nolako egurra, alako ezpala. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). De tal palo tal astilla..