Skip to main content

esapidea

  • apotxak eruan. (c). esapidea. (Oñati.) APOTXEKIN FAN. Baten batek presaka eta arrapaladan alde edo ihes egin.. Arek eruan txuan apotxak!/ A zelako apotxakin fan zan zuen mutikua!..
  • apuntera erosi. (c). esapidea. (Leintz.) Orduen jan-dendatan eta, apuntera erosten zien gauzak eta gero kintzenan pagau. (AA ArrasEus, 186. o.).. Sin. zorrían erosi.
  • arbi-atala trabau. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Sermoilaria edo bertsolaria, batik bat, aurrera egin ezinik gelditu. . Arbi-atala trabau jakok.. Ganaduei arbi zatiak eztarrian pasa ezinda sarri geratu ohi zaizkie. Trantze txarra da..
  • ardao politta. (c). esapidea. Ardo ona, bikaina izan gabe.. Leenguan ekarri giñuan Laguardiatik ardaua politta. .
  • ardau-jana eiñ. (c). esapidea. (adierazkorra.) Ardoz bete belarrietaraino.. Atzo guk ein giñuan ardau-jana... .
  • ardi-narruz jantzitta ibili. (c). esapidea. On itxurak egiten dituzten jende gaiztoaz esana.. Ondo ezautzen dou ori, oiñ ardi-narruz jantzitta ibilli arren. . Antzinako otso-ipuinen batetik..
  • ardíttan eiñ. (c). esapidea. Artzantzan jardun.. Illebete barru saldu ein giñuzen gero. Aitta be zaartu zan da, ardittan eitteko ta. Luis. .
  • ardixetara eitten dabena. (d). esapidea. "Se dice de los perros que adquieren el vicio de acometer a las ovejas.. Ardixetara eitten ebana aurkittu zan a txakurra eta ill eiñ biar izan eben..
  • arduraik euki ez. (c). esapidea. Bakarrik baliatzeko gauza izan.. Zuen neskiak oiñezkero eztauka iñora joateko arduraik./ Orrek eztauka etxeko lanak eitteko arduraik.. Jakina, beste testuinguru batean erresponsabilitaterik eza adierazten du..
  • ardúrak artu. (c). esapidea. Asumir trabajos, cargos, responsabilidades.. Kontzejal urten biozula? Ardurak artzia erreza da, baiña gero erantzun ein bia da..
  • ardurátan egon. (c). esapidea. Kezkatan egon.   Estar preocupado, impaciente.. Oinddio eztoskue pagau ta arduratan gare.. Ik. armonixán egon.
  • argi egon. (a). esapidea. Bistan egon, nabarmena izan.   Estar claro.. Argi dago gizurretan dabillena./ Argi zeuan ze nai zeban..
  • árgi égon. (b). esapidea. Erne egon.. Zuen txakurra ni jaikitzen naizenerako argi egoten da.. Sin. zoli egon, erne egon.
  • argi eta garbi. (b). esapidea. Clarísimo.. Argi eta garbi esan notsan..
  • árgi ibílli. (b). esapidea. Arretaz ibili.   Andar con cuidado.. Argi ibili mendixan, izotza ein ddau ta./ Italiara bazoiazte argi ibili lapurrekin.. Elkarrizketan erantzun gisa ere erabili ohi da, besteari arrazoi emanez bezala. —Baietz aurten Zarrabeitiak irabazi. —Ba... argi ibilli. (Bigarren erabilera honen antza du, guztiz berdina ez bada ere). . Ik. lárri ibílli.
  • argi-argi. (c). esapidea. Erdi mozkortuta.. Gaberako erdi txilibrizkauta, .
  • argitta(kota)ráko lain bez izan. (-). esapidea. Diru kopuru bati oso gutxi dela irizten diogunean esan ohi den esapidea.   Locución que se usa cuando cierta cantidad de dinero se nos antoja poquísimo. Literalmente, ni para limosna de iglesia.. Beno ama, emoidazu paga geixao, onekin eztaukat argittarako lain be ta./ Hotelian serbitzen ibili nitzanian enajonan argittakotarako lain be irabazten. .
  • ari-arixan. (-). esapidea. (Eibar.) ARI-ARIRA. "Zerbait egiteko zorian.   A punto de, al filo de, justamente.. Ari arira egon, ill edo bizi..
  • aríxa émon. (c). esapidea. Hizketarako bidea eman; baita, amodiorako bidea edo esperantzak eman. "Estas situaciones se daban por culpa de la chica que hablaba o se callaba según le convenía o le apetecía en el momento: . Emakumiak danei arixa emon biar da..." (Aran Gatz). .
  • arkakusua baiño txikixaua. (-). esapidea. Oso txikia. .
  • 1. arkera egon. (c). esapidea. Estar en celo la oveja.. Ardixan arkera esaten da ta auntzian be ola esango da ero; nik eztot neuk euki auntzik eta. Don.. Ik. xípu, uméske, arkerátu, ígel egon, álta(n) égon.
  • armoníxa ederrían, onían egon, pasau, bizi. (c). esapidea. ONÍAN. Giro onian, lagunarte ederrez. . Eskursiñuan izan ga. Armonixa ederrian pasau dou eguna./ Alkarrekin armonixa txarrian bizitzia baiño obe bakarrik.. Baita armonixa txarrian. Alkarrekin armonixa txarrian bizitzia baiño obe bakarrik..
  • armonixán egon, pasau. (c). esapidea. Arduratan egon, urduri egon; zerbaiten zain, batik bat.   Estar nervioso, normalmente a la espera de algo.. Alabia falta zan, da gau guztia armonixan egon naiz (edo pasau dot). . Ik. ardurátan egon.
  • arnasa luziak artu. (d). esapidea. Suspirar. . Ze, arnasa luziak artzen? Don..
  • arnasia artzeko asti barik. (-). esapidea. Lanez gainezka, arrapataka. .