esapidea
- andriak prakak jantzi. (c). esapidea. Emazteak etxean agindu.. Juakin eztok aspaldian agertzen. Itxuria aren etxian andria asiko zuan frakak jazten. (SM Zirik) .
- ango. (a). esapidea. Leku hartako. . Badakizu ango errixa zein dan?. ANGO + izena. (b). esap. Ugaritasuna. Ango zaratie eta ango elementue! (AA ArrasEus, 205. o.). / Ango preguntia eta ango jakin biarra..
- ango zaratía, ango zikírrimakarria. (c). esapidea. Zarata eta istilu handia zegoela adierazten duen esapidea..
- 1. animiak urten. (c). esapidea. Bere onetik irten.. Animia be erten biarrian etorri zan. (Lar Antz). .
- 2. animiak urten. (c). esapidea. Umetan, zauriren bateko odolarekin batera arimak irteten zuela pentsatzen zuten. . Lotu deigun atzapar ori, arimiak ez deizun urten bertatik ein dozun zaurixakin. (AAG Eibes)..
- anka bat kanposantuan izan. (b). esapidea. Hilzorian egon. .
- ankajokuái émon. (c). esapidea. Aintxintxika ihes egin.. Ertzaiñak agertu orduko ankajokuai emun gontsan. .
- ánkak jaso. (c). du esapidea. Ospa egin. Escapar, huir.. Eskandalo demasa etara giñuan goizaldera kalian, baiña baezpada be, ankak jaso giñuzen serenua etorri baiño len./ Frantxesak anka jaso zittuala ta, erretirau zala ta, kitto. . Sin. pólaiñak jaso.
- ankamotz geldittu, ibili. (c). esapidea. ANKAMOTZ. Gauza bat ongi amaitu gabe utzi edo zerbaiten faltan gelditu. Quedar una cosa a medias, a falta de algo.. Aurten jaixak ankamotz geldittu die, “Egan” ezta etorri tta./ Souak ondo sastu ezian beti ankamotz ibiliko ga. .
- ankía sartu. (a). esapidea. Meter la pata. .
- ao bete agiñekin laga, geldittu. (c). esapidea. Gauza bat uste izan eta beste bat, nahi ez dena, gertatu. Dejar o quedar con un palmo de narices.. Aurten Euskal Herrira freskura billa etorri dienak ao bete agiñekin geldittuko zien..
- áo betían. (c). esapidea. ÁUA BETÍAN. A boca llena, a dos carrillos.. Aman ezkutuan armaixora joan, da an ziarduen mutikuak gailletak ao betian jaten. .
- ao-bizarrak euki. (c). esapidea. AO ZAPERUA EUKI. Juerga egin biharamunean aho latza izan.. Zer, laranja jaten? Ao-bizarrak kentze aldera, ala? ..
- aoko zulora begira egon. (c). esapidea. Norbaiti disimulorik gabe aurpegira begira egon.. Mutikuak, aldeizue emendik, neri aoko zulora begira egoteke! ..
- áopekotan ibíli, jardun. (c). esapidea. Elkarri isil-misilka hizketan ari. Andar cuchicheando.. Joxepa ta Antoni aopekotan ibilli die meza ostian, da itxuria badago zeoze. .
- áopian berba eiñ. (c). esapidea. Gaizki ahoskatuz hitz egin. Hablar entre dientes, sin vocalizar bien.. Enotsan ezer entendidu, badakizu, aopian berba eitten dau ta. .
- áotan ártu. (b). esapidea. Norbaitez gaizki hitz egin. Murmurar de alguien.. Jentiak aotan artu nau zure kulpaz. .
- aotik kendu. (c). esapidea. Mihi puntatik kendu.. Aotik kendu dostazu esan bia nebana.. Sin. mín púntatik kéndu.
- aozabalik egon, geratu. (c). esapidea. Txundituta, liluratuta egon, geratu.. Aozabalik egon giñustan denpora guztia Azoreetan ango paisajiakin..
- apatxak euki. (c). esapidea. Tener (o ser un) manazas.. Orrek eztittuk eskuak, orrek apatxak dittuk..
- ápetxo artu. (c). esapidea. Serio hartu. Tomar a pecho.. Aretxek artzen zittuan gauzak apetxo. Broma gutxi zeukan arek..
- apopilluak ibilli. estepan. (c). esapidea. Etxean saguak ibili.. Or etxian aspaldixan apopillo ugari dabik. (AAG Eibes)..