esapidea
- arrokerixáik kontáu ézin. (d). esapidea. Arrakastaren berririk ezin zabaldu.. Aurten, babiak daukan itxuriakin, ezingou arrokerixaik kontau.. Ezezkoetan. Uzta txarra hartuko dela, alegia.. Ik. fanfarréixa.
- arrokeríxak jo. (c). esapidea. Harrokeriak esan.. Joane arrokerixak joten ibilli da denpora guztia, eztakitt zenbat diru jarri dabela korriduan, pisua erosi bia dabela Eibarren... .
- ártia artu. (c). esapidea. ÁRTIA BILLAU. Eskua hartu. Coger el truco.. Manixaz beteta dago ta familixa guztia arteik artu ezindda dabill./ Da berrogetabi-iru urtian eon ni bai biberista, eta fan dan urtera artian eztotsat artu lurrari arterikan. Juantxo./ Orri artia billau bie jako. Arapuak eukitzen dau beta, eta erreminttia sartzen bozu betan beren aldera, orduan pitzatu eitten da. Juantxo. .
- artóbero úsaiñak kendu. (c). esapidea. Fanfarreriarako gogoak kendu. Quitar a alguien la fanfarronería.. Ik segi ain aozabal da baten batek laster kendukosk artobero usaiñok. .
- artotarako lain be ez. (c). esapidea. Oso gutxi. Ni para pipas.. Taillerrian enajuan artotarako lain be irabazten. .
- artúa opillákin pagáu. (d). esapidea. Norberari egindako kalte bat kalte handiago batez ordaindu, guk jaso dugun adibide bakarrean. Beste testuinguru batzuetan ere erabiliko zen. Pagar con creces.. .
- artua ta esnia janda azittako umiak. (d). esapidea. Gogorrak, osasuntsuak.. Ze uste dok pa, guri irabaztia? Gu artua ta esnia janda azittako umiak gaittuk, e. .
- Artuko neuke nik orren ertza. (d). esapidea. Gustora hartuko nukeela horren egoera, kategoria, dirua... Baita, orrek nere ertza, edo, arek orren ertza, etab. .
- ártzekuak euki. (b). esapidea. ÁRTZEKUEKIN EGON. Oinarririk gabe kexatu, arrazoirik gabe minduta egon.. Berandu baten aillegau zan da ala ta be artzekuekin zeuan./ Berak euki zittuan akzidentian kulpa guztiak da oinddio be artzekuak dauzka. .
- asakan ibili. (-). esapidea. (Aramaio.) "Sobera ibili, erosotasun handian. . Bai, gulerixie auxe ron, asakan zabitze zueik, asakan." (Orm Aram)..
- askó da ba. (c). esapidea. Handia da ba, harritzekoa da ba.. Ogixa aaztu jatzula? Zuri pasatzeko asko da ba. .
- askok nai baiño obeto. (c). esapidea. Zer moduz bizi haiz? galderari ohiko erantzuna garai batean.. Ondo bizi aiz, ala? .
- astarraldixa euki. (-). esapidea. (lagunartekoa.) TSE B. (argot). Gizonezkoa sexu gogoz, "altan", egon. Estar cachondo; caliente.. Zer astarraldixa, ala? Torero tipua hartzen dok-eta. (TSE Berb) .
- astégun buru-zúri, astégun buru-zuríxa. (d). esapidea. ASTEGUN GORRI (OÑ.). Aste egun arrunta. Eguneroko normaletik kanporako zerbait egiten denean ondorengoaren gisako esaldiak egin ohi dira:. Astegun buruzurixan da dantzara? Au dok jiria au. . Sin. astegun soill.
- astia edo eguna sartu. (b). esapidea. Astea edo eguna lanean igaro.. Aste au be sartu dou beintzet./ Iru egun sartu najittuan uezaban komuna konpontzen. .
- asto beltzanak esan. (c). esapidea. ASTO BELTZANAK BOTA. Kristorenak esan.. Gauzak justu-justu egin ez zittualako, asto beltzanak esan zotsan. .
- asto joan eta mando etorri. (c). esapidea. Zerbaiten atzetik ibili ondoren, ez lortu. Zerbait gaizki atera.. Aretxi pasau jakon asto juan ta mando etorri. .
- asto zurixán tripára joan. (c). esapidea. ASTO ZURIXAN GAIÑERA SALTO EIÑ, ASTO ZURIXAN TRIPAN LO EIÑ. Ohera joan esateko modu umoretsua.. Bueno, ni beste tragotxo bat jo eta astozurixan tripara noia. . Loaren pertsonifikazio gisa ere bai, izen propio gisa: Asto Zuri etorri jatzu? Logureak zaude?, alegia..
- astua arrantzaka baiño gaizkixao kantatzen dok. (-). esapidea. Oso gaizki kantatzen dok. Inoiz entzun ohi den esaldia. .
- astua atzeraka baiño aldrebesaua. (c). esapidea.
- astúa átzeraka baiño térkuaua izan. (-). esapidea. Oso terkoa izan..
- astua atzeraka baiño terkuaua izan. (b). esapidea. Oso tematia izan. .
- astua atzeruzka baiño torpiaua izen. (-). esapidea. Oso baldarra izan..
- astua makillara letxe oittu. (b). esapidea. Egoera txar batera ohitu.. Aren andria astua maikillara leztxe einda euan. (AAG Eibes) .
- astúa mákillara letxe óittu. (c). esapidea. Gauza txar edo gogor batera ohitu.. Atzo berreun km eta gaur beste berreun. Astua makillara letxe oittuta dare korredoriak. .