esapidea
- (eure) praketan sartu. (-). esapidea. Inoren kontuetan ez sartu.. I eure praketan sartu ari bai, eta bestiei laga bakian. .
- (norbaiten) berbiak indarrik ez. (-). esapidea. Norbaiten esana aintzakotzat hartu ez.. Nik milla bider esan notsan, baiña itxuria nere berbiak eztauka inddarrik..
- -Gaur atsaldian izan bi da derrior. -Mundua biribilla da eta luzia. (-). esapidea. "Presaka dabilen bati esaten zaio, gauzak egiteko geroago ere denbora eta aukera izango direla adierazteko, mundua ez dela horregatik bukatuko." (Lar Antz)..
- abillidadia auzuan euki. (-). esapidea. Abilezia gutxi izan norberak. .
- adarkaria jaurti. (c). esapidea. Ziria sartu, adarra jo. . Atzo adarkara majuak bota ostan koiñatuak broma abarrian..
- adúrra dárixola. (-). esapidea. Zerbaiti begira: neska, mutil, jaki..., miretsirik. . Biaje guztia adurra darixola ein giñuan, azafatei begira..
- afái izéna eiñ. (c). esapidea. Afari arin bat egin. Cenar ligero.. Afaldu eztakitt, baiña afai izena ein ddou beintzet. .
- afái legía eiñ. (c). esapidea. Afaltzeko ohiturarekin konplitu. Goikoak gutxi jan dela esan nahi du. Honek ere bai, testuinguru batzuetan, baina ez nahi eta nahi ez. .
- afái pasaría eiñ. (c). esapidea. Afaldu. . Laister, afari pasaria ein eta estudixatzera juan biot./ Eztou betekara aundirik eiñ, baiña afari pasaria einddou behintzet eta. Inoiz badu honek ere arin afaltzearen zentzua..
- afana emon. (c). esapidea. Larregizko onespena emon.. Kuadro bati ainbeste afan zela emon leikian be ez eban konprenditzen (SM Zirik)..
- agin txikixak aspaldi jausi. (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu. Dejar de ser un niño, madurar.. Agin txikixak aspaldi jausittakuak gaittuk gu.. Sin. ágiñak bardínddu.
- ágiñak bardínddu. (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu. Dejar de ser un niño, madurar.. Ze uste dok pa? Aspaldi bardinddu jatazen neri agiñak gauza orrek sinisteko./ Puskat agiñak bardinddutakuak bia die mendixan lanian asteko.. Sin. agin txikixak aspaldi jausi.
- ágiñak erakútsi. (c). esapidea. Gogor egin, mehatxatu. . Azkenian agiñak erakutsi biako jat gure mutikuai, bestela eztot karreraik eingo ta..
- agiraka egin. (-). esapidea. Errieta egin. .
- agiríxan egon, geldittu, etab. (c). esapidea. Argi eta garbi egon, gelditu. Quedar patente, al descubierto, estar a la vista.. Agirixan geldittu da zeiñek dakixen fubolian da zeiñek ez./ Agiri-agirixan eukitzeittue diruak. .
- Áide úrtxuak abónatzen au. (d). esapidea. Esapide oso arkaikoa, beren burua lotsarik gabe goratzen, abonatzen dutenei esan ohi zaiena. Ahaide hurregitxoak, gertuegiak, laudatzen duela, nork bere burua, alegia.. —Ezta neuk esatiagaittik baiña, ni baiño gizon ondrauagoik ezta Bergara guztian. —Bai, e, i be aide urtxuak abonatze au.. Aide hitza, ahaide, senide zentzuan, aspaldi galdua dago, baina esapide honetan gordetzen da. Eztaukazu amandriaik, ala? esan ohi da gaur.. Ik. abónau.
- aide, aide, malaide!. (-). esapidea. "Norbait bidali edo kanpora botatzen denean esaten da." (Lar Antz). .
- áidian bialdu. (c). esapidea. Haizea hartzera bialdu.. Tioi dirua eskatzen bajatzu aidian bialduko zaittu. .
- áidian eiñ. (b). esapidea. AIDIAN ETARA, AIDIAN IRABAZI. Erraz egin, atera, irabazi. . Aidian eittu etxeko lanak./ Aidian etara dau kursua./ Aidian irabazi zotsan Retegik Galartzai..