Skip to main content

izenlaguna

  • 2. áideko, áideko. (d). izenlaguna. ÍDEKO. Gisakoa, antzekoa.   Semejante, parecido.. Gizona ezta erramintta makala, baiña andria be bere aidekua dala emoten dau./ Alkatia nazionalistia zuan, da aura eta aren aideko guztiak afusilau jittuen. Klem.. Gutxi erabilia..
  • 1. áinbesteko, áinbestekua. (b). izenlaguna. Ez hain txarra ere, onartzeko modukoa.   Pasable, aceptable.. Udabarrixa txarra ein zeban baiña udia ainbestekua be badoia./ Nota txarrak orrek? Ainbestekuekin konformatzeko moduan zare./ Jana ainbestekua be bazan, baiña ura eran ezinddakua.. Ainbestekua be, ia beti. onenbesteko, orrenbesteko, gutxiagotan.. Ik. áinbeste.
  • 2. áinbesteko, áinbestekua. (b). izenlaguna. Hain handia, hain aparta.  Tan grande, tan extraordinario.. Mozkorrak galantak arrapau izan jittuat baiña ainbestekoik ez./ Banajakixan kalamidadia zana, baiña ainbestekua.../ Sekula etxuat ikusi ainbesteko jente mordoik.. Kideko hauek gutxiago erabiltzen dira: onenbesteko, orrenbesteko.. Ik. áinbeste, onénbeste, orrénbeste.
  • áinbesteraiñoko, áinbesteraiñokua. (b). izenlaguna. Hain handia, zatarra, polita... (edozer).   Para tanto.. Eneban uste kaltiak ainbesteraiñokuak izango zienik./ Zetarako etaraittuzu ainbesteraiñoko zaratak?. Gutxiago erabiltzen diren kidekoak: onenbesteraiñoko, orrenbesteraiñoko.. Ik. áinbeste.
  • aintxiñáko, aintxiñakúa. (a). izenlaguna. Aspaldikoa.. Aintxiñako kontuak kontatzen egon ga.. Ik. aspaldíko.
  • 1. alako, alakúa. (c). izenlaguna. Halako.   Tal como, igual, semejante.. Eztot sekula ikusi alako plaia ederrik./ Enajuan uste alakua zanik.. Alako eta olako, bata zein bestea entzun daiteke. Adinekoek lehena gehiago bigarrena baino. Dena dela alakok urruntasun kutsua duen bezala olakok gertutasunezkoa du.. tóntua alakúa!, . (b). esapidea. Tonto, más que tonto. Despektiboa indartzeko erabilia. Baita: iñuzentia alakua; mozolua alakua; txepela alakua... .. aláko alakóik!, . (c). esapidea. OLÁKO OLAKÓIK. Demasa! Ez sinestekoa!. Sekula alako alakoik, orraittio. Asi edurra Erregen egunian da etzan geldittu illabete osuan./ Berriz be potzura jausi da mutikua. —Jesus! olako olakoik! ..
  • 2. aláko. (c). izenlaguna. OLÁKO. Tal.. Alako lekutan eta alako ordutan alkartzekotan geratu giñan./ Alako laguni esan zotsala.. Alako zein olako, biak. Mugagabea eskatzen du.. Ik. ulíxa.
  • 1. alamoduzko, alamoduzkúa. (c). izenlaguna. botanika Egokia, apropos xamarra.   Adecuado. Txamarra baten premiñan nago. Donostiara juaten naizenian alamoduzkoik ikusten bot, erosi eingot./ Ointxe alamoduzko mutil bat topatzen bajonat ezkondu ta kitto..
  • 2. alamoduzko, alamoduzkúa. (c). izenlaguna. (despektiboa.) Nola-halakoa, kalitate txarrekoa.   Deficiente . Orduko labadorak pe alamoduzkuak zittuan da.
  • alperréko, alperrekúa. (b). izenlaguna. ALPERRÍKO. Alferrikakoa, ezertarako balio ez duena.   Inútil, baldío.. Alperreko lana da erregatzia, total gabian eurixa eingo dau ta./ Alperrikua da orri goiz etortzeko esatia.. Alperr. Ik. alpér-bíaje.
  • antzeráko, antzerakúa. (a). izenlaguna. ANTZÉKO. Antzekoa.   Parecido, semejante.. Ezer eztaukanan borondatia ta bapez, antzerakuak.. Erdaraz ere joera handia dago hitz hau sartzeko: «Esos se arreglarán bien porque los dos son antzerakos». .
  • apartéko, apartekúa. (b). izenlaguna. Berezia edo aparta dena.   Extraordinario.. Natibittate eguneko bazkaixa apartekua izate zan./ —Ze berri? —Eztago aparteko berririk./ Biotzerriak nago, eztou aparteko bazkairik ein baiña. ZEREZ edo ZERTATIK aparte. .
  • apropósko, aproposkúa. (c). izenlaguna. Benetakoa ez dena.   De ficción, de comedia.. Inuzente egunian aproposko tartia etara zoskuen, gaiñetik dotore dotore natiakin ipinitta ta barrutik buztiña./ Neri etxata bape gustatzen aproposko barriak..
  • ardúrabako, ardúrabakua. (b). izenlaguna. ARDÚRA BARÉKO. Axolagabea, arduragabekoa.   Irresponsable, descuidado.. Eztaukat bape konfiantzaik orrekin, ardurabako utsa da ta.. Ant. ardurátsu.
  • arízko, arizkúa. (c). izenlaguna. Liho-hari finezkoa.. Dana arizkua, batzuk fiñauak, beste batzuk bastotxuauak. Hil./ Arizko kamixa ta izara edarrak ekarri nittuan arriuan. JJp. . Ik. eunézko.
  • arpégi bíko, arpégi bikúa. (b). izenlaguna. Persona de dos caras, falso.. Ez ari fixau orrekin, arpegi bikua dok eta..
  • artillezko, artilezkua. (b). izenlaguna. Ardi ilez eginikoa.. Nun ikusi neban nik aura? Zerien, Elgetako perixan, da artillezko elastiko zurixakin aura, amak ei utsala-ta. Len Elusun etxe danetan, danien e, danak ori e, jertse ori. Felipe.. Artillezko galtzak esaten da, baldin eta artile gutxi findutakoz eginak badira. Ostera, lanazko jertsia gehiago artillezko baino, dendan erositakoa denean.. Ik. lána.
  • askomodutáko, askomodutakúa. (c). izenlaguna. ASKOMODÚZKO. Badaezpadakoa, eskasa, txarra; izenaren aurretik jarrita.   Deficiente, malo.. Biar askomodutako egualdixa eitten badau, oian geldittuko ga./ Askomodutako lagunakin baiño bakarrik obeto ibiltzen da./Askomoduzko zer bat etortzen bajatzu, bizilaguna, gero pentsaizu zela izengo zan. JJp. .
  • aspaldíko, aspaldikúa. (a). izenlaguna. Antiguo de hace tiempo, veterano.. Oiñ ia eztago aspaldiko jai-giroik./ Lola Flores be aspaldikua dok pa. . Sin. aintxiñáko.
  • aukeráko, aukerakúa. (b). izenlaguna. Egokia, aproposa.   Idóneo, ideal.. Oixe dok aukerako neskia iretako./ Zuek bixok aukerakuak zate baztarretan saltsia jartzeko.. Sin. egoki, aprópos. Ik. autúko.
  • aundínaiko, aundínaikua. (c). izenlaguna. Handigurakoa.   Persona con aires de grandeza.. Badakik aura zelakua dan; beti izan dok aundinaikua. Ez pentsau gero euli kaka danik. Sin. aundiguráko, aundigúra, aundínai.
  • 1. aurrénengo, aurrénengua. (c). izenlaguna. Lehenengoa.   Primero.. Ezta izango aurrenengo aldixa.. Aurrenengo aldixa, batik bat.. Ik. lénengo, éstraiñako. áurrenengo dala, . (c). esapidea. Lehenengo dela, lehenengo ilaran.. Familixa guztia zan garo batzen, aittajuna aurrenengo zala./ Gaur etxian-etxian dao erropia sobre, geurian aurrenengo dala. Hil. ..
  • 2. aurrénengo, aurrénengua. (c). izenlaguna. Malo, deficiente, siempre en frases negativas.. Etxeko lanak ein daizkun, soorako be eztau aurrenengo egualdixa eitten da./ Gaur enoia lanera eztaukat aurrenengo gorputzaldixa ta. .
  • áurretiko, áurretikua. (c). izenlaguna. Aurrekoa, lehenagokoa.. Etxian ilddia lagatzia ezala ona, ori esate eben gure aurretiko zarrak. Hil. (AA BergEus)./ Zein da txandan nere aurretikua? . "Aurretiko zarrak" esan ohi da "arbasoak" zentzuan.. aurretiko lanak euki, . (c). esapidea. Beste lehentasun batzuk izan.. Aura eztator ama bisittatzera, arek aurretiko lanak dauzka. ..
  • autúko, autukúa. (d). izenlaguna. Aukerakoa, aproposa, baina beti alderantzizko zentzuarekin.   Menudo, dichoso.. Jesus! Autuko konbestaziñua etara dozu umien aurrian./ Autuko fuboloi ez ete da sekula akabauko... .