Skip to main content

izena

  • soldáu. (a). izena. Soldado.. Soldau asko il zan./ Geronan dago soldau./ Ogetabost urtekin joan nitzan soldau. .
  • soldáuxka, soldáuxkia. (b). izena. SODAIXKA, SOLDÁUTZA. Soldadutza.   El servicio militar.. Iñok eztau soldauxkara joan nai. .
  • solímau, solimáua. (d). izena. "Sublimado corrosivo". Lehengo zaharrek esana horrelakoetan:. Orrek solimaua be erango leukek.. Edale edo mozkor handiez, alegia, edozer gauza edango luketela esateko. Pozoi motaren bat ote den uste dute zaharrek. Maria Moliner-ek "solimán" edo "sublimado corrosivo"z zera dio. "Sustancia química formada por la combinación del cloro y el mercurio, venenosa y que se emplea en medicina como desinfectante". . Ik. lizi.
  • solísonbra, solísonbria. (c). izena. Garai batean modan egon zen kopa: koñaka eta anisa nahastuta. .
  • solómo, solomúa. (b). izena. Lomo de cerdo.. Solomo erria ogi bittartian, gauza gozua. .
  • soltéro, -a, solterúa, -ía. (a). izena. Ezkongabea. Soltero, -a.. Ik. mútilzar.
  • soltúra, solturía. (b). izena. Soltura.. Berbetan dantzan baiño soltura aundixaua dauka. .
  • sómanta, sómantia. (b). izena. Egurtua.   Somanta, tunda.. Somanta ederra emun zotsen Elorrixon.. Ik. egurtu.
  • somáten, somaténa. (d). izena. Primo de Riveraren garaian, zibil gobernuzalez osatutako milizia. Etxean zuten arma eta besteak beste salatari lanak egin ohi zituzten.   Somatén.. Sasoe bateko somatenak izan bia zittuan ba gobiernuan aldekuak ero, ta arek armia eukitze juen itxuria. Politikako asuntua izan bia zuan zeozer. Klem.. Zenbait adinekok "txibato-frankista" zentzuan erabili izan du: Fulano somatena ei dok..... .
  • sonbúru, sonburúa. (d). izena. SORBÚRU. Soinburua.   Hombro.. Sorburua dok puntu bat, eta sorbaldia esaten jakok gain danai. Don.. Ik. sorbálda.
  • soo, sóua. (a). izena. SÓLO (LEIN., UB., ANG.). Soroa.   Labradío.. Soo ederrak dare Aixkarren./ Soluan dabill aitta.. /o/ edo bat luze samarra entzuten da. Barazkiak dauden lekuari ortu deitzen zaio, eta beste jeneroak daudenei soo. . soloik solo ibilli, . (b). esapidea. (Leintz.) Nondik nora ez dakiela, ganora barik ibili. ..
  • soóguen, soóguena. (c). izena. Soro-goiena, soroaren goi aldea.   La parte más alta del labradío.. Erremolatxia daukau aurten sooguenian.. Ant. sobárren.
  • soórma, soormía. (d). izena. Soro-horma, aldapan dagoen soroari eusteko egiten den horma.. Sorokuai bai, soormak, baiña etxekuai paretia. Don. .
  • sopánda, sopandía. (d). izena. Teilatuko egurra. Gure lekukoak ez dira ados jartzen. Lekuko askorentzat, gailurraren paralelo doazen egurrak dira, alboaga edo goiaga izenez ere ezagutuak.. Sopandia. Berao gaillurran paralelo zoiazenak. Lar. Sopandia ba metro bete edo metro terdi luzeko egur sendo bat, asiento ona ein deixen kaballuak. Don. . Ik. agílloi, goiága, alboága, karrera, zapata. Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda, . (d). esaera. Norbait ez ikasketa eta ez ezer geratuko dela adierazten duen esaera polita.. Bueno nik askotan entzun izan dot esaten dala igual, ba “Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda”. Eta orduan uste dot izaten dala ba asi dau gauza bat, baiña ez ola ganora geixegikin, da orduan ba ezta ailleauko ez karrera eta ez sopanda. Uste dot sentido orretan erabili izan dala. Lurdes.. KARRERA eta SOPANDa etxegintzako berbak dira, zurak...
  • sópera, sóperia. (a). izena. Zopa ontzia. .
  • sopurúku, sopurukúa. (c). izena. botanika SOPÚRU. poa annua. Espiguilla.. Belar txar hau etzanda zabal-zabal hazten da soroetan, eta oso kaltegarria da. .
  • sorbálda, sorbaldía. (b). izena. SOLBARDA. Hombro.. Ezkerreko sorbaldan daukat mina./ Solbardia etara ein ddot. Don.. Harri edo zaku bat bizkarrera jasotzen da eta ez sorbaldara. Toribio Etxebarriak «homóplato» dio. Sorburu edo sonburu ere deitzen diote askok. Don.k dio sorburu puntu bat dela eta sorbalda gain guztia. (?).. Ik. sonbúru, lépo, bizkar.
  • sorbéltz, sorbéltza. (d). izena. rhamnus alaternus. Karraskilla.. Sin. karráskilla.
  • 1. sorgiñ, sorgíña. (a). izena. Bruja.. Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz./ Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati. Nik entzunda lenao ba sorgiñak goizian egunsentixan pasatzen da, “Nora?”, ta “Sorginzulora”. Don.. Gure aita-zanari entzundako sorgin-kontu batek zera dio 1970 aldera jasotako apunte baten arabera: Sorgiñak beren jefiai ipurdian mun emoten ei zotsen. Beiñ sastria zan sorgin berri bati tokau ei jakon eta onek mun emuterakuan zast!, jostorratza sartu zotsan. Jefiak esan zeban: "—Sorgin berri, zorrotza daukak mutur ori". —"Bai, atzo zorroztu berri". .
  • sorgin-áize, sorgin-aizía. (d). izena. Aize-zurrumiloa. Iparraldeko haize txikia dabilenean sortzen dela diosku Don.k. Bestelako haize-zurrumilloa, ostera, hodeia dagoenean. Klem.k aldiz, sorgin-aizea hegoaizearekin sortzen dela.   Remolino de viento.. Sorgin aizia..., oiñ garotan da ez gaittuk asko ibiltzen baiña iñoiz garua batzen dabillela artu sorgiñ-aiziak ola bueltan-bueltan-bueltan aiziak eta, zurrumilluak eta jota gora. Udazkenian da tokau izan zittuan sorgiñ-aiziakin garua batu ezindda ta kristonak eitten; oiñ baiño ego-aize geixao eitten juan lenao sasoe baten da. Klem. . Ik. aizé-zurrúmillo.
  • sorgin-gáro, sorgin-garúa. (d). izena. botanika athyrium filix-femina.. Helecho hembra..
  • sorgín-ítxuski, sorgín-ítxuskixa. (d). izena. botanika ruscus aculeatus. Bolatxo gorriak eta hosto txiki, gogor eta punta-zorrotzak dituen sastraka, gabon apaingarritzat erabiltzen dena. Rusco. Ik. itxúski.
  • sorgin-kóntu, sorgín-kóntua(k). (-). izena. Sorginen ipuinak.   Cuentos o historias de brujas.. Gure amandria zanak makiña bat sorgin-kontu kontatzen zoskun./ Nik eztakitt sorgin-kontuik. .
  • sorgín-órrazi, sorgín-órrazixa. (c). izena. botanika dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco.. Udan loratzen den landare luze hau lur buztintsuetan hazten da batik bat. Sikatutakoan itxura polita hartzen du loreak, eta apaingarri gisa ikus daiteke gure zenbait etxetan. Honen burua artilea orrazteko erabili izan da. . Sin. kárdulatz, astokárdu. sorgin-orrazixa baiño latzagua. (-). esapidea. (Eibar.) Oso latza edo takarra. (AAG Eibes).. Ik. sorgín-órrazi..
  • sorgiñari, sorgiñarixa. (-). izena. "Baskulian tablia edertzeko egitten dan dibujuari deitzen jako sorgiñarixa." (SB Eibetno). .