izena
- súrpeko, súrpekua. (c). izena. Sudurpekoa. Bibotea, esaldi adierazkorretan.. Ixilik ezpaago surpekua kendukostat. .
- súsmo, susmúa. (c). izena. Sospecha, recelo.. Seguru enenguan, baiña baneukan zeozen susmua./ Susmu txarrak eindda daukat andria.. Errezeluk antzeko esanahia du. .
- sustar, sustárra. (a). izena. Sustraia. Raíz.. Sustar galantak dauzka gaztaiña orrek. . Ik. sustrai. . sustárra artu, . (-). . 1. sustarra artu, . (c). esapidea. Arrastoa, susmoa hartu, poliziak adibidez.. Gastu aundixak eitte zittualako artu juen sustarra eta belaxe jausi zuan. .. 2. sustarra artu, . (b). aditza. Landarea errotu.. Zuk sartutako tomate landarak ondo artu dabe sustarra. ... . sústarrak bota, . (c). esapidea. Leku egin, ondo kokatu.. Urtetan bizi izan zuan Bergan, baiña etxuan sustarrik bota. .. . sustárra emon, . (c). esapidea. Indarra eman, indartu zentzuan darabil Don.k.. Dana artu (adinekoen euskara) eta orretxi sustarra emon. Don. (AA BergEus) ..
- sustu , -o, sústua. (a). izena. Susto.. Ezidazu emon sustuik. . . sustoka be, . (b). esapidea. Sustua hartzen denean esan ohi den esklamazioa.. Sustoka be...! Asieran pentsau dot zeozer txarra pasau jakola amai. ..
- susuma, susumia. (-). izena. (Aramaio., Oñati.) Zerbaitetarako higuina edo erreparoa.. Gurian ezta orretarako susumarik izaten./ Susuma bat sartu rust niri orrek! (Orm Aram). .
- sutáko áuts, sutáko áutsa. (b). izena. Ceniza.. Etara ekonomikatik sutako autsa ta ortura eruan./ Bai, autstrapua gaiñien ipintte jakon, sutako autsan trapua.Juana. . Sutako hautsa jaboe edo deterjente moduan erabiltzen zen, hari-matazak eta arropa garbitzeko, lixiba egiteko. Pago-egurraren hautsa nahi izaten zen, gaztainarenak kolore eskasa ematen baitzion arropari, tinta botatzen zuelako. Etxean nahikoa ez zegoenean, auzora jotzen zen. Hautsa talaburnika (talopalaka) neurtzen omen zen..
- sutáko gántxu, -o, sutáko gantxúa. (c). izena. Ekonomika edo beheko sua astintzeko erabiltzen den burdinazko gauza. Gancho de cocina.. Sutako gantxua bota katuai tta urrengo egunian aldameneko andria buruan ebaixakin. . Ik. gántxu, -o.
- sutauts, sutautsa. (-). izena. (Eibar.) Pólvora. .
- 1. sutegi, sutegíxa. (c). izena. SUTÁI, SUTÉI. Fragua.. Ermentariko bentanatik sutegira begira egote giñan.. Ik. errementári.
- sutóndo, sutondúa. (b). izena. Suaren ondoa.. Goxo-goxo egoten da sutonduan./ Majo e, katuen moduan sutonduan (esaera entzuna). .
- súzko-zézen, súzko-zezéna. (b). izena. Toro de fuego.. Suzko-zezena ei dago gabian. . Sin. zezen-súzko.
- suzkúrrubera, suzkúrruberak. (a). izena. SUZKARRABERA. Suzko erruberak. Fuegos artificiales.. Urtero izaten die Paskuetan suzkurruberak.. Baturako ere ez litzateke berba txarra. .
- tabákorri, tabákorrixa. (c). izena. botanika TÁKORRI. nicotiana tabacum. Tabaco.. I, joan ari estankora ta tabakorrixa ekarri./ Sasoi batian basarri askotan ereitte zan tabakorrixa. . Orri oso zabalak dituen landare hau hemen ez da orain landatzen, baina garai batean, eskasidadea edo arrazionamendua zegoenean, gerra ostean, adibidez, ezkutuan ereiten zen, arto artean eta horrelako leku gordeetan. Tabakorrixa edo takorrixa deitzen diote oraindik ere zaharrek erretzeko tabakoari..
- tabérna, tabernía. (a). izena. Taberna, bar.. Ik. sárdandei, árdandei. . Tabernatik datozenak burua bero eta ankak otz, . (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). .. . Gizon tabernazale, etxe galtzaile, . (-). esaera. (Lar Antz)...
- tabernazúlo, tabernazulúa. (b). izena. (adierazkorra.) Taberna. Zentzu peioratiboan, gisa honetako esaldietan.. Mendixan obeto, egun guztia tabernazuluan sartuta baiño. . TABERNAZULUAN SARTUTA, batik bat..
- 2. tabernero, tabernerúa. (c). izena. Tabernazalea, zurruteroa.. Oso tabernerua izan dok bizi guztian. .
- 2. tábla, táblia. (c). izena. Harategia.. Basarrittarrei uskerixia pagau eta gero tablan urria kobrau. .