izena
- 1. taju, tajúa. (b). izena. Taiua, antza, itxura. Traza, parecido.. Gure taillerrai kuartelan tajua artzen dotsat./ Antiajo orrekin Txiki Benegasen tajua daukak.. TAJUA ARTU edo EUKI, gehienbat. .
- 2. taju, tajúa. (d). izena. Habilidad, maña.. Eztauka bape tajuik aixkoran./ Eztotsat lan barrixai tajuik artzen. .
- 1. tak. (d). izena. Onomatopeya que indica el despertarse en hora intempestiva.. Naiz da oera berandu joan ni seiretarako tak..., argi./ Lo seko nenguan da tak!, esnatu naiz. . Baita, halako ordutan, sinfalta (egon, esnatu...): Aura seiretan puntuan tak, antxe egongo da..
- 1. takara, takaría. (c). izena. Golpecito.. Atzetik takaratxo bat emun dotsa kotxiai. . Ik. takatéko. takaría euki, . (c). esapidea. (eufemismoa.) Zoro ikutua euki.. Antoniok jaukak takaria.... Zartaria euki baino leunagoa. . Ik. ikutu..
- 2. takara, takaria. (c). izena. Vez, tacada, golpe.. Alustizak takara baten amar tanto ein jittuk sakian./ Amar milloi tokau jakok loterixan; takara edarra dok.. TAKARA BATEN, batik bat. .
- takarkeríxa, takarkerixía. (b). izena. Brusquedad.. Kerten kuadrilla orrek takarkerixia besteik eztauka. . Ik. zakarkeríxa.
- takarrára, takarraría. (b). izena. (adierazkorra.) TAKARRADA. Dinbirri-danbarra. Estruendo, ruido.. Lope atzeko tontorrian erezen falanjiak, da Udelaxko Egomendiñ gorrixak, San Mielen gorrixak, da ango takarradia. Fran./ Osintxuarrak etortze zien Uberara takarraria darixola./ Bart demaseko takarrarak izan die (trumoi-otsak). .
- táket, takéta. (b). izena. Gurdiak alboetan zutik daramatzan makilak. Estacas laterales del carro.. Bi taket galdu jakun da gaixki ibili giñan burdi-garua kargatzeko.. "Taketa" Bergarar zelebre eta estimatu bat izan zen, gauza guztiak nahi gabe aldrebes esaten zituena: I Martiñ, ardittara eu joango aiz ala neu geratuko nok etxian?. Sin. burtáket. Ik. taketáda.
- 1. táko, tákua. (c). izena. Pedazo, taco.. Takua ipiñi jat mai ankiai, kojo zeuan da./ Txakurra or doia ogi takua auan dabela. .
- 2. táko, tákua. (c). izena. Pastilla de jabón grande y rectangular.. Illia garbitzeko takua dala onena esate eben./ Jaboi-takua artu ta igurtzi mantxiai.. «Lagarto» eta «Chimbo» jaboiei esaten zitzaien.. Sin. jabói-táko.
- 3. táko, tákua. (c). izena. Egutegi txiki eta potoloa, Arantzazukoa, adibidez. Calendario de hojitas.. Amandriak oinddio egunero leitzen dau takua./ Aurten eztou artu Arantzazuko takua. .
- takóe, -i, takóia. (a). izena. Tacón. .
- tálde, táldia. (c). izena. Grupo; de animales, mayormente.. Talde baten e, ikustera juten danian bat, “joño, txarri-talde edarra; bat auxe dao erkiñaua. Don.. Konposatuetan batik bat: artalde, aunztalde... Gutxi erabilia. Aspaldian berriro indartu da. .
- 2. talo, tálua. (b). izena. (haur hizkera.) Mancha grande de barro en la ropa, hecha al caerse.. Talo edarrakin etorri jaku mutikua. . Haur hizkera, batik bat..
- 1. tálo, tálua. (b). izena. Talo.. Artiriñez eitten da talua.. Ik. obíspo-tálo. talo-arpegíxa éuki, . (c). esapidea. TALO-MOSÚA. Aurpegi borobila eta zabala euki.. IRETARGI MOSUA ere bai.. Ik. irétargi, zanpátorta.. talua eta esnia, . (-). izena. "Postre en que se toman las tortas de maíz con leche azucarada.. Armozue talue ta esnie, ta gabien be haxe." (SB Eibetno). ..
- 1. taló-pála, taló-pália. (c). izena. Taloa erretzeko pala.. Gurian badie talo-pala zarrak.. Sin. talaburni (Elos.)..
- talobero. (c). izena. (Leintz.) Bateko urrea, karta-jokoan. .