izena
- 2. testígu, testíguak. (d). izena. Mugarriaren ondoan lurperatu ohi ziren gauzak, lekukotasuna emango zutenak mugarria norbaitek lekuz aldatu ezkero. Señales que se enterraban junto a los mojones.. Testiguak; teilla-kaskuak eta iketza. Bi aldetatik teilla-kaskua, edo biña, da iketz kasko bat ero bi. Egurriketza eztok usteltzen. Don. .
- 1. testigu, testigúa. (b). izena. Lekukoa. Testigo.. Esaten dozuna probatzeko badaukazu testiguik?/ Insultau ein ziñuan, da neu naiz testigu. . TESTIGU IZAN, TESTIGU EI. testigu izan, testigu eiñ, testigu moduan juiziora joan, etab. Testigu izan, testigu eiñ, testigu moduan juiziora joan, etab. ..
- testígutza, testígutzia. (c). izena. Testigu lana. El papel de testigo.. Juiziuan ia testigutzia eitteko prest garen preguntau dosku Paulok./ Zure testigutziak eztau ezetarako balio, mozkortuta zenden da. .
- tétano bédar, tétano bedárra. (d). izena. botanika anagallis arvensis. Pasmo belarra. Murajes.. Sin. pasmo bédar.
- tete. (-). izena. (haur hizkera.) Txupetea. .
- tétxu, tetxúa. (c). izena. Gela baten zerua. Techo. .
- tígre, tígria. (a). izena. Tigre. .
- 1. tíjera, tíjeria. (d). izena. Etxegintzan, gailur-egurra eta goi-hagak eusteko erabiltzen den triangelu formako egitura.. Tijeran montauta egoten dok egurra tiriai eusteko, ta tijeria, guk oixe esateotsau. Don.. Tijeraren zapatari alboetan hagin bana ateratzen zaio, tijerak alde banatara dituen tijera-besoak kateatuta gera daitezen. . tijera-zapata, tíjera zapatía. (c). izena. Tijeraren azpiko egurra.. Ori tijerian zapatia. Sebas. .. tijera-poste, tíjera-póstia. (d). izena. Tijerak erdian duen zutikoa. Goian bi hagin izaten ditu tijera-besoekin bat egiteko. .. tijera-beso, tijera-besúa. (d). izena. Tijeraren egitura sendotzeko erabiltzen den habea.. Gero besuak ifintze jakoz, ueko aundixak beera eiñ ezteixan. Sebas.. Besoak ez dira tijeraren zapata gainean ipintzen, tijera-postean egindako kaxetan sartzen dira. ..
- 2. tíjera, tíjeria. (b). izena. Oholak zutinik ipintzeko era, euriak garbi ditzan. Oholak elkarren kontra jartzen dira angelu txiki batekin, hartzen duten ura erraz bota dezaten.. Ba lenengo euki biar izaten ziñuan tijera ero esateakon; ola ipini bata bestiai zeian, da kanpuan garbittu eitten zan egurra. Martin. . tíjeran ipini, . (c). aditza. Goian aipatutako eran ipini.. Zuk aura ein biozu ebai, da tijeran ifini biozu ola, tijeran; eurixa artu ta sikatzia komeni jako; zerrautsa garbittu ein biejako dana. Sebas. ..
- tijera-beso, tijera-besúa. (d). izena. Tijeraren egitura sendotzeko erabiltzen den habea.. Gero besuak ifintze jakoz, ueko aundixak beera eiñ ezteixan. Sebas.. Besoak ez dira tijeraren zapata gainean ipintzen, tijera-postean egindako kaxetan sartzen dira. .
- tijera-poste, tíjera-póstia. (d). izena. Tijerak erdian duen zutikoa. Goian bi hagin izaten ditu tijera-besoekin bat egiteko. .
- tílo, -u, tílua. (b). izena. botanika TILLO. tilia platyphyllos. Ezkia. Tilo.. Kerizpe ederra ematen duen arbola galanta. Tilo-lorak, zabaldu eta berehala sikatzea komeni da. Jakina denez, nerbioak sosegatzeko ez dago tila bezalakorik. Bihotzerrearentzat ere ona da. .
- tíña, tíñia. (d). izena. Lixibontzia, hala deitzen zitzaion etxe gehienetan. Tina de colada.. Sukaldetan be leku askotan egote zuan tiñiandako lekua. Klem./ Erropia, berriz, lixibia; tiñia, tiñia aundixa, egurrezko tiñak..., beia estua ta gora zabala izetia, tiñia. Hil.. Sin. errópa-bárrika. Ik. lixa-pótzu, lixíbontzi.
- tínta, tíntia. (a). izena. Tinta. .
- tínte, tíntia. (a). izena. Tinte. Besteak beste, zenbait zuhaitzi sortzen zaiona.. Beiñ gabonak ezketzio pasatze akon aitzari-txa, tintia formatze akue ipurdixan. Sebas. . Behin abenduko hilbehera pasatu ondoren tintea asko gehitzen zaio zuhaitzari; horregatik, siku dagoen bitartean, hau da, azaro eta abenduko ilbeheran, botatzea komeni da tinterik atera ez dakion..
- tintero, tínterua. (b). izena. Tintero. .
- tío, tio. (a). izena. TIÓ-DÓMINGO. Osaba.. Tiok bizikletia erosi dost.. Berdin mugagabea zein mugatu singularra. Plurala: San Paulotan etortze zien Eibarko tiuak. Osaba edo izeba jakin bat aipatzerakoan honela: TI. Ik. tía, izéko, osaba. tio ameriketatik etorri, . (c). esapidea. (eufemismoa.) Hilekoa jaitsi.. Billurtuta najaon, oin dala iru egun zonan etortzeko tio Ameriketatik, eta etxakiñat abioia galdu-ero. ..
- 4. tipírri-táparra, tipírri-táparrak. (c). izena. Lehen goxoki saltzaileek erromerietan saltzen zituzten kartoian itsatsitako polbora bolatxoak, harrian igurtzi eta txinpartaka hasten zirenak. Voz onomatopeica que da nombre a unas bolitas de pólvora adheridas a un cartón que se vendían a los niños en la romerías.. Montoyai (karameleroa) tipirri-taparrak erosi eta an ibiltze giñuztan atzapar guztiak erre biarrian. .
- típo, típua. (b). izena. Tipo. Gaztelerazko zentzu guztietan, baina batez ere "harro", "lelo" esanahian.. Ori dok tipua ori; ze uste jok pa, bera bakarrik bizi dala, ala?.
- 1. tíra, tíria. (c). izena. Salgarritasuna. Gauza batek erraz saltzen denean "tira ona" daukala esan ohi da. Demanda, facilidad de venta de un producto.. Gaur plazan lekiak eztau bape tiraik euki./ Reinetiak febrero aldera eukitzen dau tira onena. . TIRA AUNDIxa ere bai..
- 2. tíra, tíria. (c). izena. Itsaso edo errekak duen eramateko indarra. Se dice de la corriente de un rio o de la resaca del mar.. Errekiak tira demasa dauka./ Saturraranen tiriak ixa eruan giñuzen. .