Skip to main content

izena

  • torrada, torradia. (a). izena. Esnetan eta abar bustitako ogiz egiten den Aratuste goxokia.   Torrezno de pan.. Karnabalak etortzeko desiatzen egote naiz torradak jateko.. Askok izen hau ematen dio orez eginikoari, "pella-ri ere. Azen.: torráda, -ía ere bai.. Ik. pélla.
  • 1. torre, torría. (b). izena. Torre.. Pisako torria baiño okerraua da./ Elizako torrera igo giñuan. .
  • 2. torre, torría. (d). izena. Casa torre.. Leengo etxejaunen —etxejauna esate jakuen—, da etxejaunen etxiak, torriak, armaarrixakin da. Don./ Len esan doun torre ori, etxejaunak, maiorazko etxiak, torriak... Don.. Gutxi erabilia etxe-izenez kanpo. Lehen torretxeak izandako baserri-izen batzuk badira: Arregi-torre, Irala-torre, Torrekua... .
  • tórta, tórtia. (d). izena. Torta, rosquilla. . Gero txakurraundi bat santuandako, santuai botatzeko, beste txakurraundi bat tortiandako. Sot. (AA BergEus, 335. o.)..
  • torta-saltzáille, torta-saltzaillía. (d). izena. Erroskila saltzailea.. Sin. tortéro.
  • tortéro, torterúa. (d). izena. Torta saltzailea.. Torta-saltzailliak beste atso bat ero bi tta. Gero Priñ-én tartekuak zien torteruak. Cel. . Sin. torta-saltzáille. Ik. tórta.
  • tortíka, tortikía. (c). izena. Itsatsita dagoen zikinkeria.   Suciedad formando costra, adherida a la superficie. Mugre.. Gaur baiñua artu biozu, belaunetan tortikia eindda daukazu ta./ Uran tubuak barruan tortikia eindda dauke eta etxakue urik pasatzen.. Troska-urak tuboetan uzten duena, haginetako sarroa, etab. tortika dira. Sinonimo da zetaka, baina "mugre", "zikin-kostra" zentzuan bakarrik.. Ik. zetáka.
  • tórtilla, tórtillia. (a). izena. TORTILLA UTSA. Tortilla.. TORTILLA UTSA esaten zaio Udalan «tortilla francesari». .
  • tórto, tortúa. (c). izena. Zuztar edo adar inguru beretik irteten den landare edo fruitu multzoa.. Segia apurtu dot torto bat jota./ Melokotoi-torto arek eukiko zittuan dozena bat ale./ Zelaittan be torto batzuk eta agertzeittuk, eta “bedarbeltza” esaten jotsau. Don.. Ik. sostrópo.
  • 2. tortola, tortolia. (d). izena. (eufemismoa.) Prostituta.. I, Basarri, Orrek ee... . Sin. neskatxiki.
  • 1. tortola, tortolia. (b). izena. Usatortola.. Sin. usátortola.
  • tórtolos, tórtolosa. (c). izena. Taba.. Ardi-azurrak die tortolosak.. Sin. sakapon. tórtoloska ibilli, . (c). aditza. TÓRTOLOSKA JOKATU. Jugar a tabas.. Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokasaltoka. Klem. ..
  • totaléko, totalekúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Neurritik gorako mozkorra.. Totalekuakin jeuan Txanbolitterokuan. .
  • tóto. (a). izena. (haur hizkera.) Txakurra.. Fuera toto!/ Badator toto.. Ik. txitxi.
  • totxo, totxua. (b). izena. Lingote de hierro.. Axkorak itten daue Patrizio Etxeberriak, totxuei zulua ataraten dotsa da gero orreik zuluekin martilluan tiratu ta preparau ta itteittu. Bix.. Sin. trosko.
  • trába, trabía. (a). du izena. Estorbo, traba.. Kendu ari trabatik./ Trabia daukat eztarrixan.. TRÁBA EI. trabán egon, . (a). aditza. Estar estorbando.. Zure kotxia traban dago. ..
  • 1. trabes, trabésa. (c). izena. Bola-jokoan, pelotan, etab. egiten den apostua beste batzuen jokoari buruz.   Apuesta en los bolos y otros deportes rurales, con un contrincante acerca del juego de unos terceros.. Orri asko gustatze jako trabesa./ Patxik milla duro irabazi jostan trabesian.. Frontoian korredoreen bidez egiten dena ez da trabesa; ostera aldamenekoari dirua jokatzen badiozu bataren edo bestearen alde, orduan bai. . trabesían, . (c). adberbioa. Trabesak eginez, aipaturiko joko sistiman.. Trabesian jokatukostat: bi baietz Patxik.. Ik. ezarríxan, kontrafabóre jokatu..
  • trabesaiño, trabesaiñua. (c). izena. Trabes jarrita doan egurra.   Travesaño. .
  • trábesetako, trábesetakua. (c). izena. Muturrekoa.   Bofetón.. Geldik egon ari trabesetako bat artu nai ezpok. Besoaz trabesetara, zeharka, emandako kolpea edo. .
  • trágo, trágua. (a). izena. Trago.. Ik. zurrutára, dangára.
  • 1. tráilla, tráillia. (c). izena. Abaila.   Honda.. Guk beti traillia esaten gontsan baiña, gure zaarrei entzuten notsen ori e. Gerrako kontuak ibilli tta “len abailliakin juten zittuztan” da. Don. . Sin. ábailla.
  • 2. tráilla, tráillia. (c). izena. (Oñati.) "Cuerda de lana para abarcas y el yugo." (Izag Oñ). . traillan, . (-). adberbioa. (Eibar.) En cabestrillo.. Eskuturra ausi dabenetik besua traillan daroia. (AAG Eibes). ..
  • trajébaiñu, trajébaiñua. (a). izena. Bainujantzia. Traje de baño.. Trajebaiñua aaztuta joan nitzan plaiara. .
  • tramánkulo, -u, tramánkulua. (c). izena. Traste edo makina handia.   Se dice sobre todo de objetos y herramientas muy aparatosas y grandes.. Tramankulua, erremintta bat ero; egundoko tramankulu zarra da. Klem./ Ganbaran jak gari-joteko makinia; azelakotxe tramankulua.. Baba, artoa, garia... garbitzeko edo xehetzeko esku-makinei esan izan zaie, batik bat. .
  • 1. trámo, trámua. (d). izena. Habeartea, postetik postera dagoen tartea.   Tramo, luz.. Tramuandako egurra dok ori” orduan esaten da, baiña bestela ba poste bittartiak, postetik postera: poste bittartiak. Don.. Sin. abélarte, posté-bíttarte.