Skip to main content
. gaztáiña , gaztaiñía . (a).
Laburpena
gaztáiña, gaztaiñía. (a). izena. KASTAIÑA. Castanea sativa. Castaña, castaño. (Arbolari berari, gaztaiña-arbola ere bai.  . Bizkaixa onena, gaztaiña ale aundixa bez; bestiak, abadiñauak eta, eukitzen juen ipurdia aundixaua, baiña bizkaixa ale kuriosua izaten zuan, oso gozua jateko; diferenzia aundikuak dittuk gaztaiñak, e. Klem./ Gaztaiñatan egongo dia, geurian zerenak akordatzen naiz, lenengo goiz-gaztaiñia, Arrate gaztaiñia esaten gontsan; bizkeixa bigarrena; abadiñaua, irugarren batze zana; orrek etapaka zela etortzen zien frutua; gero txapardua, gero orri beltza, irurixa, iñarmentua, aritzaua; orrek geurian zerenak. Don. . Euskal Herrian oso ugari izan da, baina gaur urrituta dago, aspalditxo gaitz batek gehienak hondatu baitzituen. Gaztaina oinarrizko jakia izan da gure artean punturarte. Gaztaina mota batzuk: abadiñaua, aritzaua, atalua, arrate gaztaiñia edo goiz-gaztaiñia, bizkeixa, idurixa, iñarmentua, lete gaztaiñia, orri beltza, txapardua, txertakia... Mertzedesek dio inoren terrenoan sar zitezkeela arbolak. Len erozein lekutan ipintten zan arbolia. Zure terrenuan be igual nik, da! ipini arbolia ta kitto. Zuk pe igual nerian. Oin danak ganbixau zien orrek. Gaztaiñia ta ola ipintten zan. Gaztaiñia jeneralian. Iñon terrenuan. Mertz. . Ik. gaztáiñerre. Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten i die. (c). esaera..
Ezaguera
Oso ezaguna
Oharrak
Ik.<b> alaba bakar, gaztaiñerre.</b>
Forma mugatua
gaztaiñía
Izen zientifikoa
Castanea sativa
Argazkiak
gaztaiñak arbolan
. gaztáiko , gaztaikúa . (c).
Laburpena
gaztáiko, gaztaikúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Buruko kolpea.. Gaztaiko ederra emun jostan guardasolakin./ Azelakotxe gaztaikua artu neban ate-markua jota.. Ik. kaskarréko, burúko.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Oharrak
Ik.<b> buruko, kaskarreko.</b>
Forma mugatua
gaztaikúa
Argazkiak
gaztaikua
2. gazittu . (c).
Laburpena
2. gazittu. (c). da aditza. Gazi bihurtu.   Volverse salado.. Urdaiazpiko au geixegi gazittu da. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Hurrenkera
2
. gazikútxa , gazikutxía . (d).
Laburpena
gazikútxa, gazikutxía. (d). izena. Txerrikiak gatzetan gordetzeko erabiltzen den kutxa. Zurezkoa, harrizkoa edo zementuzkoa.. Zemendixa da illik onena gazikutxak txarrikixakin betetzeko. (Lar Antz) .
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
gazikutxía
2. gazi , gazíxa . (d).
Laburpena
2. gazi, gazíxa. (d). adjektiboa. Garratza; sagarrez. Oso gutxi esana; garratz da arrunta. . Ik. garratz, geza.
Ezaguera
Ia galdua
Hurrenkera
2
Oharrak
Ik. garratz, geza
Forma mugatua
gazíxa