elizatai, elizataixa. (c). izena. (Eibar.) Elizataria. Pórtico de la iglesia. Arrateko elizataixan, abadia zan nausi pelotan. (Etxba Eib). Sin. élizpe.
Domúsantu egúna. (b). DOMÚSANTU(AK). Abenduak 1. El día de Todos los Santos.. Domusantu egunian betetzeittu urtiak./ Domusantuetan daukau gaztaiñerre jana.. Azen.: Domusántu ere bai..
azaoketa, azaoketia. (d). izena. Azaoak lotzea.. Uda guztian azaoketan ibiltzen zan baserrik baserri. (Lar Antz). Donatok AZAOKETARAKO ZIRIXA deitzen dio langintza honetarako ziriari. Garixa berakin lotzen dok, bueltia emun da gero azaoketarako ziri bat izeten dok, okerra, puntan kaku txiki batekin, tak, sartu ta arekin estututa geratzen jakok korapilluoi. Don.. Ik. lástazao, garílotze, eskutada.
Algódonera, Algódoneria. (b). izena. ALGADONERA. Bergarako lehenengo kotoi lantegi industriala: Algodonera de San Antonio.. Ta beste bertso batzuk badare polittak, Algodoneria asi zanekuak, asi zaneko bertsuak; Xenpelarrek dauzka. Errenteixako fabrikia ta emengua batera asi zian ta, Xenpelarrek jaurti zittuan bertsuak:. Josu Oregi zenak, euskaltzain urgazleaz gain oihalgintzako industria baten jabea izandakoak, honela gogoratzen zituen Xenpelarren bertsoak..