gaugíro, gaugirúa. (c). izena. Gauez dagoen eguraldia (ona, batik bat). Estado del tiempo durante la noche (bueno, mayormente).. Au da gaugirua au; penia emuten dau obera joatia..
gau-éskola, gau-éskolia. (c). izena. GABESKOLA. Lehenago, iluntzean, baserriko lanak amaitu ondoren, izan ohi ziren eskolak. Orainago, euskara ikastekoei eman izan zaie izen hori.. Nik dakitten apurra San Juanen gau-eskolan ikasittakua dok./ Alfabetatzen emundakua naiz gau-eskolan..
gau, gába. (a). izena. GABA. Noche.. NOR mugagabean gau entzuten da agian gehiago, gaba ere esana den arren. Beste kasuetan /b/ sartzen da: gaba, gabian, gabetan, gabaz edo gabez; dena dela duda-mudak sortzen dira tarte hori /b/-z ala /u/-z, nola bete erabaki ezinik.. gaua egunezko euki, . (d). esapidea. Ume txikiak loa aldatuta euki. Tener el sueño cambiado.. ..