Bergara aldeko hiztegia
ostikalári, ostikalaríxa.
(c).
Adjektiboa.
Ostikadak ematen zalea den aberea. · Coceador.
“Bei ona da, baiña ostikalari amorratua.”
Futbolistei ere hala esaten zitzaien antzina giro garbizaleetan. Aranegik zera dio Gatzagako esaerak aipatzerakoan: "Tampoco son recomendables ni mando ostikalarixa eta andra txistularixa (ni la mula coceadora ni la mujer silbadora)". (Aran Gatz)..
ostíko, ostikúa.
(c).
Izena.
Hanka.
“Ostikuakin jo najuan txakurra./ Ostikuakin bota neban florerua.”
ZEREKIN kasuan entzun ohi da ia bakarrik..
Esamoldeak:
ostíkopian.
1.ostikopian.
(c).
Adberbioa.
Lurrean, zapaltzeko moduan, traban. · En el suelo, estorbando.
“Jugete ta ipuiñ guztiak ostikopian eukitzeittuzu. ”
2.ostikopian.
(c).
Adberbioa.
Zapalduta, menderatuta.
“Amerikanuak ostikopian dauke Irak.”
ostíkoka.
(b).
Adberbioa.
ostíkaka.
A patadas.
“Ostikoka erabiltzen dau anai txikixa.”
osto.
ostol, ostola.
(d).
Izena.
Hostoila, ostrodun arrama.
“Artu beetik eta irurixa botatze akon beai gora atzea; ta geo ostol batekin, ra! ra! ra! leundu. Mart.”
Txondorra egosita zegoenean, zatika kentzen zitzaion gainean zuena, ikatza agerian laga arte; ondoren, lurrean zegoen iduria botatzen zitzaion berriro gainera, freska zedin, eta gaineko iduri hura ondo ipintzeko erabiltzen zuten hostoila..
óstro, ostrúa.
(b).
Izena.
osto.
Hostoa. · Hoja vegetal.
“Arbola batzui etxakue ostroik jausten.”
Mertzedesek OSTO dio. Orduan karraskilla-ura erate eban jentiak. Karraskillia da, osto berde-berdía eukitzen dau. Mertz. Ez diot beste inori entzun..
orri.
ostroko, ostrokúa.
(d).
Izena.
Etxe berri bati teilatua ematen zaionean igeltseroek eta jabeek egin ohi duten afaria.
teillatu-afári, montxor.
óstu.
(d).
du
Aditza.
oostu (Oñ., Lein.).
Lapurtu. · Robar.
“Dirua ostu zostan.”
Gutxi erabilia Bergaran..
arrápau.
1.óta, otía.
(a).
Izena.
Ulex europaeus.
Gure baso zikinetan oso ugaria den sastraka eztakatsua. · Argoma, tojo.
“Otia satsan lekua itteko be bai; ebagi, artuan gaiñian ipiñi, igartzen zanian jo idaurrakin eta gero kendu makillak, ota-kertenak; orrixa satsan lekua itteko. Klem.”
Bere lore polita infusioan hartuta ona omen da gibelarentzat..
Esamoldeak:
ota motzian ázittakua.
(d).
Esapidea.
ota-motxían azittakua.
Paraje txarrean hazitako pertsona. · Se dice de la persona nacida en paraje difícil.
“Otamotxian azittakua paraje onian azi eztanai esate jakok. Klem./ Ori otamotxian azittakua dok eta orrek aurrera urtengo jok.”
Norbait baldintza gogorretara ohitua dagoela azpimarratzeko erabilia. Sin. larre motxian azittakua..
2.óta, otía.
(b).
Izena.
kota, -ía.
Pikotxa, oiloak lo egiteko aldenik aldeneko haga. · Percha en la que se posan las gallinas para dormir.
“Illundu orduko igotzen dabe oilluak otara.”
ótadi, ótadixa.
(c).
Izena.
ótai, otaroi (Aram.).
Otadia. · Argomal.
“Otadixan sartu eta kristonak ein giñuzen urten ezindda.”
otá-lur, ota-lúrra.
(c).
Izena.
Lehen otea egondako lurra; lur ona. · Tierra donde hubo un argomal, buena para la labranza.
“Ota-lurrian patata ona eitten zuan.”
ota-móltso, ota-moltsúa.
(d).
Izena.
Ota-sastraka, orpo bakarretikoa nahiz gehiagotikoa. · Argoma, referiéndose a su copa.
“Bultza eiñ eta ota-moltso gaiñera jausi nitzuan.”
Esaerak:
Aura be otamoltso majua don.
(d).
Esaera.
Pertsona karakter txarreko eta inori onik opa ez dionaz esan ohi da.
“Aura be otamoltso majua don.”