Bergara aldeko hiztegia
irribárre, irribarría.
(c).
Izena.
Sonrisa.
“Irribarre politta dauka arek./ Irribarrez dator zuen neskatillia.”
Adinekoentzat arrunta; gazte eta helduek ez dugu ia entzun etxean. Berriz ere ezaguna batuari esker..
Esamoldeak:
irribárre eiñ.
(c).
Sonreir.
irrintzaráta, irrintzaratía.
(d).
Izena.
Irrintza-zarata, ardatza olio gabe duen gurdiak ateratzen duen hotsa.
“Ta ori arriuoi ala juten zan, burdixa berriz irrintzaratiakin soiñua juaz, ipini jaboia ero intxaurra ero zeoze irrintzia ataratzekua ero. Juana.”
burtirríntza.
irríntzi.
1.irrintzi, irrintzíxa.
(c).
Izena.
Zaldiaren oihua. · El relincho del caballo.
“Zuen biorra ipursaltoka zebillen irrintzi baten./ Aren irrintzixa guretik pe entzuten da.”
Esamoldeak:
irrintzi eiñ.
(c).
Relinchar.
“Zaldixak irrintzi ein ddau. Don.”
2.irrintzi, irrintzixa.
Izena.
Eibar.
Lekaioa, pertsonaren irrintzia.
lékaixo.
irristára, irristaría.
(c).
Izena.
Labankada. · Resbalón.
“Ein neban irristariakin pareta jo neban ixa, izotza zeuan da.”
labankara.
írrist eiñ.
(b).
du
Aditza.
txirrist eiñ.
Irristada egin, labandu. · Resbalar, dar un resbalón.
“Erropak esegitzen e, silliak irrist ein zostala, jausi, da eskuak ipiñi, eta kristala apurtu nebala. Eli./ Arri baten irrist eiñ da ipurtxintxurreko ederra artu neban./ Aurreko erruberiak irrist eiñ da lurrera./ Baiña arek pe bazeukan bere bentajia, aldapan ebagixa eiñaz sartuta juten zuan (burdi-zorrotza), arek etxuan txirrist eitten bera. Burdi-bolantiakin juten baaiz e goittik bera bajoiak. Don.”
lában eiñ, labandu.
iru.
1.iru.
(a).
Zenbatzailea.
Tres.
irurak, iruretan....
Esamoldeak:
iru-lau.
(c).
Hiru edo lau, hiruzpalau.
“Ekarrizu iru-lau bat tomate ortutik./ Iru-lau lagun naikua die lan ori eitteko”
irútik batéko, irútik batekúa.
(c).
Esapidea.
Herena.
“Irutik bateko bat jan juat. Don.”
2.iru, irua.
Izena.
Eibar.
Ilua, enbor zaharrek barruan izaten duten lehortutako edo usteldutako materia.
illu.
Esamoldeak:
irua egin.
irutu.
"Pudrirse, secarse los troncos.
“Honi egurroni hirua ein jakok./ Hau egurrau hirutu dok eta etxok balio". (Eibetno)”
irúdi, irudíxa.
(d).
Izena.
Imagen.
“Lenao pregoneruak pregoia jote juan Bergan. Oiinddiokan be zar baten..., goguan jaukat aren irudixa. Klem.”
Gutxi erabilia.
.
irúgiarre, irúgiarria.
(b).
Izena.
Tocineta, panceta.
“Zartaiñian pasautako irugiarria, gozua ogi bittartian.”
Azen. irugiárre, -ía ere bai. Don. Sin. txitxarra (Ub.)..
txitxárra.
irui.
irúko.
1.iruko, irukúa.
(c).
Izena.
Elizkizunetara sartzeko jotzen diren hiru kanpai hotsak. · en Ubera las tres campanadas que indican el inicio de la función religiosa.
“Irukua joten, da oinddio etxian neuan.”
Orduerdi lehenago kanpaiak jotzen ziren, kanpai-saio luze samarra; ordulaurden falta zelarik batekua, eta azkenik irukua.
.
2.iruko, irukúa.
(c).
Izena.
A los bolos, el pleno.
“Len be irukua jo dau ta oin be larri ibili./ Lau iruko dare oingoz.”
Hiru txirloak eraisteari esaten zaio irukua jotia.
.
irukóte, irukotía.
(b).
Izena.
irukónde.
Hiruko taldea. · Grupo de tres.
“Guk pe irukote ederra jaukau etxian, zein baiño zein okerrauak./ Au dok irukotia! ”
Hiru perretxiko eder, hiru patata handi zulo baten, etab. ikustean. Enfasidun esaldietan entzuten da, batik bat. Zuen bixak eta guria, aze irukondia juntau dan gabon-kanturako..