Bergara aldeko hiztegia
firi-fíri.
(c).
AdberbioaOnomatopeia.
Haize leun eta finak arboletan ateratzen duen hotsa. · El rumor del viento suave y fresco en los árboles. Berba onomatopeikoa.
“Oiñ sargori dago baiña goizian aizia firi-firi zebillen.”
firí-fara.
1.firí-fara, firí-faria.
(c).
Izena.
Hala deitzen genion Uberako gazteok geneukan akordeoi zahar bati.
“Loiolako mojei erosi gontsen firifaria./ Zuen ganbaran egongok firifaria.”
Mugatuan..
2.fíri-fara, fíri-faría.
Izena.
Eibar.
Tornu-burua; zulatzeko, torniatzeko eta beste zenbait eragiketa (otxabuketa, hari-emotea, etab.) egiteko erabiltzen zen tresna. · Cabezal para tornillería, cabezal auxiliar.
“Nok esango leuke, batzuek firi-fara koxkor batekin torlojogintzan bizimodua ataratzen dabela; ondotxo irabazitta gaiñera. (SM Burdin)”
3.fíri-fara, fíri-faría.
Izena.
Eibar.
Taladro rústico.
firín-fáran.
(c).
Adberbioa.
Edozein modutan (ibili), ezeren ardura barik. · Despreocupadamente.
“Oiñ arte or ibilli aiz firin-faran, baiña oiñ estutu biakok.”
fíxantza, fixantzia.
(d).
Izena.
Fianza.
Esamoldeak:
fíxantzia jarri.
(c).
Depositar la fianza.
fíxantzia eiñ.
(c).
Aditza.
Hacerse responsable en una compra-venta de terceros.
fixáu.
1.fixáu.
(b).
da
Aditza.
Fidatu. · Fiarse, confiarse.
“Ez ari fixau orrekin, txorimalo samarra dok eta./ Koiñatuakin fixatzen zan bakarrik.”
Esamoldeak:
gutxi fixau.
1.gutxi fixau.
(c).
Esapidea.
Larri ibili.
“Gutxi fixau atsalderako trumoia entzuten.”
2.gutxi fixau.
(c).
Ez fiatu.
“Gutxi fixau jente orrekin.”
fíxatzekua (ez) izan.
(No) ser de fiar.
“Ezixozu diruik laga, ezta fixatzekua ta./ Fixatzekua balitz esango notsake.”
2.fixáu.
(c).
da
Aditza.
Hacerse responsable en una compra-venta de terceros.
“Aren fixantzia eitten da ba, onek erosi dau, zuri beixa, baiña zuk au eztozu ezautzen, ni ezautzen nazu. Zuk esaten dozu: “Bai, bai, emoixok, neu fixatzen nok”. “Responsable” esaten moduan. Don.”
fíxo izan.
(c).
da
Aditza.
Fio izan, fiatu. · Fiarse.
“Autodeterminaziñua ainddu dabe, baiña enaiz bape fixo./ Nausixa ezta fixo ofizinista barrixakin.”
Ezezkoetan, batez ere. Fixau eta fixo izan sinonimotzat har daitezke, baina lehena testuinguru guztietan erabiltzen da eta bigarrena berriz ez.
.
flakósta, flakostía.
(c).
Adjektiboa.
flakotxa.
Flako samarra. · Bastante flaco.
“Eztok ezautzen? Bai, alako surluze flakosta bat./ Bikixak dittuk baiña bata flakostiaua bestia baiño./ Zortzi pixatzeko gari ona biar, esateben. Gari flakotxa samarrak sei, zazpi... Beran piso netua berrogetazortzi ei zan. Hil.”
flámenka, flámenkia.
(c).
Adjektiboa.
Emakume argal eta dotore jantziengatik esan ohi da. · Dícese de mujeres delgadas y bien vestidas y acicaladas. Se dice, a veces, con cierto tono despectivo o de envidia.
“Alako emakume flamenka batekin ezkondu zan, da Donostian bizi da.”
Esamoldeak:
flaménkona, flaménkonia.
(c).
Adjektiboa.
adierazkorra
Flamenka (ikus).
“Orren arrebia alako flamenkona bat don.”
fláuta.
1.fláuta, fláutia.
(b).
Izena.
Flauta.
“Flautia joten ikasi dau.”
Esamoldeak:
txakurrán fláutia!.
(b).
Interjekzioa.
arrunkeria
Txakurran bi(b)oliña!.
Un jamón con chorreras.
“”
«Txakurraren txilibitua», alegia.
.
2.fláuta, fláutia.
(b).
Adjektiboa.
Txorimaloa. · Bobo, de poco seso.
“Eztakitt personia zela izan leiken ain flautia.”
fléma, flemía.
(b).
Izena.
Eztarrian sortzen den mukia. · Flema.
“Asko erre ezkero bixamonian flemia eukitzen da eztarrixan.”
flojíau.
(c).
da
Aditza.
Ahuldu materiale bat.
“Gaztaiña zarrei-tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem.”