Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
trak!. (b). onomatopeia. TRAK. Hausturaren onomatopeia.. trak eiñ, . (-). onomatopeia. Gauza gogorren bat hautsi.. Eskuturrak trak ein desta. (AAG Eibes) .. |
mánga, mangía. (a). izena. Manga.. manga motzian, . (b). esapidea. MANGUTSIK. Manga motzean.. Ebateko moduko otza eguan eta an agertu zan mangutsik, txistua joten. (AAG Eibes)... |
malárdatz, malardátza. (-). Malardatza.. Zenbaitek malakataiari deitzen zion.. Ik. malakatáe, -i,. |
1. kirri-korro, kirri-korrua. (-). izena. "Gosiak tripetan sortzen daben zaratia: tripa-zorrixak.. Hau gosia! Tripak kirri-korro dakadaz." (SB Eibetno) . |
1. lástima, lástimia. (a). izena. Lástima, pena.. Lastimia da ainbeste jan alperrik galtzia. . komentario 1 |
2. nabartu. (-). aditza. "Edurra sendotzeke egon, apur bat zurituta bakarrik.. Dana nabartuta dao, ta Bitorixara jun in bi za?" (Lar Antz).. Sin. zurinabartu.. |
neketia. (d). Neke-lana edo. Testuinguru honetan jaso dugu bakarrik: . . Ik. arilketa. Trangetia olgetia, ta ailketia neketia, . (-). esaera. .. |
paranden gixoi, paranden gixoia. (-). izena. (Eibar.) coccothraustes coccothraustes. Picogordo. . Sin. pikolodi.. |
máistro-máistra, máistro-máistrak. (c). izena. Maistroa eta maistra.. Len Uberan maistro-maistrak egoten zien.. |
lepúa jaso. (c). esapidea. Desentenderse con desdén.. Aittatu jat berai tokatzen jakola sankristautzia, baiña lepua jaso ta alde ein ddau.. Sin. bizkárra jaso. |
Kakuts, kakútsa. (d). adjektiboa. Kaka hutsa. Ondorengo esaeran bakarrik:. On utsa, kakutsa.. Pertsona onegia ez dela ona, alegia. . |
jolastu. (a). du aditza. Jugar a un juego no competitivo.. Jolastukou sokasaltuan?. Adinekoek gutxi erabilia.. Ik. jólas. |
inguletadora, inguletadória. (c). da izena. Angeluan ebakitzeko makina.. Ori da inguletadora. Ingúletadoria. Ingulet esate ako, kuadro bat ein biar bozu, ebai biozu inguletian. Martin.. INGULETIAN EBAI. Angeluan ebaki. Bat alde batea eta bestia beste aldera, ra!, da erdixan, ra! Inguletian ebai. Angel. . komentario 1 |
4. tirátu. (b). du-dio aditza. Tiroa bota. Disparar.. Txantxangorrixei be tiratzen dotse azkenian./ Anporretatik pe tiratzen oskuen guri. Fran./ Tiratu neban ilunetara ta basurdia jo.. Sin. tiro eiñ, tirua bota. |
zopil, zopilla. (-). izena. (Eibar.) Erpila.. Ik. érpill. |
tratua zerrau. (-). esapidea. Ik. tratúa itxi. |
zéintzuk. (a). izenordaina. Galdetzailea. Quienes, cuales.. Zeintzuk datoz afaltzera?. Ik. zéiñ. |
zan bédar, zan bedárra. (d). izena. botanika plantago lanceolata. Llantén mayor, llantén menor. . Oso landare nabarmena bere kirten mehe tentearekin, gainean lore-burutxo luzexka bat duela. Izena hostoak halako zain batzuk ageri dituelako ematen zaio, ziurrenik. Haundituak bajatzeko eta zauriak ixteko erabiltzen da, besteak beste.. Ik. aitóna bédar. |
1. zaiñ egon. (a). aditza. Estar esperando.. Zure zaiñ dago.. NOREN zaiñ. . |
1. sepultura, sepulturía. (c). izena. Etxeko bat iltzen zenean elizan argizaiola jartzen zen lekua. Etxeko emakume bat joaten zen sepulturara silla-ra, (argizaiolaren atzekora).. Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien, da sepulturan ipintzen ogi arek. Ben.. Ik. olata. |
1. sats, sátsa. (a). izena. SITS (LEIN.). Zimaurra. Estiércol.. Ortuandako abonuik onena, satsa.. Sin. zimaur (Os.), sits (Lein.).. Sin. zímaur. |
martópill, martopílla. (d). izena. MARTOGI. Haurra jaio eta handik gutxira jaioberriaren etxean auzoko andreek egin ohi zuten bazkaria edo merienda erregaluak eramanez. Banquete o merienda que se hacía en honor a la recien parida y en el que participaban las mujeres de la vecindad.. Ama martopillera joan da Urrupaiñera./ Joan dan ogetamar urtian ezta martopillik eitten.. Etim: parto+opill ote?. Sin. bátaio, andra-ikuste egun. |
mostril, mostrilla. (-). adjektiboa. (Antzuola.) Pertsona haundia, potoloa, takarra.. Sin. mostrongo, mostrongona, potril, tronpil, tronpota. (Lar Antz). |
mormorreko, mormorrekua. (-). izena. (Eibar.) MURMURREKO, MORMOZKO. "Entierro de gente muy pobre. Dirurik ez zekan jendiaren elizkizunak ez ziran kantatzen; abestixak mormorrian esaten ziran, eta hortittik izena. Aste Santukuan egitten ziranak be mormozkuak ziran, sasoi horretan ezin zalako kantau.. Sin. mormozko entiarro." (SB Eibetno).. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.