Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

ungriáno, ungriánuak. (d). izena. Gerra ingururarte herriz herri ibili ohi zen giza-taldea, oihalak saldu eta titiritero ikuskizunak emanez.   Hungrianos; grupo nómada que llegaba a nuestros pueblos hasta la última guerra.. Leno ijitto moduko zerak etortze zittuan, kaldereruak ero zerak; etxakixat arek teatruak ero ze eitte zittuen be. Bai, sekulako jitana elegantiak etortze zittuan, eundoko karro dotoriekin dda, lenao. Urte asko dok, baiña etortze zittuan ungrianuak. Klem./ Ungrianuak pa, Ungriako jentia zan, arek gutxiao ibiltten zien, baiña izen zien emen e epokak etorten ziena ungrianuak pe. Mertz./ Ona lenao etortzen zien ungrianuak ero, esaten gontsen. Andrakumiak eta ola ijitto modura ero karruekin, da telak saldu. “Ze dia orrek?” eta “ungrianuak ero, kaldereruak ero”. Don. . Ikusten denez "ungriano" eta "kalderero" gauza berdintzat dute. Sin. kalderero..
txíta, txitía. (b). izena. TXITXA. Polluelo, pollita.. Txitak erosittue basarrixan. . Eibarko txitia Bergako oillua, . (c). esaera. Eibarren gauza gutxi asko dela, alegia. Farol fama apur bat dute Bergaran... txitiak beste jan, . (-). esapidea. Oso gutxi jan. ..
Kandeláixo eguna. (c). izen propioa. KANDELAIXO. Kandelario eguna (otsailak 2).   El día de la Candelaria. Atzo zan Kandelaixo ta gaur Santageda bezperia. . KANDELAIXO soilik ere bai.. Kandelaixo egunian egualdi ona baiño obe ei da otsua ardi artian ikustia, . (c). esaera. .. Kandelaixo bero, negua gero, kandelaixo otz, negua motz, . (c). esaera. ..
4. jo. (c). dio aditza. Narrua jo.   Follar.. Pagopian jo jotsan./ Oinddio ez i jotsak jo nobixiai. Harkoi samarra.. Sin. narrútan eiñ, txórtan eiñ, txortía jo, narrúa jo.
jostórratz, jostórratza. (b). izena. JOSTÁRRATZA. Aguja de coser.. Jostorratza sartu jat bietz puntan. . JOST. Eztau belakuan lurrian dagon jostarraza billauko, . (-). esaera. "Pertsona tentearengatik edo harroarengatik esaten da." (Lar Antz)...
3. jíra, jíria. (d). izena. Entorno, alrededor.. Etxe-jira guztia loraz beteta dauke.. Gutxi erabilia; goikoaren modukoetan bakarrik. JÍRAN. Inguruan, bueltan. Sukaldian erdi-erdixan sua, da jiran, beian e, zulua, olako bat altura; danak jarteko, su aren jiran jarlekuak. Hil. . Ik. súpill, errubéra, buélta. jíra ta búelta, . (-). . 2. jira ta buelta, . (c). Modu batera edo bestera, azken batean.. Azkenian, jira ta buelta, diru mordua galdu zeben juizian./ Badakitt ze pasau bia daben; jira ta buelta, azkenian neuk ein biakoittut lan guztiak.. Ik. jirámira, buélta.. 1. jira ta buelta, . (b). adberbioa. Dando vueltas y más vueltas.. Dantzan ibili giñan jira ta buelta gau guztia./ Or ibili jakun jira ta buelta nai zebana konsegidu zeban arte. ...
1. katxárrozar, katxárrozarra. (b). izena. Handia, itzela.   Enorme.. MAN kamioiak kriston katxarrozarrak dittun. .
kéjante, kejántia. (d). adjektiboa. Erraz kexatzen dena.. Zuen aittajauna be kejantia zan, ardixak piñua jaten bai; neri bronkia jaurti ostan baten. Luis .
pitxí lora, pitxí loria. (c). izena. botanika bellis perennis, bellis sylvestris. Margarita menor.. Zelaiko margarita txikia. Informante batek lora txiki deitzen dio. Txintxin bedar ere entzun dugu.. komentario 1
obé bíarrez. (c). esapidea. OBÉ BIARRIAN, ON BIARREZ. Hobe ustean.   Con la mejor intención, de buena fé.. Obe biarrez esan notsan dirua lagako notsala ta gaizki artu zostan./ Arek pe obe biarrez jardungo zeben baiña ziero gizajotu zeben mutikua ainbeste mimokin. .
3. ur. (-). 1. ur, urra. (d). adjektiboa. Hurbilekoa.   Cercano, -a.. Ermua eta Eibar erri oso urrak die./ Orrek senide-ur gutxi dauka./ Barrenetxe ta Narbaiza gure auzo-urrak die.. Hitza soilik (lehen adibidea) gutxi erabilia, nahiz eta antzina normala izan. Konposatu moduan: senide-ur, auzo-ur, basarri-ur, eta beste banakaren bat, biziago.. úrren, úrrena. (c). adjektiboa. Hurbilena.   El más cercano.. Aralarrarera joaten ga eskiatzera urrena dalako./ Uberan daukau tabernaik urrena.. Konposizioan batik bat: auzo(ik) urren, etxe(ik) urren, senide(ik) urren... Ari danak il jakoz da Donostiako lengusuak izangoittu senide urrenak./ Auzoik urrenai tokatze jako abadiai abixatzia.. Ant. úrriñen... 2. ur, . (a). adberbioa. URRE. Hurbil.   Cerca.. Ni zure ur-urrian bizi naiz./ Urretik bota zotsan tirua./ Urrera ondo ikusten dot.. Lekuzkoetan bakarrik: urrían, urréko, urrétik, urrera... Ur edo urre ez dira hutsik esaten, errepikapenetan ez bada: UR-URRIAN edo URRE-URRIAN.. urrik (emon) be(z), . (-). esapidea. Ni mucho menos, ni por asomo.. Mindegiak errez irabaziko jotsak Arriai —Bai zera, ezta urrik emon be./ PPk PSOEi etxotsak urrik emon be eingo./ Estu artuko zebalakuan, baiña ezta urrik pe. ...
San Estebantxe. (-). izen propioa. Natibittate, ase ta bete, San Estebantxe, berriz be len letxe. (c). esaera. San Esteban hurrengo eguna da, abenduaren 26a: Gabonak pasatutakoan berriz ere eskasidadea...
sesta. (-). Aspaldiko zaldi-kotxeetako bat zen kotxe-sesta.. Ik. kótxe.
2. sorgiñ, sorgíña. (a). adjektiboa. Bruja, tramposa, mandona.. Sorgiñ galanta eindda zare zu./ Bei sorgiñ orrekin ezin ddou burutu. . Elektrizitateaz honakoa entzun izan dugu, entxufe, kable, kontaktu eta abarrekin burutu ezinik ibiltzean: Eletrizidadia sorgiña da gero!.
2. tipirri-taparra. (-). onomatopeia. Sugarren hotsa..
titíxa artu. (a). du aditza. Mamar.. Oso ondo artzen dosku titixa.. Ik. petxúa artu, bular.
trote!. (c). interjekzioa. Alde!. Ale mutikuak, trote emendik!.
tra. (-). onomatopeia. "Bizkortasuna eta indarra.. Hartu eta tra! kendu zetsan eskutik." (SB Eibetno) .
3. putzérroskillia!. (c). interjekzioa. Kakazaharra!, txakurraren putza!. Naikua perretxiku batuko giñualakuan eta putzerroskillia!. Ik. potxorroskillak.
ulíxa. (d). izenordaina. ULEXA (EIB.). Urlia, halako.   Tal, fulano.. Ulixak esan zebala ta olakuak. Esan zostan neri eztakitt zeiñ ulixak esan zebala baiña... Klem./ Ulixa etxetan, porrejenplo Izarrekuak, Bitxurtun baeguan ilddakua, Bitxurtun difuntua dagola ero difuntia dagola. Aniz./ Ulixak ulixai entzundakuak eta olako kontu beruak eukitzeittu. Klem./ Elgoibarko auspu-konpontzaille bati bialdu ei zetsan errekaua, juateko Eibarren ulexa lekutara, auspu bat euala konpontzeko ta. (SM Zirik)./ Esan zeban ulixa lekutan ulixa mutillakin ikusi zebala. . Ondoko hitza mugagabean. Gaur ia galdua. ALAKO erabiltzen da ordez: Alako lekutan alako mutillakin ikusi zebala.. ulíxa ta bendíxa, . (d). izenordaina. Urlia eta berendia. Fulano y mengano.. Ulixak eta bendixak kulpa guztiak, berak bapez.. Gaur egun fulano ta bengano gehiago.. Sin. aláko eta aláko..
1. sermóe, -i, sermóia. (a). izena. Mezatako hitzaldia.   Sermón.. Ze esan dau abadiak sermoian?.
seko. (a). adberbioa. Ondorengo esapideetan erabilia.. seko geldittu, . (-). . 2. seko geldittu, . (a). esapidea. Bat-batean hil.. Bentanatik jausi tta seko geldittu zan.. Sin. garbi geratu.. 1. (lo) seko geldittu, . (a). esapidea. Loak hartu.. Oera sartu orduko seko geldittu nitzan.... lo seko egon, . (a). esapidea. Estar dormido profundamente...
zirrí-zórro, zirrí-zórrua. (d). izena. Arnasa hartzerakoan egiten den zarata txarra.   Se dice del ronroneo al respirar.. Pulmoietatik izurrauta dago. Arnasia artzerakuan egundoko zirri-zorrua etaratzen dau. .
zutittara lana eiñ. (c). aditza. Etxearen egiturako egurrak konpresiora lan egin.. . Ik. tiran lana eiñ.