Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
óbispo, óbispua. (a). izena. Obispo.. Pertsona handiusteko edo "jakintsu" zenbaiti ere "Obispua" deitu izan zaio. Lasaiei ere bai: Zu oinddio obispo ingo zaittue. (Lar Antz).. komentario 1 óbispo batek bedeinkatuála, . (d). esapidea. Ugari, asko.(Umorezko esapidea).. Aurten obispo batek bedeinkatuala tomate artu juau... Obispo itteko lenengo monagillo izen bi da, . (-). esaera. (Antzuola.) "Ezer ez da berez lortzen edo jakiten. (Lar Antz).. Sin. Obispo ezta jaiotzen." (Lar Antz)... |
2. múturrak. (b). izena. Morros de ganado cocinados.. Eztie txarrak muturrak saltsan. . Baita aurpegi txarra, haserrea, bikote edo familiakoa, batik bat. Etxera noia, eze bestela gurian muturrak egongo die saltsan.. |
Markíña Etxébarri. (d). toponimoa. Etxebarria, Bizkaiko herria.. Markiña Etxeberriko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona. (c). esaera. Norbaitek borondatea bai, baina ematekorik ez duenean esana, trikitixa kopla zaharra gogora ekarriz... |
laukúan. (c). adberbioa. Al galope.. Urrupain-go mutilla laukuan ibiltzen dok astuakin./ Zuen txakurra laukuan ikusi juat zelaixan bera./ Zaldixa laukuan joiak. Don.. Sin. jaikíxan. Ik. pausúan, trótian. |
bai jauna!. (b). interjekzioa. Si señor.. Egun edarra pasau juau. Bai jauna! . |
jakinduríxa, jakindurixía. (b). izena. JAKITURIXA. Sabiduría.. Masajista orrek eztau jakindurixa aundirik eukiko, baiña eskua primerakua./ Bere jakindurixa guztia azaldu nai izaten dau./ Berak jakindurixaz, bere buruko inuzentzixatik. Hil./ Orretarako dittuk ire batxillerrok, jakiturixok eta medikuntzok? (SM Zirik) . |
1. ítxi. (a). dio-du aditza. (Angiozar., Leintz., Oñati., Ubera.) Utzi. Dejar. Orduantxe billurtu eta fubolai itxi ein nutzan. (AA ArrasEus, 186. o.) / Gaur panaderuak eztau ogirik itxi.. Osintxuko oso adinekoek ere bai. Iru ume itxi zittuan. Aniz. Mertzedesek dio itxi eta laga, bata zein bestea ezagutu dituela txikitatik.. Sin. laga. |
íso!. (b). interjekzioa. Astoa edo zaldia geldi dadin egiten den oihua. So! Grito con el que se conmina a detenerse a burros y caballos.. Iso astua, iso! Geldik or!. Ant. árre!. |
ipurdian zulua euki. (-). esapidea. "Denok dugu zerbait, hutsik ez duenik ez dago. (Lar Antz). . Sin. atzian zulua izan. |
intzírixa, intzírixak. (d). Intziriak, min edo pena oihuak. Txakurrarenak, gehienbat.. Txakurren intzirixak entzuten zittuan./ "Intzírixa batzuk: unos gritos de dolor. Intzírixaka: dando gritos de dolor." (Izag Oñ). . |
1. zelábaitt. (b). adberbioa. Nolabait. De una manera o de otra.. Eztakitt zela, baiña zelabaitt urtengou aurrera./ Ezin dozu zelabaitt jirau afaittako ogixa?. Sin. nolabaitt (gutxi erabilia).. Sin. zela ero ala, zeozela. |
zantirátu, zantiratúa. (b). izena. Esguince, distensión violenta de un músculo.. Ibilli ezindda nago ezkerreko ankan zantiratua daukat eta. . Ik. biurríttu, erásan. |
uste eztako, uste eztakua. (c). izenlaguna. Ustegabekoa.. Uste eztakon bat pasatzen ezpajaku seiretarako Madrillen gare./ Kinielia tokau jakue. Uste eztako diruokin teillatua konpondu bia dabe. . Sin. ustébareko. |
tokáu. (a). da-zaio aditza. Tocar, corresponder.. Zeiñi tokatze jako fregaua eittia?. Bestalde, Ari tokau eitte jako esan ohi da, batzuetan ironiaz, honako honetan bezela: Gizon aberats batekin ezkondu ei zan Eibarko neska bat, eta andik puntuko joan ei jakon amai negarrez, gizonorrek keridia zeukala ta. Amorrek esan ei zotsan: "Badakizu ba, ari tokau eitte jako ta". . bai tokáu be astuái pólaiñak. (-). esapidea. BAI TOKÁU BE ASTUÁI KÓNFITTAK. Dagokiona baino jazkera dotoreagoa eramateagatik edo halako gauzengatik norbaitez adar-soinuan esan ohi den esapidea. .. tókatzeko be aundixá izan, . (c). esapidea. BAI TOKAU BE. Ezusteko txarra edo zelebrea gertatu. .. |
talo-arpegíxa éuki. (c). esapidea. TALO-MOSÚA. Aurpegi borobila eta zabala euki.. IRETARGI MOSUA ere bai.. Ik. irétargi, zanpátorta. |
San Simon eta San Juda. (-). izen propioa. SAN SIMON. Urriak 27.. |
prestuez, prestueza. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Geldirik egoten ez dakien pertsona.. Atsaldian bos bidar jaikiko zan maittik, ori da prestueza izatia.. Sin. geldígor. |
2. oso, osúa. (a). adjektiboa. Entero, -a.. Egun osua barriketan botatzen dau./ Ze nai dozu, osua ala erdixa. . OSOS. osó(r)ik, . (b). adberbioa. Osorik. Entero.. Piñatelak osoik erreta die gozuenak./ Kontuz ibilli tta osoik etorri.. OSOS.. oso(r)ik egon, . (-). esapidea. Haurdun dagoen andrea oraindik umea egin gabe egon.. Zela dago Maria, oinddio osoik dago? .. Emakume birjinari OSORIK DAGONa esan izan zaiola dio Don.k: Osorik dagona, loria, neska-loria.. Ik. neska-lóra.. |
3. ondo, ondúa. (d). izena. Landarearen enborra lur azpitik azaltzen deneko unea. Base de una planta. ONDOTIK EBAGI edo JO, edo ONDUA JO. Porruak ondotik ebai bia die.. ondua jo, . (-). . Ik. épai.. |
1. noizko?. (a). adberbioa. Para cuando?. Noizko konpondukostazu zapatak?. |
Miserixia jo ta artua maletan. (-). esaera. "Dirua izan arren . |
matxienbrau, matxiénbrau. (c). aditza. Irtenunea duen ohola kanala duenean sartu. Baita, horretarako oholak prestatu. Machiembrar.. Gero ailleatzen zanian obria eitteko sasoia, matxienbrau. Lar. . Sin. arremetu.. |
1. maneju, manejúa. (b). izena. Manejo.. Badakizu telebisiño onen manejua?. Manejua ERAKUTSI, IKASI, JAKIN, batik bat. . |
laztan emon. (-). aditza. LAZTANA EMON, LAZTAN EIÑ. Besar.. Zegaittik ein dotsu laztan neska arek?. Sin. laztándu. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.