Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

farrandero. (-). Ik. parrandéro, -a.
1. ezta. (a). juntagailua. Tampoco.. —Badakizu inglesez? —Ez. —Eta frantsesez? —Ezta. . éztako, éztakua. (c). Gabekoa, honelako esaldietan:.. Sekula ezautu eztako udia egin dau aurten./ Sekula ibili eztakua be ezta komeni lan orretarako. . Ik. béstek éztakotan ibilli..
1. ia ba!. (b). interjekzioa. Ea bada!   A ver pues!. Ia ba, ia ba! (errieta doinuan), ordua izangok lanian asteko.. Sin. aber ba.
errotía pikáu. (d). aditza. Errotarria zorroztu.. Errotiak bi arri, bata azpittik, bestia gaiñetik; arek pikau ein biar puntuan-puntuan. Piketiak aproposak egoten dia, da kuidado aundixakin. Arraia aundixa eitten bajako, golpe aundixa emoten bajako, apurtu eitten dau garixa. Ebai txiki-txiki bat ein biar izete jako, iriñak fiña urtengo badau. Aniz..
1. famáu, famáua. (c). adjektiboa. FAMOSO, FAMAUTAKO. Famatua.   Afamado, -a, famoso, -a.. Pelikula ori famaua izan zonan gure gazte-denporan. . Gaur egun FAMOSO, -A entzuten da gehiago. Ben.k FAMAUTAKUA darabil esaldi honetan: Abraiñ-errekan sorgiñak egoten ziela, aura famautakua betik, Abraiñ-errekan sorgiñak..
eundu. (d). aditza. (Eibar.) Eho, ehuna egin.  Tejer.. Neguan ataratako mataza guztiak eundu ditturaz eunliari emonda. (Etxba Eib). Sin. eúna eiñ.
enboi, enboixa. (-). komentario 1 enboi, enboixa. (-). izena. (Antzuola.) "Lo que queda en en el árbol al cortar la rama." (Izag Antz)... enboi, enboixa. (-). izena. (Antzuola.) "Lo que queda al cortar desde abajo el árbol." (Izag Antz)...
entañadera, entañaderak. (d). izena. (Eibar.) Pieza txikiak oratzeko erabiltzen dan esku-dornua.   Entenalla. "Tornillo de mano.. Entañaderak emoirazuz apur baten, torlojo-buru au biribiltzeko..
igaríxan. (a). adberbioa. Igari egiten. Nadando. Ikasi dozu igarixan?.
árgi égon. (b). esapidea. Erne egon.. Zuen txakurra ni jaikitzen naizenerako argi egoten da.. Sin. zoli egon, erne egon.
baiña bakua izan. (c). esapidea. Aitzakiarik gabekoa, behar den bezalakoa izan.. Baiña bakua da erosi dogun kotxia!.
1. ámama, ámama. (b). izena. Amandrea.   Abuela. Hitz hau, esanahi honetan, azken mende honetan sartua dela dirudi. Bertako hitz zaharra amandre da.. Ik. aittájaun, ámandre, ámandria.
aliitzíra. (c). adberbioa. ALIITZI, ALIÍTZIXAN, IRITZIRA. IRITXIRA (EIB.). Gutxi gorabehera.   A ojo de buen cubero, intuitivamente.. Aliitzira bota neban zenbat ardi zeren, da azertau./ Nik aliitzi kalkulatzen juat ordua./ Mendixan belaiñuakin galdu giñanian, an ibilli giñan aliitzixan jo batera ta jo bestera.. Forma guztiak entzun daitezke. Zehaztasunik gabe jardun zentzuan ere bai: Ari ezixok kaso aundirik eiñ, aura iritzira ibiltzen dok. Etim.: «hala iritzi», beharbada..
1. aokára, aokaría. (c). izena. Ahokada, exajerazioa. . Atzo be Txotxok aokaran batzuk botako jittuan./ Aokaria aokarian gaiñian ibili zuan gau guztia. . Beharbada aokara arruntagoa da eta aoberokerixa finagoa. . Sin. aoberokeríxa.
2. arbi, arbixa. (d). izena. (Eibar.) "Hueva del pescado. . Bakillauan arbixa artakotzat saltzen da..
almándongilla, almándongillia. (c). izena. ALMÓNDIGA. Almóndiga. Zaharrek izan ezik, gaur egun ALM.
barriz-barriz asi. (c). esapidea. BARRIN BARRIZ, BARRIXAN BARRIZ. Hutsetik hasi.   Empezar de cero.. Ainbeste urtian lan batera oittuta gero, asi ari oiñ barriz-barriz./ Kiebra jo eta barrixen barriz asi bier izan auen. (Lein.). .
adiós. (a). interjekzioa. ADÍXO. Adiós.. —Bueno, biar arte. —Bai, adios./ Oiñ eurixa eitten badau adios gure bedarronduak./ Bai, adixo, gero arte.. ADÍXO ere bai agurretan..
-alan. (-). Ik. -ala.
2. aiziekin ibili. (-). esapidea. Ik. áiziak artu.
abanze, abanzia. (d). ABANTZE. Azken gerran, tropen aurreraka edo erasoa.   Avance.. Da gero etorri zan ori abantzioi, orra Asentzixoa. (Orm Aram)..
abádetar, abádetarra. (d). adjektiboa. (Eibar.) Elizkoia.   Clerical. . Abadetar amorratua izan zan beti. (Etxba Eib)..
arilketa, arilketia. (d). izena. AILKETA. Matazak askatu eta hari-pelotak egitea, hariltzea.   Acción de ovillar, devanando las madejas de hilo.. Goruetia olgetia, ailketia neketia”, olako gauzak, eseerak, eseerak olakotxiak. —Ze zan, lan astuna? —Ba izengo zan eztait nik, erosoik baeuan ba ezer..., dana zan neketia, lan guztiak: laixia, lurretia, jesus, makiña bat bizkarka... barrenetik guenea lur-banastia jasotzen, lur banastia artu bizkarrien da... Juana.. Beste aldaera batzuek goruetia, zerratia edo laixetia diote trangetia-ren ordez. Edozein lan jolasa zela, alegia, harilketaren ondoan. Lan gogorra, nonbait. . Ik. arílddu.
brasta-brásta. (c). onomatopeia. Gauzak erraz eta ugari egiten dituela adierazten duen onom. Onomatopeya que indica copiosidad y facilidad. Makina berri orrek brasta-brasta eitteittu tornilluak. .