Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

dánba!. (b). onomatopeia. "Tirotsaren, kolpearen eta abarren onomatopeia.. Oillagorrak urten zostan da danba! danba! Lurrera./ Lelengo politto jo genduan atia, baiña geruago danba-danba." (SB Eibetno) .
béiñ ero béiñ. (c). adberbioa. Noiz edo noiz.   Alguna que otra vez.. Beiñ ero beiñ joan izan naiz teatrora. .
antiguál. (-). 1. antiguál, antiguála. (c). adjektiboa. ANTIGUALEKÚA. (C). Antzinako erakoa. Modatik eta erabileratik aspaldi pasatua.   Anticuado, -a.. Oinddio be sotaniakin dabill ori? Ori da pertsonia antiguala./ Oiñddio ik antigualeko mentalidadia daukak./ Andra-gizon koittau arek pe ondo antigualekuak die. .. 2. antigual, antiguála. (c). adjektiboa. Antzinakoa.   Antiguo, -a.. Gauza antigualak saltzeittue denda orretan./ Erretratu antigualak ikustia gustatze jakuela ta. Eli./ Antigualeko gauzak gustatze jako./ Antigualeko moduan dauke sukaldia./ Galdara orrek antigualekuak die. . Ik. aintxiñáko..
altútu. (b). da-du aditza. ALTAU (D). Altu bihurtu. . Altutu egin bia da pareta hau./ Asko altau da zuen neskatillia./ Altau eitten dau orrek eta (presak uraren nibela). Aniz..
ídar, idárra. (b). izena. botanika Pisum sativum. Ilarra.   Guisante.. idar-bárri, idar-bárrixak. (b). izena. Guisantes frescos.. Konejua saltsan jan dou idar-barrixekin...
ídietan ibilli. (c). esapidea. ÍDIETAN JOAN, EGON.... Asmoetan ibili, etab.. Beixa erosteko idietan joan da Elgoibarrera. .
eskúela martxándo eiñ. (b). esapidea. (Elgeta.) MARTXANDO EIÑ. Piper egin, txarritan egin.   En Elgeta, hacer pira, no ir a la escuela.. Bein baiño geixaotan eskuela martxando eiñ da txori apixa billa joaten giñuztan.. Sin. txarríttan eiñ. Ik. martxandista.
1. enterau. (a). da aditza. Enterarse.. Enterauta ago biar juntia dagona?.
1. eze. (c). juntagailua. Ezen.   Partícula que se usa en oraciones consecutivas.. Ainbeste aldiz eskatu dosta eze, azkenian emon ein dotsat./ Ain da astuna eze, mundu guztiak ies eitten jao./ Ain ardau ona dagok eze, pena emoten jostak saltzia. (SM Zirik). . Aditza indikatiboan, inolako eraskinik gabe. Geldialdia egin ohi da eze-ren ostean. Aldrebesko aldera ere esan daitezke, eze bukaeran dela: Mundu guztiak ies eitten jao, ain da astuna eze./ Lo artze zeban, ain zeuan nekatuta eze..
garí-éreitte, garí-éreittiak. (c). izena. La siembra del trigo.. —Kontzeziño inguruan akabatzen zittuan gari-ereittiak. —Luzeak ziren? —Ba, segun zenbat inddar juntatzen zan etxian ganautan eta personatan. —Lan konplikatua zen? —Bai, lenengo goldatu, gero ariakin bi ero iru pasara emon, konplikaua izaten zuan bai. —Eta ereitea? —Bai, esku ona bia juan, lenaoko zarrak oittuta jezian, olakotxe azi-kotzariakin ereitten juen tirrri, tirrri, eta klaro, etzeukanak tatoik eskuan, olakotxe barrak urtetze juen ondo ereitte ezpaeban. —Ondo markatu behar soroa, ezta? —Bai, azatzak, lastuakin eitten zittuan, azatzak, zabalera neurri baten, eta gero ereiñ. —Eta hazia? —Kobrearrixa ero “sulfato de cobre” izaten dok, gure ama zanak oriñal baten ur beruakin urtze juan aura, lenengo jo-jo eiñ, urtu, ganbaran ipintze juan garixa, pillia, erein bia zana, bota uroi eta naastu naastu ein eta... Klem. .
2. eroso, erosúa. (c). adjektiboa. Cómodo, pero sólo en el sentido de fácil, agradable.. Bergatik Donostiarakua ezta bape biaje erosua./ Lan erosua da artazuriketia.. Ez da esan izan "silloi erosua", "etxe erosua" eta horrelakorik.. Ant. aldrebes.
Ánimen egun, Ánimen eguna. (-). izen propioa. ÁNIMEN. Azaroaren 2a, Domusantu biharamuna. Eibarren azaroko bigarren astelehenari eta Osintxun hirugarrenari ÁNIMEN, edo GAZTAI.
anka geldíxan. (d). adberbioa. Hankak mugitu gabe, boletan edo beste zerbaitetan (jokatu). . Anka geldixan irabaziko lostake arek neri.. Baita, abiadarik hartu gabe. Anka geldixan iru metroko saltua eitten zeban. .
billurrak egon. (-). esapidea. BILLURREZ EGON. Beldurrez egon.. Nota txarrak etaraittu ta aman billurrak dago..
alánbre-eztáka, alánbre-eztakía. (c). izena. ALÁNBRE EZTAKADÚN(A). Hesiak edo itxiturak egiteko erabiltzen den arantzadun alanbrea.   Alambre espinoso que se utiliza para hacer cercas.. Alanbre eztakia eskuan sartu ezkero, antitetanikia artzia obe.. Azen.: álanbre-... ere bai.. Sin. txarrantxa.
adaríttu. (c). du aditza. Cubrir el carnero a la oveja.. Agostuan amarrian, olaxe, lagatzeotsat adarixai ardixetara. Orduantxe asten dia arkerak eta segiduan pasatzen dia adarixakin ardixak, adaritzen dia. Enr./ Lau adari daukadaz, da nik eitten dotset e adaritzeko denporan ba bi; lelengo bat bakarrik botatzen dot ardixetara, ezta, baiña gero ardixak mordua dabizela arkera ikusittakuan ba bi. Bi erabiltzeittut, lelengo norberak nai dittuan kapritxuzkuenak, da gero ba, pasau samartutakuan ardixok pa gero danei lagatzeotset. Enr.. adaríttuta, . (c). adberbioa. Preñada la oveja.. Adarittuta dare; “ardi-betia” be ondo dao, baiña sekula eztot entzun. Luis...
astrápalaka. (d). adberbioa. Presaka, korrika, zalapartaka.   De prisa y corriendo, atropelladamente.. Etxe-alderia izan dou ta agostu guztia ibili ga astrapalaka. . Astrapalia darixola ere bai..
dardára, dardaría. (b). izena. Temblor, vibración.. Kotxe onen barruan alako dardara bat sentitzen da.. Dardara eta dardaizu Sin. gisa entzun daitezke. Agian pertsonena gehiago dardara eta gauzena dardaizu.. dardáraz, . (b). adberbioa. Temblando.. Guardazobillak ikusi orduko dardaraz jartzen da./ Otzak dardaraz nago. ..
brin-brin. (-). onomatopeia. (Eibar.) Sonido de cristales rotos.. Sin. krin-krin-krin, pri-pri-pi! (SB Eibetno).
dilín-dalán. (c). onomatopeia. TILIN-TALAN. Intxarri, txilin edo kanpai hotsaren onomatopeia.. Abadia ta monagillua badoiaz dilin-dalan konjurua eittera. .
demas-demasa ez izan. (c). esapidea. DEMAS-DEMASA EZ EGON. Badaezpadakoa, eskasa izan, egon.. Aurten tomatiak eztare demas-demasak./ Felix ikusi dot. Gizajua eztago demas-demasa. . démas, demása. (b). adjektiboa. MAS. Handia, itzela.   Grande, enorme.. Mozkor demasa arrapau giñuan atzo./ Jesus zelebria da demasa.. Artikuluaz ia beti.. Ik. mortála, itzala, demaséko. demas-demasa ez izan, . (c). esapidea. DEMAS-DEMASA EZ EGON. Badaezpadakoa, eskasa izan, egon.. Aurten tomatiak eztare demas-demasak./ Felix ikusi dot. Gizajua eztago demas-demasa. . démas, demása. (b). adjektiboa. MAS. Handia, itzela.   Grande, enorme.. Mozkor demasa arrapau giñuan atzo./ Jesus zelebria da demasa.. Artikuluaz ia beti.. Ik. mortála, itzala, demaséko. demas-demasa ez izan, . (c). esapidea. DEMAS-DEMASA EZ EGON. Badaezpadakoa, eskasa izan, egon.. Aurten tomatiak eztare demas-demasak./ Felix ikusi dot. Gizajua eztago demas-demasa. . démas, demása. (b). adjektiboa. MAS. Handia, itzela.   Grande, enorme.. Mozkor demasa arrapau giñuan atzo./ Jesus zelebria da demasa.. Artikuluaz ia beti.. Ik. mortála, itzala, demaséko... demasak eiñ, . (-). . Ik. demasékuak eiñ, esan, entzun....... demasak eiñ, . (-). . Ik. demasékuak eiñ, esan, entzun......
billurra euki. (-). Tener miedo. . Zartzaruan billurra daukat..
besarte, besartie. (-). izena. (Leintz.) Beso artea.. Itxurie harek pe harrapau juan norbait besartien ta ni eta nire bizikleta kontuok ahaztu. (AA ArrasEus, 190. o.). .
4. bete. (a). adberbioa. Lleno.. Frontoia gaur bete zeuan. . Beteta esaten da gehiago.. beteta, . (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Mozkortuta.. Atzo be ondo beteta etorri giñuztan. Don... kamiño betian, . (c). esapidea. Ibiltzerakoan eseak eginez edanda egoteagarik.. Andramaittan kamiño betian etorri giñuztan Elgetatik Uberara. .. bete-betian, . (b). adberbioa. De lleno.. Bete-betian jo zeban autuak./ Gaixoik zeuala bete-betian arrapau zeben esamiñak... béte-béte eiñ, . (c). esapidea. Asko edan.. Riojatik bete-bete eindda etorri zittuan. .. béte-béte, . (a). adberbioa. Lleno del todo.. Kotxia bete-bete ekarri dot. ..