Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 2. lata, latía. (d). izena. Teilatuko ohola, teilei eusten dagoena. Chilla, tabla que sostiene las tejas.. Kapirixuak die orrek. Noberak nai daben neurrixan zertzen die, ta gero gaiñian josten dozuna latia da. Sebas.. Teilatu ertzekoei arlata.. Ik. alboága. |
| latési, latesíxa. (d). izena. LATA-ÉSI. Lataz (oholez) egindako hesia. Cercado hecho de tablas, empalizada.. Lata-esixa, ori zerran zertutako olekin einddakua. Klem.. Ik. esi. |
| móstaza, móztazia. (d). izena. botanika sinapsis arvensis. Moztaza silvestre. . Hilekoa etortzen ez denean belar honen hazien urarekin hankak garbitu eta handik gutxira etortzen omen da. . |
| méta, metía. (b). izena. Belar, garo, gari... pila konikoa. Montón cónico de hierba, haces de trigo, etc.. Aiziak metia bota dau./ Sapaixa beteta daukau ta metak ein biakoittugu zelaixan... Batzuentzat denak dira metak, baina Bergarako leku askotan metak eta zuatzak bereizten dira: Garo-zuatza (edo bedar-zu(b)atza) erdian zuatz-makila duen garo-multzoa da; garo-metia (edo bedar-metia) makilarik gabeko garo-bilduma. Behin-behineko belar pilak, adibidez, bedar-metak dira; iraunarazteko asmotan eta zuatz-makila eta guzti egindakoak, bedar-zuatzak. . komentario 1 Ik. zuátz, garo-méta, gari-méta, bedar-méta. |
| mormóxeta, mormóxetia. (c). izena. MORMOZKETA, MURMUXETA. Murmuración. . Zenbaitt petralek mormoxetia besteik eztauka.. MORMOXETA-ZARATA dio Benitak berbaro zentzuan. Baatoz, da eundoko mormoxeta zaratia, ta: . |
| kútxillo, kútxillua. (a). izena. Cuchillo.. Ik. lábaiña. |
| kútxilla, kútxillia. (b). izena. Cuchilla. . |
| kuxiñ, kuxiñe. (-). izena. (Aramaio.) "Burdinazko urkila, egurra karobian sartzeko-eta erabiltzen zena." . |
| kutxátilla, kutxátillia. (d). izena. Bidaira arropa eramateko-eta erabiltzen zen kutxa txikia.. Kutxatillia, kutxa txiki batzuk, kutxatillak. Don.. Gutxi erabilia.. Ik. komódiñ. |
| kuxkúrtu. (d). da aditza. KIXKÚRTU, KIZKURTU. Kokildu; hotzez edo beldurrez, batik bat. Acurrucarse o encogerse de miedo o frio, principalmente.. Negu guztia otzak ziero kuxkurtuta pasau jonat.. komentario 1 Ant. kokílddu. |
| laar. (-). Ik. lar. |
| laárdei, laárdeixa. (d). izena. Larrak nagusi diren lekua. Zarzal.. Saill aundi bat laarra jak an, dana laardeixa jak an. Don.. Ik. lar. |
| laba. (-). Ik. lábe. |
| labádero, labáderua. (d). izena. Lavadero de ropa. . |
| lábaiña. (-). 1. lábaiña, lábaiñia. (b). izena. Navaja de afeitar.. Oinddio be bada labaiñiakin bizarra kentzen daben jentia.. Ik. kútxillo. . lábaiñia baiño zorrótzaua, . (c). esapidea. Oso zorrotza.... 2. labaiña, labaiñia. (-). izena. (Eibar.) "Damaskiñau bihar dan gaiñazala pikatzeko (arraixatzeko) erraminttia." (SB Eibetno)... |
| 1. lábaiña, lábaiñia. (b). izena. Navaja de afeitar.. Oinddio be bada labaiñiakin bizarra kentzen daben jentia.. Ik. kútxillo. lábaiñia baiño zorrótzaua, . (c). esapidea. Oso zorrotza... |
| kútxara, kútxaria. (a). izena. Cuchara.. Sin. kóillara. |
| kútxa, kutxía. (b). izena. Arcón, arca.. Kutxa ugari zan basarriko ganbaratan. . Ik. trója, gari-kútxa. |
| Kurútze Santuáren. (c). izena. Eskuineko hatz handiaz hiru gurutze -bekokian, ahoan eta paparrean- egitean datzan zeinatze kristaua. La Señal de la Cruz.. Dotriñan Aittiaren eta Kurutze Santuaren eitten ikasten giñuan lelengo.. Ik. siñátu, aittiaren. |
| kurútze, kurutzía. (a). izena. KURTZE (LEIN.). Cruz. . komentario 1 kurutzia euki, . (b). esapidea. Asko sufritu.. Orrek dauka kurutzia alabiakin. .. |
| kurutzia euki. (b). esapidea. Asko sufritu.. Orrek dauka kurutzia alabiakin. . |
| kurútzegi, kurútzegixa. (c). izena. KURUTZAI, KURUTZEI. Sahats makila. Moztu, zuritu, gero mordo batekin sorta egin eta Erramu Egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero, haiekin gurutzetxoak egin eta ate, zelai eta soroetan jartzen dira. Palos pelados de sauce que después de bendecidos el Domingo de Ramos se colocan en forma de crucecitas en puertas y campos.. Kurutzegi billa jardute giñuan Erramu bezperatan. . Etim.: kurutze+gai, ziurrenik.. Ik. sáats. |
| kurútzegi-sórta, kurútzegi-sortía. (c). izena. Kurutzegiekin egindako sorta.. Aurten Markiko Jabierrek eruan dau kurutzegi-sortaik onena. . Ik. kurútzegi. |
| kuskílddu. (-). 1. kuskilddu, . (c). da aditza. KOSKÓITTU (OS.), KOSKITTU (OÑ.); OSKITTU. Gauza mikatz edo garratz bati, intxaur edo laranja bati, adibidez, azal eta guzti koska egiten bazaio haginak edo ahoa kuskilddu egin zaizkigula esaten da. Dícese del sentir dentera, del efecto que producen en la boca las cosas muy agrias o amargas al morderlas.. Pomelua lenengoz probau nebanian ao guztia kuskildduta geratu jatan./ Intxaur moskanai ainka eitten bajak jakingok ze dan agiñak kuskiltzia./ Gaztaiña zuritzen ondo agiñak koskoittuta ibilitta gare beti. Mertz... 2. kuskilddu, . (-). aditza. (Antzuola.) "Pertsona hotzak dagoenean uzkurtu." (Lar Antz). .. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.