Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

eráñuntxo. (c). aráñeuntxo, ARÁ. Herenegun antxitik. · El día anterior a antes de ayer. Gaur domekia bada erañuntxo eguena. erañun-antxitik baino erabiliagoa.. content_copy erañun-antxitik.
eraregi
eraregi, eraregixak (Lein.). (d). Izena. Leintz. Urritz arbolari ipurdian irteten zaizkion urritz-landare ugariak.
érari, érarixa. (b). Izena. rari. Edaria. · Bebida Uberako jaixetan erari guztia saldu i dabe.
erásan. 1.erasan, erasána. (c). Izena. Esfortzua egiterakoan egindako giharre etena edo antzeko ezbeharra. · Dislocamento, distensión muscular, avería hecha al realizar un esfuerzo físico. Aizkoran zebillela erasana ein dau bizkarrian./ Burdixai eutsi ezindda ein zeban erasanak ondoren txarrak ekarri jao. 2.erasan eiñ. (c). dio Aditza. Oñati. erasandu (Lein.). "Resentirse de algo, de un esfuerzo o de un exceso, por ejemplo. Asko erasan xao orri: la enfermedad le ha hecho mucho efecto." (Izag Oñ)./ Karriuen geratu be ein barik ibiltten gitzuan gu. Gero erdixetan erasandute, baiña jarri horretaiko pegau gorrixetako bat eta aurrera. (AA ArrasEus, 224. o.).” 3.erasan. (d). Aditza. Oñati. Meza lagundu. "Mezia erasaten: ayudando misa.”
erátxi. 1.eratxi. (d). du Aditza. Ordeñar. Aittak beixak erasten diardu. Jatxi da arruntena.. content_copy jarétxi, jatxi, batu. 2.eratxi. esnia eratxi. Esnea jetzi behiak errapera. · Abajar la vaca la leche Beixak, jasteillia ezezauna dalako ero, batzutan esnia jaso eitten dau ta ezin izaten da ezer eiñ aiketa berriz eratxi arte. feedback esnia jaso. 3.eratxi. (c). du Aditza. Derribar.
eráutsi. 1.erautsi. (d). du Aditza. Artzaiak bildotsari ardiaren erroa harrarazi indarrean. Billotxai kurioso-kurioso errua e..., lan asko emuten dabe, pazientzia aundixa bia da. Bai, erautsi ein bia da, ardixai batek eutsi tta beste batek errepian ipiñi tta, puxkat gogortu arte. Luis.” Etim.: -ra (faktitiboa)+eutsi. . 2.erautsi. (d). Aditza. Leintz. Jardun. Ta atara dutze eta badarautsie Santaarrok jaten, da larri (AA ArrasEus. 232. o.) / Zer jarautsek orreik? Zertan jiharduek, alegia.” Erautsi infinitiboa ez da erabiltzen. .
eráztun. 1.eráztun, eráztuna. (a). Izena. Sortija, anillo. Azen.: eraztúna ere bai.. 2.eraztun, eraztuna. (c). Izena. Sega eta bere kirtena batzen dituen burdinazko eutsigarria. · Anilla. Segiai egurrezko kirtena ifini tta gero ari sartze ako eraztuna. Bix.”
erbásanta, erbasantia. (d). Izena. botanika. "Hinojo? Poleo? ·Tiene flor muy ancha y redonda; se bendice en San Juan." (Izag Oñ). ohar bat
érbeste, érbestia. (d). Izena. Norberaren herria ez dena. Ia galdua.
érbesteko, érbestekua. (d). Izena. Herrikoa ez dena. · Forastero. Sanjuanak eltzen diranian, Eibarko jaiak dirala-ta, erriko musikueri be jai emoten detse, eurak pe erriko jaiekin aprobetxau deitian; eta erbesteko musikuak ekartzen dira. (SM Zirik)”
érbi
érbi, erbíxa. (a). Izena. Liebre. Piñuak eta aizarixak galdu dau erbixa. Esamoldeak: erbixa beziñ argi. Esapidea. Oso argi, zoli. Gu Antiguan jarritta eote giñan, da serenua erbixa bezela, argi, etortze zan. (Lar Antz).” erbí-árra izan. (d). Esapidea. Emakumetan gogorra izan. Akordatzen naiz Tomas-Markik gure aitari gaztetako konkistak kontatzen zizkionean honek zera esan ohi ziola: I aiz erbi-arra, i.
erbi-ánka, erbi-ánkia. (d). Izena. Eibar. Armagintzan, grabadoreek metal-hautsa batzeko erabiltzen zutena. · "Pata de liebre usada por los grabadores para barrer las limaduras de metal. Esaixozu Izuri, urrengo erbi-ankak gorde deirazela neri.
erbietan. Leintz. "Al escondite." (Aran Gatz).
erbí-tránpa, erbí-tránpia. (c). Izena. Trampa para cazar liebres.
erbittalári, erbittalaríxa. (d). Izena. Erbi ehiztaria. · Cazador de liebres. Antxiñan eibartar erbittalarixak ibiltze zien emendik ziar.
erbi-txákur, erbi-txakúrra. (c). Izena. Lebrel. Aterako erbi-txakurra baiño arratoi-txakurra obe.
erdéldun, erdélduna. (a). Izena. Gazteleraz dakiena baina euskaraz ez. · El/la que habla castellano pero no vasco. Azen.: érdeldun ere bai. content_copy kastíllano.
erdéldundu. (b). da du Aditza. Erdaldun bihurtu. Azen.: érdeldundu eta erdeldúndu ere bai. .
erdelgaizto, erdelgaiztúa. (d). Izena. Gaizki berba egindako gaztelera. Arek etxuan sekula ikasi, erdelgaiztua eitten juan.”