Skip to main content

izena

  • trontzalári, trontzalaríxa. (c). izena. Trontzarekin lan egiten duena basoan zein plazetako apostu edo erakustaldietan. .
  • trontzil, trontzílla. (d). izena. Baldoa, egurra txikitzeko azpian jartzen den enbor zatia.. Sin. báldo, zupin.
  • tróntzo, trontzúa. (c). izena. Okela edo arrain zati eder eta lodia.   Dícese de la parte más hermosa y gruesa de la carne o del pescado.. Trontzoik ederrena beretako artu zeban da neri gizenak eta girixak besteik ez. . Alavés, para tí el cabés; alemán, para tí el buztán; gipuskuano tonto, para mí el erdiko-tróntzo., . (c). esaera. Gure umetako esaera, gipuzkoarren azkartasuna azaltzen duena. ..
  • trópel, tropéla. (c). izena. Ibili dabilen jende edo abere pila.   Grupo de gente o animales en marcha.. Ardixak danak tropelian etorri die./ Gaur karreran egundoko tropela pasau da. .
  • tróska, troskía. (c). izena. Traska ere bai zenbaitek. Zenbait ur motak duen kare-sustantzia, denari itsatsia geratzen dena.   Caolín, sustancia caliginosa que portan algunas aguas y que se adhiere a todo.. Kangrejuak troskaz forrauta eztittuzu ikusi?/ Tuberixa barruan be troskia formatzen da./ Troskia da kolorez marroixkia, nabarka ortaikua. Don. .
  • troská-ur, troska-úra. (c). izena. Troska duen ura.   Agua que contiene mucho caolín.. Iruerrekako ura troska-ura da. .
  • 1. trosko, troskúa. (d). izena. TRASKO. Zerbaiten lodiunea, soka batena adibidez.   Bulto, por ejemplo de una cuerda.. Soka-korapillo bat pe bai, trosko bat, sendo-unia. Zeoze pasau ezin dozunian-da, troskua parian-da, troskaunia. Klem./ Gure aittajunak eitte eban [artilezko haria] bape trasko barekua, bape korapillo ero pelota barekua. . Egur bat ekonomikan sartu ezinda jardun daiteke troskuak edo troskauniak oztopo egiten duelako..
  • 2. trosko, troskúa. (d). izena. Lingote de hierro.. Sin. totxo.
  • tróte, trótia. (c). izena. Antxitxika-saioa.   Trote.. Polizia atzetik giñuala, guk eruan giñuan trotia. . trótian, . (b). adberbioa. Al trote, al galope, corriendo.. Ez ibilli trotian etxe barruan./ Trotian zoian astua.. Ik. laukúan, pausúan.. trótia emun, . (c). esapidea. Asko erabili.. Egundoko trotia emun dotsat jertse oni. .. trote eiñ, . (b). du aditza. (adierazkorra.) Escapar corriendo.. Laga poltsia ta trote ein zeban mutikuak eskolatik./ Txakurra!, trote ortik! .. trote!, . (c). interjekzioa. Alde!. Ale mutikuak, trote emendik!..
  • trozo, trózuak. (d). izena. Txikitan sarri entzuten genuen hitza, adibidean ikusiko denagatik. Zera dio Toribio Etxebarriak: "Forma de explotación de minas en Vizcaya a la que acudían temporalmente algunos aldeanos, que introdujeron la voz para designar las minas." (Etxba Eib). Beti entzun izan dou etxian gure Tio Domingo gaztetan trozuetan ibilli zala Leonen, da bibotiekin etorri zala andik./ Ei zebillen e, Bilbo aldian, Portugalete ta badie or, trozuan. Trozua ba, jornalian irabazten, kanteretan da, arri-etaratzen da. Trozua esaten jakon. JJp.. Azken honek singularrean darabil, baina osterantzean pluralean entzun izan dugu. .
  • 1. truk, trúka. (d). izena. Karta-joko bat.. Len truka be asko zuan, baiña oiñ eztittut somatzen. Don. . trukían, . (-). . 2. trukian, . (-). (Eibar.) Trabajo al trueque.   Lana diruz beharrean beste nolabait ordaintzen den sistema.. 1. trukían, . (d). adberbioa. Truk jokoan.. Andrak atsalde osua pasatzen zeben trukian./ Jokatukou trukian? ...
  • 1. truke, trukía. (c). izena. TRUKADA, -IA (EIB.). Cambio, truque.. Mutikotan sarri izate giñuan kanika trukia./ Konforme nagok trukadiakin, baiña gero agiña be euk atara nere ordez. (SM Zirik). . truke emon edo artu, . (b). esapidea. TRUKIAN EMON EDO ARTU. Dar a cambio de.. Eskerrikasko ta laztana emun zostan trukian (edo truke)./ Zer emungostak orren truke? . ZEREN TRUKE.. Ik. tripa-trúke..
  • trukúmai, trukúmaixa. (d). izena. "Mesa de billar." (Izag Oñ). .
  • trumoi-éuri, trumoi-euríxa. (c). izena. Lluvia de tormenta.. Ik. ode-éuri.
  • trumoi-láiño, trumoi-laiñúa. (c). izena. Trumoia dakarren lainoa, hodei-lainoa.. Ik. ode-tóntor.
  • trumói-ots, trumoi-ótsa. (b). izena. TRUMONOTS (EIB.). Ruido de trueno.. Bart oerakuan trumoi-otsa zan./ Atsaldian entzun die trumoi-otsak baiña eztau euririk eiñ.. Singularrean gehiago.. Sin. trumoi-zaráta.
  • trumoi-zaráta, trumoi-zaratía. (c). izena. Ruido de trueno.. Iru trumoi-zarata entzun jittuat gabian. Don.. Trumoi-zartada ere bai handia denean.. Sin. trumói-ots.
  • tturrukunttun, tturrukunttuna. (-). izena. (Antzuola.) "Zopa mota bat." (Lar Antz)..
  • túerto, -a, tuértua, ia. (a). adjektiboa. Tuerto, -a.. Sin. begíbakar. Ik. ítxu.
  • túlanko, túlankua. (c). izena. Kantabria aldeko basaganadu mota.   Ganado de raza tudanca.. Adarzabala eta kolorez grisa.. Ik. trézeño.
  • túnante, túnantia. (b). izena. Alproja eta nagi xamarra. Gazteez, eta batik bat ikasleez, esana.   Se dice de los jóvenes, sobre todo de los estudiantes que son algo pícaros y vagos.. Tunante majua ago i aspaldixan eindda./ Listua zuan baiña tunantia.. Uberako Mari Justa famatuak gogoan dut zer esan zidan behin mutikotan gerezi lapurretan harrapatu gintuenean: Artizko Bálbiñon semian semia (ni), estudiante tunante! kapapian gitarria joten!.
  • túnika, túnikia. (c). izena. Alkandora itxurako jantzi luze eta zabala, antzina gizonek erabiltzen zutena.   Túnica, blusa.. Orduan tunikia ebali ixen dot. Oiñ tunikaik ezeutu be ezta eitten, baiña tunikia da aurrian emon koapillo bat eta... Cand.. Sin. brúsa.
  • túnikadun, túnikaduna. (d). izena. Tunika jazten duena edo jantzita daramana. Herri xehearen ezaugarria.. Ik. gabándun.
  • tupi, tupixa. (c). izena. Arotzerian formadun piezak lantzeko erabiltzen den makina.. Gero makinak ipini giñuazenian, orduan tupixan eitten giñuzen. Angel. Zurginek erabiltzen duten makinarik arriskutsuena da. .
  • túrbiña, túrbiñia. (c). izena. Indarretxea.   Pequeña central hidroeléctrica.. Matxitxeiko turbiñia izan zuan Algodonerako zeroi. Klem.. Matxitxei: Matxiategi, orain Poligonoa dagoen lekuan zegoen baserria. . Sin. indarrétxe.