izena
- 1. torre, torría. (b). izena. Torre.. Pisako torria baiño okerraua da./ Elizako torrera igo giñuan. .
- 2. torre, torría. (d). izena. Casa torre.. Leengo etxejaunen —etxejauna esate jakuen—, da etxejaunen etxiak, torriak, armaarrixakin da. Don./ Len esan doun torre ori, etxejaunak, maiorazko etxiak, torriak... Don.. Gutxi erabilia etxe-izenez kanpo. Lehen torretxeak izandako baserri-izen batzuk badira: Arregi-torre, Irala-torre, Torrekua... .
- tórta, tórtia. (d). izena. Torta, rosquilla. . Gero txakurraundi bat santuandako, santuai botatzeko, beste txakurraundi bat tortiandako. Sot. (AA BergEus, 335. o.)..
- tortéro, torterúa. (d). izena. Torta saltzailea.. Torta-saltzailliak beste atso bat ero bi tta. Gero Priñ-én tartekuak zien torteruak. Cel. . Sin. torta-saltzáille. Ik. tórta.
- tortíka, tortikía. (c). izena. Itsatsita dagoen zikinkeria. Suciedad formando costra, adherida a la superficie. Mugre.. Gaur baiñua artu biozu, belaunetan tortikia eindda daukazu ta./ Uran tubuak barruan tortikia eindda dauke eta etxakue urik pasatzen.. Troska-urak tuboetan uzten duena, haginetako sarroa, etab. tortika dira. Sinonimo da zetaka, baina "mugre", "zikin-kostra" zentzuan bakarrik.. Ik. zetáka.
- tórtilla, tórtillia. (a). izena. TORTILLA UTSA. Tortilla.. TORTILLA UTSA esaten zaio Udalan «tortilla francesari». .
- 2. tortola, tortolia. (d). izena. (eufemismoa.) Prostituta.. I, Basarri, Orrek ee... . Sin. neskatxiki.
- tórtolos, tórtolosa. (c). izena. Taba.. Ardi-azurrak die tortolosak.. Sin. sakapon. tórtoloska ibilli, . (c). aditza. TÓRTOLOSKA JOKATU. Jugar a tabas.. Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokasaltoka. Klem. ..
- totaléko, totalekúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Neurritik gorako mozkorra.. Totalekuakin jeuan Txanbolitterokuan. .
- trába, trabía. (a). du izena. Estorbo, traba.. Kendu ari trabatik./ Trabia daukat eztarrixan.. TRÁBA EI. trabán egon, . (a). aditza. Estar estorbando.. Zure kotxia traban dago. ..
- 1. trabes, trabésa. (c). izena. Bola-jokoan, pelotan, etab. egiten den apostua beste batzuen jokoari buruz. Apuesta en los bolos y otros deportes rurales, con un contrincante acerca del juego de unos terceros.. Orri asko gustatze jako trabesa./ Patxik milla duro irabazi jostan trabesian.. Frontoian korredoreen bidez egiten dena ez da trabesa; ostera aldamenekoari dirua jokatzen badiozu bataren edo bestearen alde, orduan bai. . trabesían, . (c). adberbioa. Trabesak eginez, aipaturiko joko sistiman.. Trabesian jokatukostat: bi baietz Patxik.. Ik. ezarríxan, kontrafabóre jokatu..
- trabesaiño, trabesaiñua. (c). izena. Trabes jarrita doan egurra. Travesaño. .
- trábesetako, trábesetakua. (c). izena. Muturrekoa. Bofetón.. Geldik egon ari trabesetako bat artu nai ezpok. Besoaz trabesetara, zeharka, emandako kolpea edo. .
- trajébaiñu, trajébaiñua. (a). izena. Bainujantzia. Traje de baño.. Trajebaiñua aaztuta joan nitzan plaiara. .
- tramánkulo, -u, tramánkulua. (c). izena. Traste edo makina handia. Se dice sobre todo de objetos y herramientas muy aparatosas y grandes.. Tramankulua, erremintta bat ero; egundoko tramankulu zarra da. Klem./ Ganbaran jak gari-joteko makinia; azelakotxe tramankulua.. Baba, artoa, garia... garbitzeko edo xehetzeko esku-makinei esan izan zaie, batik bat. .
- 1. trámo, trámua. (d). izena. Habeartea, postetik postera dagoen tartea. Tramo, luz.. Tramuandako egurra dok ori” orduan esaten da, baiña bestela ba poste bittartiak, postetik postera: poste bittartiak. Don.. Sin. abélarte, posté-bíttarte.