izena
- téjo, téjua. (d). izena. TEFO (ARAM.). Jaki baten gusto arraroa edo berea ez dena. Dejo, regusto o sabor a algo extraño, diferente del propio de un alimento.. Okela oni tejotxo bat artzen jat, ailorbiana ero./ Kriston armaixo tejua dauka txokolate onek.. Zerbaiten tejua, ia beti, zerena dakigunean, bederen. Gaztaiak tejua dauka, ta eztakit zerena. .
- 1. téki, tékixa. (d). izena. Bildostegia, ardi-kortan bildots txikiak sartzeko izan ohi den itxitura.. Goizian atzera be berriro billotxak... sartu, kortan beren tekixan. Kortan billotxendako teki bat eitten da. Luis./ Billotxak danak esniak emundakuan sartu bere tekira, da billotxak tekira sartutakuan gero ardixei pentsua emun. Enr. .
- 2. teki, tekixe. (-). izena. (Leintz.) Txakurraren txabola. .
- 1. téla, télia. (a). izena. Tela..
- telebisíño, telebisiñúa. (a). izena. Telebista. Televisión. .
- 1. téma, témia. (c). izena. Terquedad, el no dar el brazo a torcer.. Umiak eztau jan nai, ez goseik eztaukalako, temia daukalako baiño. . téman ibílli, . (c). esapidea. Eztabaidan, istilutan, ibili.. Teilatupe batian bizi tta beti teman ibilli biarra be tristia da. ..
- tenedóre, tenedoría. (a). izena. Tenedor. .
- ténka, ténkia. (c). izena. Asentzioko putzuan, lantegietako teilatuetan, etab. egoten den arrain mota. Leucisco cabezudo, tenca.. Batzuek gorriak eta besteak ilunak izaten dira. Gorriei ARRAIN GORRIxak deitzen zaie..
- tenple, tenplia. (c). izena. Temple. . tenple onian edo txarrian egon, . (c). esapidea. Aldarte oneko edo txarreko egon... tenplera etorri, . (-). esapidea. Tenperatura egokira heldu, behar duen puntua lortu sutegian berotutako gauza batek. . Lau bat egun eo pasautakuan, erretakuan, geo itxain in biaakon egun batzuk; gero etaatzeko ba, bere tenplera etorri ero. CAND.. Ik. tenpláu.. tenple onekoa edo txarrekoa izan, . (-). esapidea. Patxada onekoa edo txarrekoa izan...
- tensiño, tensiñúa. (b). izena. TENTSIÑO. Tensión sanguínea.. Tensiño altukua izan da beti.. Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua, . (c). esaera. Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera.. Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? . Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion: ..
- tentazíño, tentaziñúa. (a). izena. Tentación. .
- 5. ténte, téntia. (c). izena. Belarrondoz edo garoz kargaturiko gurdiak lotzeko gurdikada gainean sartzen den zutiko egurra. Palo que sirve de eje para agarrotar la cuerda que ata un carro cargado.. Artu aixkoria ta tentia eiñ burdixa lotu daigun. . Ik. garróte, tenté-gárrote.
- tenté-gárrote, tenté-gárrotiak. (c). izena. Tenteak eta garroteak. Palos que sirven para agarrotar la cuerda del carro.. Tente-garrotiak aaztuta etorri ga basora. . Ik. garróte, ténte.
- terkedáde, terkedadía. (c). izena. Terquedad.. Terkedadiak eukitzeittu gure umiak./ Terkedadiak emote jaonian eztao aguantzatzeik. .
- terraje, térrajia. (c). izena. Terraila, torlojuei haria ateratzeko tresna. Cojinete.. Ta gero amen dau ba beste terraje zar bat, Wilburra, tornilluak eitteko-ta barilliai lenengo burua etaa, onekin roskia etaa. Jen. .
- terral, terrala. (-). izena. (Eibar.) "Terral? Oso haixe hotz eta lihorra, izotza dakarrena." (SB Eibetno)..
- terráplen, terrapléna. (c). izena. TERRENPLEN. Terraplén. . Eta juzgauan goixan, gaur eztakitt zela dauan, eskillerak igo ta terraplen aretan bandia. Sot. (AA BergEus, 334. o.). .
- térreno, térrenua. (a). izena. Terreno. .
- tertúlixa, tertúlixia. (b). izena. Tertulia.. Tertulixia asko gustatze jako Ximonai./ Gustora gare tertulixan. . TERTULIXAN EGON, batez ere..
- testámentu, testámentua. (a). izena. Testamento. .