izena
- tirágaillu, tirágaillua. (c). izena. Sutegiko auspoari eragiteko haga. .
- tirágoma, tirágomia. (b). izena. Tiragomas.. Tiragomiakin eitte giñuan txorittan. . Gaurko umeek (zer den dakitenek), TIRÁGOMASa..
- tirakára, tirakaría. (b). izena. Tirakada, tira egiten den aldia.. Sokatiran iru tirakarara jokatzen da./ Tirakara bat eixok burdi oni./ Azelakotxe tirakarak eitten zotsan zigarruai. .
- tírante, tírantia. (b). izena. Etxegintzan, hormatik postera botatzen den egurra. Tirante. .
- 7. tiratu, tiratúa. (b). izena. Cansancio debido un esfuerzo intenso, matada.. Kriston tiratua artu najuan muebliak etxetik etaratzen./ Azelakotxe tiratua artu giñuan Aixkorri igotzen.. TIRATUA ARTU, gehienbat. .
- tirízi, tirizíxa. (d). izena. Ictericia, hepatitis.. Ba oixe, hepatitis; len tirizixa esaten jakuan orri. Ori-ori eindda ta, kaxkartuta ta, jateko gogoik ez, botaguria betik eta; tirizíxa. Don. .
- 2. tíro, tírua. (b). izena. Tximiniako kebidea zabaldu eta itxi egiten duen burdina. El tiro de la chimenea.. Ainbeste ke botatzeko, itxitta daukazu ala tirua?.. Tximinia batek tiro ona edo txarra daukala esan ohi da, segun eta nola tiratzen duen.. tirua artu, . (-). esapidea. Txondorrak edo tximiniak indarra hartu ondo tiratzen duelako.. Gero nola demaseko tirua artzen daben orrek... Mateo...
- 1. tiro, tírua. (a). izena. Tiro, disparo, explosión.. Eskupeta tirua entzun da./ Azelako tirua etara bia daben puxika orrek.. TIROBATEKO. TIROBAKAR. Tiro bateko eskupeta. TIROBIKO. Tiro biko eskupeta. Eskupeta bi jaukaraz: tirobakarra eta tirobikua. (SB Eibetno).. tírua bota, . (-). . 1. tirua bota, . (a). aditza. Disparar.. Ikusi orduko tirua bota najotsan erbixai.. Sin. tiro eiñ, tirátu.. 2. tirua bota, . (-). esapidea. "Gezurra edo exagerazio bat esan.. Orrek botatze jittuk tiruak!" (Lar Antz)... 3. tírua bota, . (-). esapidea. "Hizkuntza baten gaizki esaten den hori eta horrek sortzen duen belarriko mina, 'dundurixua'.. Gure mutikuak botatze jittuk tiruak, euskeraz aaztu in bi jaku, ze da baiña au." (Lar Antz)... tiro eiñ, . (b). TIRUA EIÑ. Disparar.. Sasi artera ein najuan tiro.. Sin. tirátu, tirua bota.. tíroka, . (-). Tiroak botatzen.. Bentanatik tiroka asi zan... tírua eiñ, . (-). . 2. tirua eiñ, . (a). aditza. TIRO EIÑ. Disparar.. Zeiñek ein ddau etxeaurrian tirua?.. 3. tirua eiñ, . (c). esapidea. TIRO EIÑ. Kirolari batek pot egin azkarregi hasteagatik.. Amargarren kilometruan tirua ein najuan./ Mindegiak tirua ein juan azkenengo tronguan./ Tiro galantak egon zittuan azkenengo maratoian. .. 1. tírua eiñ, . (a). aditza. Explotar. . Tirua ein ddau kubiertiak....
- tirots, tirótsa. (c). izena. Tiro hotsa. Ruido de disparo.. Gaur goizaldera tirotsa izan da etxaburuan.. TIRO OTSA, bi hitzetan ere bai. .
- tirri, tírrixa. (d). izena. TÍRRIXA, -IA. Gogoa, asmoa.. Gure soziedadian sartzeko tirrixa daukenak, merke ipintzen bajakuek, sartukoittuk./ Ies eitteko tirrixia darabill. (AAG Eibes) .
- titi, titíxa. (b). izena. Teta.. Titi polittak dauzka neska orrek. . titíxa émutiai laga, . (b). Destetar.. Sin. bularra emutiai laga... titíxa emon, . (a). dio aditza. Amamantar.. Ez i dotsa titirik emon biar. . Ik. bular, petxúa artu.. titíxa artu, . (a). du aditza. Mamar.. Oso ondo artzen dosku titixa.. Ik. petxúa artu, bular..
- tití-púnta, tití-púntia. (b). izena. Pezón.. Titi-puntak erre zotsen kuartelian.. Taberna giroan, adar-puntak ere esaten zaie nesken titi zorrotzei. Egongo dok Miuraren bat San Ferminetan adar-punta txikixauekin.. Sin. titi-mútur.
- titijórra, titijorría. (c). izena. (lagunartekoa.) Titi ikuketa edo azterketa. Acción de palpar o magrear tetas.. Ze, atzo naikua titijorra eiñ eban rubixa arekin?. Inesiboan, batik bat.. titijorrán, . (-). . 1. titijorrán, . (c). adberbioa. Titiak ikutzen.. Dantzan baiño geixao titijorran ein giñuan. .. 2. titijorrán, . (c). esapidea. Kolpe zorririk jo gabe emakumea.. Egun guztia titijorran egonda eztago ezer. ...
- titill, titillak. (-). izena. (Eibar.) "Mollejas de cordero." (SB Eibetno). .
- toalla, tóallia. (a). izena. Toalla. .
- tóbera, tóberia. (d). izena. Ermentariaren sutegira auspoak edo haizegailuak sortzen duen haizea eramaten duen tutua. Tobera.. Auspua eraitteko toberia, bai toberia. Gero emen zulotik urtetze otsan aixia; zenbat eta bizkorrau eragin dda aixe geixau. Inaz. .
- tokámentu, tokámentuak. (d). izena. Dokumentuak; hitzak oker aditzeko erraztasuna duen zenbaitek erabilia. Documentos. Llamábanle así algunos por confusión y por ser la palabra castellana que les sonaba más parecida.. Maltzako . Klementak esana zesteroaren hitzak ekarriz; "anderiñia" andena da, hau ere zesteroak asmatua. Antzerakoa gertatzen da beste zenbait hitzekin: alikante, antomoill, dronillo, barbantzu, kalamonika....
- tóketa, tóketia. (d). izena. Musika pieza. . Eta gero Bidekutzian bi, toketak esaten gontsan, bi pieza, toketak zien orduan. Sot. (AA BergEus, 334. o.). . Erdarazko ".