Skip to main content

izena

  • santa-eskále, santa-eskáliak. (d). izena. SANTAGEDA ESKALE, SANTAGEDA BATZEILLE. Santageda eskean dabiltzanak.. Ik. Santágeda.
  • santámaiña madári, santámaiña madaríxa. (d). izena. Madari mota bat..
  • santíago ságar, santíago sagárra. (c). izena. Santiagotarako edo abuzturako etortzen den sagar trinko, lodikote eta gorrixka.   Manzana de Santiago.. Gogorra izaten da santiago sagarra. .
  • Santíago(n) bide, Santíago(n) bidía. (-). izena. Vía láctea. Don. .
  • Santó-mártiri, santó-mártirixak. (d). izena. San Emeterio eta Zeledonio.. San Marzialgo uraundixak eruan ebala elizia esaten dabe. Santo-martirixak e, Debatik ekarri ei zittuen, Debako plaiati. Aniz.. Mertzedesek, ostera, SANTA MARTIRI dio: Neguan dago Santa-martirixen zera. . Ik. Sán Mátei.
  • 3. sántu, sántua(k). (-). izena. Dibujos, ilustraciones o fotos de un libro o revista.. Zetan diarduzu LIB artuta, santuak ikusten?/ Liburuko santuei begira pasatzen dau denporia gure mutikuak.. Pluralean ia beti. .
  • 1. sántu, sántua. (a). izena. Santo. . . ze santuren izenian, . (b). esapidea. Zer arraiogatik.. Ze santuren izenian egin bia juau erek nai dabena?.. . sántu-sántu(a) ez izan, . (-). esapidea. SÁNTU-SÁNTU EZ IBILLI, EGON. Gauza bat oso ona ez izan edo egon.. Gaur eztago egualdi santu-santua ta obe dou Urbixara ez joatia./ Nere kotxia ezta santu-santua, ta kontuz ibilli./ Aspaldixan osasunez enabill santu-santu. .. . santu-arpegíxa euki, . (b). esapidea. Tener cara de santo. ..
  • 2. sántu, sántua. (c). izena. Kajatxo baten barruan dagoen santuaren irudia, etxez etxe ibiltzen dena. Aldai auzoan San Kristobalena, adibidez. Uberan, ostera, Arantzazuko Amabirjinarena ibiltzen da.. Ik. amábirjiña.
  • santuártu, santuartua(k). (-). izena. Enchufado, protegido.. Gerra ostian alkatian santuartuendako izate zittuan kargu guztiak./ Diretoriak eta bere bi ero iru santuartuk nai daben guztia eitten dabe. . Ik. izena+artua.
  • sántutxu, sántutxua. (c). izena. Bide bazterreko ermita txikia. Eliza bide nagusitik aparte zegoenean, santutxua egin ohi zen bide bazterrean; hau da Elosu, Ubera eta San Juango kasua, adibidez.   Humilladero.. Santutxu parian egon da akzidentia./ Santutxupian egon ga zaparrara denporan. . Bestelako edozein kapera txiki ere bai. .
  • sapái, sapáixa. (b). izena. Sabaia.   Pajar. Baserri gehienetan, belarrondoa eta lastoa gordetzen den teilatu ondoko lekua.. Julian sapaixan da bedarrondua botatzen.. Ik. ao-sápai, gánbara, bandíxo.
  • sapéro, saperúa. (c). izena. Artirina edo zaia urarekin nahastuta egiten den orea, oiloei ematen zaiena.   Revuelto hecho de harina de maíz o salvado y agua.. Sapero puxkat gertaizu oilluendako. . Jaki bat oso likea edo «aretsua» dagoenean konparazio gisa esana: Saperua emoten zeban etara zoskuen legatzak. Inoiz, «zozo, lelo» zentzuan esaten zaie pertsonei: Isildu ari, sapero!.
  • saráketa, saráketia. (d). izena. Lurra saratze lana.. Saraketia lan astuna jartzen dok.. SARÁKETAN. adb. Saratzen. Goiz guztia saraketan jardun giñuan. . Ik. sarátu.
  • saranda, sarandia. (d). izena. Errekako harri xehea apartatzeko galbahe erraldoia.. Antxe ibiltten zan aura errekan sarandan arrixa pasatzen. Pedro. .
  • sarbo, -u, sarbúa. (c). izena. SARGO, -U. gobitis barbátula. Gure erreketan oso ugari zegoen arraintxoa, eskailuaren tamainu ingurukoa, potoloagoa eta finagoa. Sargo. Sarbuak geldi-geldi egoten die arripian. .
  • 1. sarda, sardía. (b). izena. Zurezko kirtena eta burdinazko hortz luze eta zorrotzak dituen esku-tresna.   Rastro, horca.. Artu sardia ta guazen azpixak etaratzera.. Bi sarda klase daude nagusiki: hortzak aurrera begira dituena eta behera begira dituena. Lehenari aurrera-sarda edo sarda-zuzen deitzen zaio, eta bigarrenari atzera-sarda edo sarda-oker.. Ik. adarsárda.
  • 2. sarda, sardia. (-). izena. (Eibar.) Cepillo de limpieza industrial hecho de alambre u otro material. .
  • sárdandei, sárdandeixa. (d). izena. Sagardotegia.   Sidrería.. Euki zeben sardandeixa ipinitta be. Eli./ Lenao Amatiñon be bazuan sardanteixa. Klem. . Orain, gure herrian sardandegirik ez dagoenean, SARDAUTEGI edo SAGARDOTEGI hitzak nagusitu dira.. Ik. árdandei.
  • sárdao, -u, sárdaua. (a). izena. Sagardoa.   Sidra. .
  • sárdiña, sárdiñia. (a). izena. Sardina. . . Bat, bi, iru eta lau, sardiña bakalau, . (b). esaera. (haur hizkera.) Haur esaera... . sardíña búru, sardíña burúa. (b). izena. La cabeza de la sardina.. Hitz biak konposatu gisa edo bereizita ahoskatu ohi dira... . sardíña ázur, sardíña azúrra. (b). izena. La espina de la sardina. ..
  • sardíña ázur, sardíña azúrra. (b). izena. La espina de la sardina. .
  • sardíña búru, sardíña burúa. (b). izena. La cabeza de la sardina.. Hitz biak konposatu gisa edo bereizita ahoskatu ohi dira..
  • 1. sardíña-zar, sardíña-zarra. (c). izena. Gatzetako sardina.   Sardina en salazón.. Egarrixa nai bozu sardiña-zarrak jan. .
  • 2. sardíña-zar, sardíña-zarra. (d). izena. Guardia zibilei ematen zitzaien mespretxuzko deikera.. An, bajatozak sardiña-zarrak. . Eta alderantziz ere bai: Zer, jango jittuau guardazibill batzuk sardau botilla batekin? Gu soldau gendenian da betik esaten giñuan: «Meriendatzeko bajak ezer?». «Ba nik emen guardazibill batzuk bajauzkat». Don..
  • 5. sare, saría. (d). izena. Dolareko sarea. Egurrezkoa. Sarian zapaltzen da (mahatsa), amen, barruan. Orra bota, zapaldu ta berdinddu. Don. .