izena
- múskar, muskárra. (b). izena. MUSKER. Muskerrra. Lagarto.. Muskerra berez gaitzik bako animalia da, baina guk beldur ikaragarria genion txikitan. Beldur hau nondik norakoa ote den galdetuta, Pisto lagunak diosku berak beti entzun duela muskerrak hortzekin helduz gero, zazpi elizatako kanpaiak entzun arte ez duela jareiten. .
- muskiríxu, muskirixúa. (d). izena. NEGAR-MUSKIRIXU. Intziria, negar isila. Lloriqueo.. Zera dio Osintxuko Ferminek oso-osokoa ez zen txakur bati buruz: Araia jaten jonan, atsalde osuan telebisiñua ikusten... eta zaunka baten, gaba osuan muskirixua, baju igual, baiña betik kejia./ Negar-muskirixuetan dago egun guztian ume koittau ori. (AAG Eibes)..
- muslári, muslaríxa. (b). izena. Mus jokalaria. .
- mustrúka, mustrukía. (d). izena. Terreno de pequeñas dimensiones, rodeado de terrenos ajenos, riachuelos, ribazos, zarzales.. Ezetarako etzan mustrukatxo bateaittik asarretu zien bi anaiak. .
- mútiko, mútikua. (a). izena. Hamahiru bat urte arteko mutila. Chaval. .
- mutikokeríxa, mutikokerixía. (b). izena. Chiquillada.. Beti ein biar izaten dabe mutikokerixan bat. .
- mutikóte, mutikotía. (b). izena. Mocetón.. Kriston mutikotia ein dda aspaldixan./ Mutikote ederra dago zuen Patxi. .
- mutil-kóskor, mutíl-koskorra. (c). izena. MUTIKOXKOR. 11-14 bat urteko mutila. Muchachito, mozalbete.. Don.k MUTIKOXKOR dio behin eta berriz.. Ik. neská-kóskor.
- mutilgázte, mutilgaztía. (b). izena. Gutxi gorabehera, 13-20 urte arteko mutila. Muchacho.. Ik. mútill.
- mútill, mutílla. (a). izena. Muchacho. Don.k dio 23 bat urtera arte mutilgazte deitzen zaiela eta handik aurrera mutill, mutilzar izatera heldu arte. mútill óna járri, . (c). esapidea. MUTILLA JARRI. Haserre bizian jarri. Cabrearse.. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian. . MUTILLA JARRI ere bai. Mutilla jartzen dok Koldo zezenakin pasautakua aittatzen dotsenian... mútill óna egon, . (c). esapidea. Harro-harro, poz-pozik egon.. Bola-jokua etarata mutill ona zeuan Esteban txapela ta kopiakin. . MUTILLA EGON ere bai. Semia karreria irabazitta ta, mutilla zeuan Manolo. ..
- mutilzále, mutilzalía. (b). izena. Mutilak asko gustatzen zaizkiona. .
- 1. mutur, mutúrra. (a). izena. Hocico, morro.. Pertsonez mutur-beltza dela esan ohi da norbait antipatikoa edo desatsegina denean. Abereez, kolorearen edo formaren arabera, mutúrzuri, mutúrbeltz, mutúrgorri, mutúrluze, mutúrmotz, mutúrroker, mutúrrigar, etab. Bei muturzurixa fiña da esnia emoten. Juana Joxepak AGOSTU-MUTURRA dio agostu-hasiera zentzuan. Arbixa beiñ agostu-muturrera ezkero ba, garixa ebaitzen zan, da aura ebaittakuan segiduan asten zan labratzen arbixa ereitteko.. múturrekin égon, . (b). esapidea. Elkarrekin haserre egon; bikotekideak, batik bat.. Orrek bixok beti muturrekin dare. .. mutúrrez áurrera jáusi, . (b). esapidea. MOSUZ AURRERA JAUSI. (LEIN.). Caerse de bruces.. Muturrez aurrera jausi naiz estropuzauta. . Sin. mosuz aurrera jausi. (Lein.)... muturrak apurtu biarrian, . (-). esapidea. "Azkar.. Muturrak apurtu biarrian jun nintzan." (Lar Antz)... mutúrra sartu, . (b). esapidea. Entrometerse.. Iñon gauzetan muturra sartzia gustatzen jako. .. muturra okertu, . (c). esapidea. Keinu horren bidez agertu ezadostasuna.. Lanera etortzeko esan jatenian, muturra okertu eta ospa ein jok. ..
- 1. mutúrjoka, mutúrjokia. (b). izena. Pelea. A puñetazos, entre personas; a morrazos, entre animales.. Atzo ikusi giñuan muturjoka politta./ Kerten orrek belaxe ipintzen dau muturjokia./ Ze, beixak muturjokia dauke, ala? .
- muturkári, muturkaríxa. (c). izena. Muturkazalea den aberea. Animal aficionado a propinar morrazos, hocicador.. Muturkari amorratua da gure astua. .
- 2. múturrak. (b). izena. Morros de ganado cocinados.. Eztie txarrak muturrak saltsan. . Baita aurpegi txarra, haserrea, bikote edo familiakoa, batik bat. Etxera noia, eze bestela gurian muturrak egongo die saltsan..
- 1. muturrálde, muturraldía. (c). izena. (adierazkorra.) Usase, referiéndose a personas, siempre con sentido peyorativo: mala cara, mayormente.. Gaur goizian bazeukan muturralde bat. Eztakitt ze ibili zan atzo./ Bueno i, neri ez idak muturralde ori ipiñi. .
- 2. muturrálde, muturraldía. (c). izena. Abereen mutur ingurua. La zona del hocico de los animales.. Txakurrak muturraldia urratuta ekarri dau. .
- 1. muturréko, muturrekúa. (b). izena. Golpe en los morros, puñetazo en la cara.. Nik artu najuan muturrekua bizikletatik jausitta. . Ik. ézpanetako.
- 2. muturréko, muturrekúa. (d). izena. Zama-abereei, batik bat, bideko belarrik jan ez dezaten muturrean jartzen zaien alanbre-sarezko estalkia. Bozal de alambre que se coloca en la boca de las bestias de carga para que estas no se distraigan comiendo.. Beixei uztartu ondoren muturrekua jartzen jakue.. Txakurrari jartzen zaiona ere bai. .
- 1. mútxikiñ, mútxikiña. (b). izena. Txortena, sagarra edo madaria bezalako frutak jan ondoren gelditzen dena. Tronco de una fruta comida.. Ez bota mutxikiñak bentanatik.. SAGAR-MUTXIKI.
- 2. mútxikiñ, mútxikiña. (b). izena. ZIGARRO-MUTXIKIN. Colilla.. Orrek mutxikiñak pe erre eingo littuzke.. ZIGARRO-MUTXIKI.
- mútxur, mutxúrra. (c). izena. MUTXURIXO (EIB.). Metatxoa. Galazao, belarrondo, eta abarren pilatxoa edo meta txikia. Pequeño montón de haces de trigo, hierba seca, etc.. Garixa obeto sikatu deiñ itten die mutxurrak./ Eurixa dator da guazen bedarrondo mutxurrak eittera. .
- naaskilla, naaskillie. (-). izena. (Aramaio., Leintz.) Nahaspila. .