izena
- négozio, négoziua. (a). izena. Negocio. .
- négu, negúa. (a). izena. NEGUGORRI. Invierno.. NEGUGORRI, negugorrixa. El crudo invierno. Udazkenian egurra xeetu ezian negugorrixan izaten die kontuak./ Eztakitt ze egun zan, baiña negugorrixa zan beintzet. . negu eta uda, . (c). esapidea. UDA ETA NEGU. Beti, etengabe.. Gero jantzixa be izaten zan ba, abarketak eta galtzak, negu ta uda, ez gero kanbixatzeko zerik. Udan einddako soiñekua Gabonzarko ferixakuan be, jertsiakin. Hil. ..
- 1. negu-madari, negu-madaríxa. (c). izena. Pera de invierno.. Negu-madarixak Gabonak paiño lenao eltzen die.. Mota bat baino gehiago dago. .
- 2. negu-madari, negu-madaríxa. (d). izena. (eufemismoa.) Guardia civil.. Aurten be Senpererakuan an zittuan mugan negu-madarixak.. Berdetasunagatik ziur asko. Bergaran gutxi erabilia; inguruetan gehiago. .
- negu-mútil, negu-mutílla. (d). izena. Neguan tripatruke etxean hartzen zen langilea.. Udazkenian etortzen zien lenao; negurako tenporadetan be bai. Neguan esate jakuen negumutílla. Tripatruke egoten zittuztan. Soldataik barik, tripatruke, negumutill. Da udan jornalerua-ero, olaxe. Bertakuak seguramente, amengotxe zerak. Famelixa baten igual zeren ba iru seme eta bat etxian gelditzen zan, baiña bi igual ibilliko zien udan Araban, Naparruan teillegin ero eren lanetan, beste batzuk arrantzan itxasuan, da abar, eta gero negua etorrittakuan ba etxera. Da etxian danendako, lau ero bost mutill daren lekuan ba geitxo zan, da gutxiao daukan batek negumutill, batzuk egurra preparau, lantein bat eiñ, zerak eitteko. Negumutill. Don. .
- negu-zúza, negu-zuzía. (b). izena. botanika hydnum repandum. Ziza zuria. Gamuza.. Udazken-negu aldera gure pinudietan ugaria den perretxikoa. Azpian bizarra izaten du. Ona da jateko, baina lehor xamarra. Lehortzen utzi eta saltsei botatzeko ere erabiltzen da. Bilbo aldean oso estimatua. Eibarren pago-zuzari esaten zaio horrela. .
- negúta, negutía. (c). izena. Fringilla coelebs. Txonta. Pinzón vulgar. Mutikuak negutia bota dau karabiniakin.. Don.k dio PINPIÑA ere esaten zaiola. Sin. txonta..
- neguta gorri, neguta gorrixa. (d). izena. NEGUTA PAPÁRGORRI. Pyrrhula pyrrhula.. Camachuelo común.. Sin. lorabotatzaille, txonta erreal. . Sin. motatxóri.
- negute, negutia. (-). izena. "Negu sasoia.. Aurten ezagun da negute ona doiarrela, zelai danak berde-berde dare ta." (Lar Antz). .
- néke, nekía. (b). izena. Esfuerzo físico.. Neke aundiko lana da ikazgintzia./ Ofizinako lanak eztauka nekeik, baiña badauzka bere alde txarrak.. Lanari buruz, batik bat. .
- nekesari, nekesarixa. (-). izena. (Eibar.) Salario. .
- nene. (-). izena. (haur hizkera.) Esnea. .
- nerbióso, -a, nerbiosúa, -ía. (a). izena. Nervioso. .
- nérbixo, nérbixua. (a). izena. Nervio (bere adiera guztietan).. Nerbixo gutxiko personia./ Nerbixotatik ze moduz zabitz?/ Nerbixon bat dauka bizkarrazurrak arrapauta. .
- nérbixotako, nérbixotakua. (c). izena. Buruko gaitza. Hala deitu izan zaie eritasun psikikoei. Llámase así a las enfermedades mentales.. Gazte-gaztetatik dago nerbixotakuakin./ .
- néska, neskía. (a). izena. Chica, muchacha. Don.k dionez, gutxi gorabehera neskatilla izango litzateke 13 bat urte arte, neska-koskor 8-13, neskagazte 13-23, eta neska hortik aurrera, neskazar bihurtu arte.. Ant. mútill. Ik. neskátilla. néskak píxatzia, . (d). (lagunartekoa.) Berpizkunde asteleheneko ohitura. Ez dakigu zehatz zer den.. Oitturia bai Paskua bigarrengoz, gure aurrekuei entzuten: jaixak, San Martingo erromeixia ta gure aittak eta esaten juen erak gaztiak zien denporan neskak pixatzia; garizuman aber pixuan irabazi in daben. erromaniakin (barreak). Don.. Uste dugu, besterik gabe, dantzarakoan neskei heltzeaz eta jasotzeaz ari dela. Urteko lehenengo erromeria izan ohi zen Paskua (Berbizkunde) astelehenez Ozaetako San Martinen egiten zena, eta mutilek neskak "pixatzeko" aprobetxatzen zuten, nonbait. .. neská-mútiko, neská-mútikuak. (b). izena. Neska eta mutikoa, familia bateko seme-alabez ari garenean, neska(k) eta mutikoa(k), bestelakoetan. 12-13 urte artekoei esaten zaie.. Ik. neska-mutil... neská-mútill, neská-mútillak. (b). izena. Neska eta mutila, familia bateko seme-alabez ari garenean, neska(k) eta mutila(k, bestelakoetan. . Ze familixa daukazue? ..
- neská-kóskor, neská-kóskorra. (b). izena. 8 urtetik 13 bat arteko neskatila, Donatoren arabera. Muchachita.. Gure neska-koskorra ta zuena lagun aundixak die.. Puxka bat koskortutakoa, alegia. Azen.: neska-kóskor, neska-koskórra ere bai.. Ik. néska, mutil-kóskor, neskámotz, neskátilla, koskor.
- neska-lóra, neska-loría. (d). izena. Mujer virgen.. Osorik dagona, loria, neska-loria. Neska-loría da ba sekula aprobau eztabena, osorik dagona. Don.. Ik. bírgo.
- neská-mútiko, neská-mútikuak. (b). izena. Neska eta mutikoa, familia bateko seme-alabez ari garenean, neska(k) eta mutikoa(k), bestelakoetan. 12-13 urte artekoei esaten zaie.. Ik. neska-mutil..
- neská-mútill, neská-mútillak. (b). izena. Neska eta mutila, familia bateko seme-alabez ari garenean, neska(k) eta mutila(k, bestelakoetan. . Ze familixa daukazue? .