izena
- oberáko, oberakúa. (c). izena. Hoberako joera. Mejoría.. Azkenengo egunetan ez ei dauka oberakoik, koittauak./ Gaixki dabill industria, baiña laster ei dator oberakua.. Gaixoez, batik bat. .
- óbillo, óbillua. (b). izena. Hari-pelota gogorra. Ovillo.. Nasaiari, besoan batutakoari-eta, mataza..
- óbispo, óbispua. (a). izena. Obispo.. Pertsona handiusteko edo "jakintsu" zenbaiti ere "Obispua" deitu izan zaio. Lasaiei ere bai: Zu oinddio obispo ingo zaittue. (Lar Antz).. komentario 1 óbispo batek bedeinkatuála, . (d). esapidea. Ugari, asko.(Umorezko esapidea).. Aurten obispo batek bedeinkatuala tomate artu juau... Obispo itteko lenengo monagillo izen bi da, . (-). esaera. (Antzuola.) "Ezer ez da berez lortzen edo jakiten. (Lar Antz).. Sin. Obispo ezta jaiotzen." (Lar Antz)...
- obíspo-tálo, obíspo-tálua. (d). izena. Gari-irinez eta urez egiten zen taloa. Talo hecho de harina de trigo y agua.. Obispo-talua esate jakuan. Talo-palan erretzen zuan, orduan beeko sua zuan da. Klem. .
- obligazíño, obligaziñúa. (a). izena. Obligación. .
- óde, odía. (c). izena. OREI, OREIXE (LEIN). Hodeia. Eguraldia trumoitsua dagoenean, sargori, eta ode tontorrak ageri direnean, odia dagoela esan ohi da. Nubes y situación meteorológica que presagia tormenta.. Odia dago ta larri ibili zaparraran bat botatzen.. Delako eguraldia dagoenean ikusten diren lainoei ez zaie ode deitzen, ode-laiño edo ode-tontor baizik. Haizeak hegotik edo hego-mendebaletik jo behar izaten du giro hau sortzeko. . odiak jo, . (c). esapidea. Ekaitza sortu, egin.. Oinddio gaur illuntzerako odiak joko dau...
- ode-arte. (-). izena. (Eibar.) Claro..
- ode-éuri, ode-euríxa. (c). izena. Lluvia de tormenta.. Ode-eurixak daukana zera da: igual emen egundokuak eitteittuala ta emendik bi kilometrora bapez.. Pluralean ere bai: Ode-euri edarrak ein zittuan atzo. . Sin. trumoi-éuri.
- ode-kanpai, ode-kanpaia. (c). izena. ORE-KANPAI. Ekaitza zetorrenean jotzen zen kanpaia.. Ore-kanpaiak asi ziranian ekaitzan barri emoten, estutu zan gure parejia. (SM Ezten). .
- ode-tóntor, ode-tontorra(k). (-). izena. Hodei-tontorrak, hodei-lainoak. Nubes de tormenta.. Ode-tontor zuri-zurixak agiri die Elgeta aldetik.. Sin. ode-laiño, trumoi-laiño, ode-adar (Eib.).. Ik. óde.
- ode-zaparrára, ode-zaparraría. (c). izena. Chaparrón de tormenta.. Ode-zaparraratxo bat majo letorkixo letxuga landariai. .
- ódixa, ódixia. (d). izena. ÓRIXA. Hodia. Canalón de tejado.. Odixia zulatuta dago ta konpondu ein biako da./ Zinkazkuak izeten die orixak.. /a/ organikorik gabe ere entzuten da: Orixa lekuz aldatu bia da. . Sin. kanalóe, -i.
- ódol, odóka. (a). izena. Sangre. Norbaitek nerbio gutxi duenean odolik ez daukala edo odol gutxikoa dela esan ohi da. . odolétan, . (c). adberbioa. Odolez blai, odola dariola.. Basiliok anka bixak odoletan zittuala ein zittuan azkenengo amar kilometruak./ Pelotarixak eskua odoletan dauka. .. odolbakua izan, . (c). esapidea. Motela edo ganora gutxikoa izan. .. odóla biá da, . (c). esapidea. Balorea behar da. Hace falta valor.. Odola bia da ama oian iltzen da lagunekin afaittara joateko.. Sin. baloria bia da... odol-otzían, . (c). esapidea. A sangre fria.. Zazpi lagun il zittuan odol-otzian. .. odol berokua izan, . (c). esapidea. Erraz haserretzen dena, jenio bizikoa izan. .. odol gutxikoa izan, odol gutxi euki. (-). esapidea. Nerbio gutxi izan...
- odol-bátu, odol-batúa. (c). izena. Sangre coagulada a flor de piel. También moratón, cardenal, cuando es de consideración.. Atiak arrapauta, ikusi zelako odol-batua daukaten bietzian./ Gorputz guztia odol-batuz beteta urten ei dau kuarteletik.. Ik. béltzuna, -e.
- odól-gólpe. (-). izena. Ik. odolán pasára.
- odol-igesi, odol-igesixa. (-). izena. Hemorragia..
- odol-igesi, odol-igesixa. (-). izena. ODOL-JUAN. Hemorragia. . Emakumiak eta, odol-jarixua esate jakuan hemorragia bati. Odol-jarixua be bai, tta odol-juana be bai. .
- odól-jatsi, odol-jatsixa. (b). izena. Behiek erditzearen ondorioz izaten duten hemorragia. Oinetara jaisten da odoljarioa.. Odola-jatsixa daukan ero, onekin topate notsan, da au ra bisturixa, Bix.. Perratzaillea da sendatze lanetan aritzen dena. .
- odól-juan, odol-juána. (d). izena. Ik. odól-járixo.
- 2. odolán pasara, odolán pasaría. (d). izena. Har batek txerriaren azalean sortzen duen gaitza. Erisipela porcina. Don. .
- 1. odolán pasára, odolán pasaría. (d). izena. Hala deitzen zitzaion udazkenean eta izan ohi den gaixoaldi edo gorputzaldi txarrari. Gripea, agian. Nombre con el que se designaba al malestar general. Quizás gripe.. Gripiai uste juat lenao odolan pasaria esate jakola. Udazkenian odolan kanbixua-ta izaten dok, gorputzaldi txarra-ta. Gure aittazanak sarrittan eukitzen juan, odolan pasaria zala ta, gripian moduko zer bat, gorputzaldi txarra. Lenao urzanak ipiñi-tta itten jotsen olako gaixuei, odolan pasaria zeukala-ta. Etxakixat tensiñuana zan ala zerena zan. Klem. .