izena
- oillo-sálda, oillo-saldía. (b). izena. Caldo de gallina. .
- oillo-zíriñ, oillo-ziríña. (b). izena. Oilo-kaka.. Bizarrak urtetzeko oillo-ziriña emun bia zala esaten zoskuen mutikotan.. Ik. zíriñ.
- óilloki, óillokixa. (d). izena. Oilo haragia. Carne de pollo o gallina.. Oilloki asko jate zan gure mutikotan. .
- oilloluma, oillolumía. (b). izena. Pluma de gallina. . oillolumia baiño ariñaua, . (c). esapidea. Oso arina. ..
- 1. óiñ, óiña. (d). izena. Oinaren luzera (neurri unitatea). Pie.. Gomozkortako gizon kapritxosu orrek etorri Egixa-barrenera ta kontau ei zittuan oiñak. Lau kantoetara, Egixan. Da etxera jun da arotzei esan ei otxen: Onenbeste oiñ da Egixa. Lau kantoetara biña oiñ geixao Gomozkortak. Hil./ Da oiña; burdixa, por ejenplo, oiña esaten jakon, zortzi oiñ, beratzi oiñ esaten jakon. Jul.. Lekuko batek esan digu antzina bazirela oinetan neurtzen zuten «metroak» eta 27 cm duela oin batek. . Sin. oinbéte.
- 2. óiñ, óiña. (d). izena. Hanka.. Oiñetako, oiñez, etab. arruntak diren arren, oiñ nekez entzuten da..
- oinbíde, oinbidía. (c). izena. Oinezkoendako bidea; bide estua. Senda peatonal.. Zuen etxeondotik pasatzen da Goimendirako oinbidia.. Legearen arabera, aberea bakarka bazen, pasa omen zitekeen oinbidetik, baina uztarririk ez. . Ik. zordanbíde, elizbíde.
- oiñézko, oiñezkúa. (c). izena. Oinez dabilena. Peatón.. Len oiñezko asko ikuste zan kamiñotan gora ta bera. . Oiñezkoik nai ez eta zaldizkoik aillegau ez, . (-). esaera. "Aberatsarekin ezkondu nahi eta ezkongabe geratzen denaregatik esana. Lehen aberatsa zaldiz ibiltzen zen." (Lar Antz).. Sin. On billa, on billa, bonbilla..
- oiñéztarri, oiñéztarrixa. (c). izena. OIÑÁZTARRI. Rayo.. Bentanatik sartu ta atetik urten zan oiñeztarrixa./ Neskia il zan Uberan oiñeztarrixak jota. . OI. Ik. oiñéztu.
- oiñéztu, oiñeztúa. (b). izena. OIÑAZTU. Tximista. Relámpago.. Egundoko oiñeztuak die kanpuan. . «Rayo» zentzuan ere entzun daiteke, nahiz eta ongi mintzatzen direnek honi oiñeztarri deitu ohi dioten.. Ik. tximísta. oiñeztúa eiñ, . (b). aditza. OIÑEZTÚA IZAN. Relampaguear.. Ik. tximísta..
- ojal. (a). izena.
- ojalatéritza, ojalatéritzia. (c). izena. Iturgintza; lantegia zein ogibidea. Fontanería.. Joan Taketan ojalateritzara ta ekarri iru bentana-kristal./ Ofizio nekeza da ojalateritzia. .
- ojalatéro, ojalaterúa. (c). izena. Iturgina. Fontanero.. Ojalateruai diar ein bia jako, tubuak jarixua dauka ta. . Gaur egun fontanero entzuten da gehiago..
- 1. ójale, ójalia. (b). izena. OJAL, -A. Botoia katiatzeko zulo eskuz jositakoa. Ojal. . Jertsiak bi ojale apurtuta dauzka ta ezin ddot lotu./ Ojala ta botoia, gauza danendako. Maria. .
- ojete, ojetia. (a). izena. AUJETE. Lokarriak oihalean kokatzeko metalezko zulotxoa. Ojete.. Bazeuan ojetiak eta eittekua, baiña jeneralian zapateruak eitten zeben. Maria./ Gorontza zan emendik ona, telia, igual arixa izango zan, ola ojete batzuk emen, fajia bezalakua. Don./ Gorontza izaten zuan ba, aujetekin, zintekin lotzen zana, ajustauta. Klem. .
- ójeto, ójetua. (c). izena. Helburua, eginkizuna. Objeto, objetivo, misión.. Eztakitt ze ojetotarako izango dien bide onduan jarrittuen postiak./ Estaduan ojetua Euskal Herrixa erdelduntzia izan da. .
- oju, ojua. (-). izena. (Antzuola.) "El grito." (Izag Antz). .
- okailla, okaillia. (-). izena. "Ardien gaisotasuna. Bocio de las ovejas.. Okailliakin gibelian momorro batzuk itte jakuen, da okozpian poltsa bat ertetze jakuen. Aiñubeko bedarra ero bedar makala jaten zebenian itte jakuen okaillia." (Lar Antz) .